Espainiako Gobernuak: UCD, PSOE eta PP (1977-2004)
Espainiako Gobernuak: UCD, PSOE eta PP
UCD gobernua (1977-1982)
1977ko ekainaren hauteskundeak irabazi ondoren, Adolfo Suárez gobernuburu izendatu zuten. Suárezek hainbat exekutibo gidatu zituen eta lehen bi bizepresidenteak Gutiérrez Mellado (Defentsa ministroa), Fuentes Quintana (ekonomia ministroa) eta Abril Martorell (gai politikoak) izan ziren.
Gobernu honek hainbat arazo konpondu behar izan zituen:
- Militarrak: armada etengabeko arazoa zen, estatu kolpearen aukera handiak zirelako. Kolpista asmoak ultraeskuineko antolakunde zibilen eta prentsa frankistaren bidez elikatzen ziren, La Alcazar kasu.
- Terrorismoa: jarduera terrorista tentsioa handitzen ari zen eta demokraziaren aurkako asmoak zituen.
- Krisi ekonomikoa: 1973ko krisiak eragin latza