Frantsesa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Depresio Handia: Zioak, Ondorioak eta Irtenbideak

Frantsesa2,72 KB

Depresio Handia: Zioak

  • Superprodukzioa: Industria-ekoizpenak gora egin zuen.
  • Zorrak ordaintzeko diru falta: Banku eta industria askok itxi egin behar izan zuten. Ondasunak ez ziren saltzen eta prezioak jaitsi ziren: deflazioa.
  • Kontsumoaren jaitsiera: Langabezia zabaldu zelako eta erosteko ahalmena murriztu zelako. Nekazaritza-prezioen jaitsiera ere eman zen.

Banku- eta industria-krisia

Superprodukzioak sektore guztietan eragin zuen krisia. Lehenik bankuetan, zorrak zituztelako eta ezin zirelako ordaindu. Banku asko itxi ziren eta aurrezki guztiak galdu ziren (jendea pobrezian geratuz). Langabeziak gora egin zuen, baldintza txarretan bizi ziren eta klase ertaina proletarizatu zen. Eskaria murriztu zen eta industria zein nekazaritza-ekoizpenak ere...

Jarraitu irakurtzen "Depresio Handia: Zioak, Ondorioak eta Irtenbideak" »

Espainiako Egonkortze eta Garapen Planak (1956-1973)

Frantsesa2,88 KB

etapa: Egonkortze-garapena eta Garapen-planak

1956an, hainbat arazo zeuden:

  • Defizit publiko handia.
  • Oso inflazio handia.
  • Zor publiko handia.
  • Dibisen erreserba-gabezia.

Horrek guztiak agerian utzi zituen sistema autarkikoaren eraginkortasunik eza eta liberalizazio handiagoaren beharra; izan ere, aurreko aldiko irekitze-zantzu haiek ez ziren nahikoak izan. Neurri berrien sortzaileak teknokraten gobernu-sektoreak eta Opus Deiri lotutako pertsonak ziren. Munduko Bankuaren aholkuak jarraituz, 1959an, Egonkortze Plana osatu eta jarri zuten abian. Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen helburua.

Egonkortze Planaren neurri nagusiak

Egonkortze Plana tarteko, honako neurri hauek hartu zituzten:

  1. Pezeta baliogabetzea: Horri esker, defizita murrizten
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Egonkortze eta Garapen Planak (1956-1973)" »

Europa 1000. urtean: Inbasioak eta Erresumen Egitura

Frantsesa2,71 KB

1. Inbasio-bolada berriak Europan

1000. urte inguruan, Europa ez zen gaur egun bezain segurua. Oso garai biolentoa izan zen eta arriskutsua zen bertan bizitzea. Garai hartako jendearen bizitzak oso gogorrak ziren. Epidemiak eta gerrak ohikoak ziren. Baina 1000. urte inguruan, Europara inbaditzaile berriak heldu ziren:

  • Bikingoak
  • Hungariarrak
  • Sarrazenoak

Hungariarrak

Asiako estepetatik zetozen. Eslaviar herriekin batera iritsi ziren Europara.

Sarrazenoak

Afrika iparraldeko pirata musulmanak ziren, eta Europa hegoaldeko kostaldea suntsitzen zuten arpilatzeekin.

Bikingoak

Eskandinaviatik zetozen. Hasieran arpilatze-espedizioak egiten zituzten, baina denborarekin erasotako lurraldeetan jarri ziren bizitzen. Oso borrokalari onak ziren, eta beldur asko eragiten...

Jarraitu irakurtzen "Europa 1000. urtean: Inbasioak eta Erresumen Egitura" »

Espainiako Lurralde Antolaketa eta EBko Estatuak

Frantsesa3,26 KB

1.4. Aro Garaikidea (XIX. mendea – 1978)

XIX. mendean, Espainian, estatu liberal berriak sortu ziren, eta lurralde antolakuntza plan ugari proposatu ziren:

  1. Cádizeko Gorteen proposamena: Proiektu bat aurkeztu zen, baina ez zen aurrera atera.
  2. Jose I.aren erregealdia: Frantziako eredua ezarri nahi izan zuen, baina erregealdia laburra izan zen eta plana ez zen gauzatu.
  3. Javier de Burgosen probintzia banaketa (1833):

    49 probintzia sortu zituen (Kanariak bitan banatuz gero, 50). Gaur egungo banaketaren antzekoa da. Helburua Antzinako Erregimenaren lurralde antolaketa desorekatuari egonkortasuna ematea zen. Plana egiteko biztanleria, distantziak eta lurralde hedadura hartu zituen kontuan.

Lehen Errepublika

Eztabaida egon zen Errepublika unitarioa (botere...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Lurralde Antolaketa eta EBko Estatuak" »

Inperialismoa: Arrazoiak, Gobernu Ereduak eta Ondorioak

Frantsesa2,47 KB

Inperialismoaren arrazoiak

Industria-garapenerako lehengai berriak behar ziren, Europatik oso urrun zeudenak. Europako industria-ekoizpena garatzeko, beharrezkoa zen kontsumitzaile-merkatu berriak zabaltzea. Europako biztanleriaren hazkunde handiak itsasoaz bestaldeko emigraziora bultzatu zituen herritar asko: 33 milioi europar atera ziren hainbat herrialdetara (Kanada, Brasil, Argentina...).

Herrialde industrializatuek elkarren arteko norgehiagoka eta lehia onartu zituzten, interes ekonomikoek bultzatuta. Helburuak mundu mailako prestigio politikoa lortzea eta beharrizan estrategikoak asetzea ziren. Faktore ideologiko eta kulturalak ere izan ziren; Europako potentziek munduko beste herrialde batzuen kontrola hartu zuten beren gain.

Gobernu kolonial

...
Jarraitu irakurtzen "Inperialismoa: Arrazoiak, Gobernu Ereduak eta Ondorioak" »

Espainiako Garapen Ekonomikoa eta Teknokrazia (1959-1975)

Frantsesa2,57 KB

Sistema honen finkapenari dagokionez, alde batetik, ekonomiaren garapena eman zen. Aurretik arazoak zeuden eta horietako bat defizit publikoa edo zor publikoa zegoela zen; horren ondorioz, ez zen dibisarik sartzen Espainian.

Egonkortze Plana eta Liberalizazio Ekonomikoa

Liberalizazioa eman zen, teknokratek irtenbide teknikoak bultzatu baitzituzten. Teknokratek egonkortze-lanak egin zituzten eta kanpoko inbertsioen askatasuna, pezeta balioa gutxitzea eta soldatak izoztea izan ziren oinarri nagusiak. Honen ondorioz, defizita eta gastu publikoa jaitsi ziren, baina baita kontsumoa ere; aldi berean, langabeziak eta emigrazioak gora egin zuten.

image?w=3&h=16&rev=1&ac=1

Garapen Planak eta Industrializazioa

Era berean, porrot honen ostean, garatze-planak egin zituzten, Madrilen,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Garapen Ekonomikoa eta Teknokrazia (1959-1975)" »

Zuzenbide Estatua eta Konstituzioaren Oinarriak

Frantsesa2,56 KB

Gaia: Zuzenbide Estatua

Estatuaren botereak

Zeintzuk dira estatuaren botereak? Boterea duten organoak independenteak dira: ezin dute bata bestearengan inolako eraginik izan, ezin dira bata bestearen menpean egon, ezin diote inolako baldintzarik jarri eta ezin dute inolako errepresaliarik hartu beste botereek hartutako erabakiengatik.

  • Botere Legegilea (Parlamentua: Gorteak, Ganbarak, Kongresua eta Senatua): legeak onartzeko agintea.
  • Botere Exekutiboa (Gobernua: Ministroen Kontseilua): politika soziala eta ekonomikoa elaboratzeko lanak burutzeko agintea du. Baita Estatuko Aurrekontu Orokorrak egin, onartu eta gauzatzeko boterea ere.
  • Botere Judiziala (Epaitegiak): epaiak eman eta betearazteko agintea.

Erregearen eginkizunak eta estatusa

  1. Zeintzuk dira
...
Jarraitu irakurtzen "Zuzenbide Estatua eta Konstituzioaren Oinarriak" »

Gizarte Zientziak: Erakundeak, Ekonomia eta Politika

Frantsesa2,88 KB

Nazioarteko Erakundeak eta Globalizazioa

1. Zer da Nazio Batuen Erakundea (NBE)?

Nazioz gaindiko erakunde guztien artean oinarrizkoa da.

2. Munduko Esparruko Erakunde Garrantzitsuenak eta Funtzioak

Erakunde nagusiak:

  • Nazio Batuen Erakundea (NBE)
  • Ipar Atlantikoko Tratuaren Erakundea (NATO)
  • Europar Batasuna (EB)
  • Arabiar Liga

Funtzioak:

Helburu politikoak, kulturalak, sozialak, ekonomikoak eta militarrak dituzte.

3. Globalizazioaren Eragina Estatuen Arteko Harremanetan

Estatuen arteko koordinazioa askoz zabalagoa eta sakonagoa da, eta eragina alde guztietan du.

Jarduera Ekonomikoa eta Baliabideak

1. Zer da Jarduera Ekonomikoa?

Jarduera ekonomikoa pertsonen eta gizarteen beharrak asetzeko gizakiok egiten dugun jarduera multzoari esaten diogu, ondasunak eta zerbitzuak...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Zientziak: Erakundeak, Ekonomia eta Politika" »

Elkarblokeatzeak (Deadlock) Datu-baseetan: Protokoloak

Frantsesa3,27 KB

Elkarblokeatzea (Deadlock)

Ekintzak

Elkarblokeatze-egoeran egon litekeen transakzio batek zera egin dezake:

  • Itxaron
  • Bertan behera geratu
  • Beste transakzio bat bertan gerarazi

Protokolo motak

  • Saihesteko protokoloak: Transakzio guztiek elementuak hasieratik erreserbatzen dituzte.
    • Elementuak luzaroago erreserbatuta daude.
    • Erabiliko diren elementuak aurretik ezagutu behar dira.
  • Detektatzeko protokoloak: Aldiro-aldiro, sistemak elkarblokeatze-egoerarik badagoen begiratzen du.

Protokoloen sailkapena

  • Saihesteko protokoloak:
    • Aldez aurretik erreserbatzea
    • Erreserba ordenatua
    • Transakzioen denbora-zigiluak
    • Ez-itxarote protokoloa
    • Itxarote zuhurreko protokoloa
    • Denbora-mugak
  • Detektatzeko protokoloak:
    • Itxarote-grafoak

Saihesteko protokoloak

Aldez aurretik erreserbatzea

2PL kontserbatzaileak...

Jarraitu irakurtzen "Elkarblokeatzeak (Deadlock) Datu-baseetan: Protokoloak" »

Euskal Herriko Industrializazioaren Garapena

Frantsesa2,53 KB

Industrializazioa

Nekazaritzan oinarritutako ekonomia batetik, industrian eta zerbitzu sektorean oinarritutako ekonomia batera igarotzeko prozesua da. Britainia Handian gauzatu zen lehen aldiz XVIII. mendeko azken urteetan, eta XIX. mendean zehar Europako beste lurralde batzuetara zabaldu zen. Espainian lurralde batzuetan soilik lortu zen (Bizkaian eta Gipuzkoan). Industrializazioaren ardatzak meatzaritza eta siderurgia izan ziren.

Industrializazioaren garapenaren arrazoi orokorrak

  • Lehengai ugari: Bizkaiko meategietako burdin mea ez-fosforikoa, Bessemer bihurgailuak behar zuena.
  • Kapitala eskuragarri zegoen.
  • Meategiak kostatik hurbil zeudenez, inbertsio txikiak behar ziren.
  • Nerbioi itsasadarra egokitu zen, itsasontzi handiak sartzen utziz.
  • Langile
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioaren Garapena" »