Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Errolda
Udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Urtarrilaren 1ean eguneratzen da, eta jaiotzekin eta heriotzekin eta auzokoen egoitza-bajekin eta -altekin etengabe aldatzen den dokumentu dinamikoa da.
Biztanleriaren Berezko Hazkundea
Edo hazkunde begetatiboa, toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du, ehunekoen bidez, oro har. Jaiotakoen kopurua hildakoena baino handiagoa bada, hazkundea positiboa izango da; heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa bada, berriz, negatiboa.
Biztanleriaren Benetako Hazkundea
Biztanleriaren benetako hazkundea kalkulatzeko, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzen dira. Ben H = Ber H...