Frantsesa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Europako Batasuna eta Espainiako Administrazio Publikoa: Gida Osoa

Frantsesa6,86 KB

Europako Batasunaren definizioa

Europako Batasuna estatuaz gaindiko erakundea da, eta erakundea osatzen duten estatu kideen arteko integrazio ekonomikoa eta lankidetza sendotzea ditu helburu.

Europako Batasunaren helburuak hainbat itunetan

Europako Batasunaren helburuak hainbat itunetan azaldu dira. Aipatu zeintzuk diren itun horiek eta azaldu bakoitzaren helburua.

Maastrichteko Ituna (1992)

  • Europako Erkidegoak Europako Batasuna izena hartu zuen.
  • Ekonomia eta Diru Batasuna (euroa) abian jarri zen.
  • 1993an Maastrichteko Ituna berretsi zen.

Schengeneko Hitzarmenaren helburuak

  • Pertsonen joan-etorrirako balizko trabak (hitzarmeneko herrialdeen arteko aduanak ezabatzea).
  • Estatu kideen arteko segurtasun eta barne politika koordinatzea, bereziki kanpo-mugetan
...
Jarraitu irakurtzen "Europako Batasuna eta Espainiako Administrazio Publikoa: Gida Osoa" »

Historia: Erdi Aro Goiztiarra Euskal Herrian

Frantsesa2,57 KB

Andelos: Hiri Erromatarra Nafarroan

K.o. II. mendean hasi eta Erdi Aroan izurrite baten ondorioz despopulatu zen hiria.

Mendigorriaren ondoan dagoen aztarnategi erromatarra da. Bertan, denbora batez, erromatarrak bizi izan ziren. Uraren erabilera konplexua zuten: kanalak, errekak, akueduktuak... Hiri hau oso handia zen, garai hartan Pompaelo baino handiagoa. Aurkitutako aztarnen garrantzia ikusita, Nafarroan erromatarren garaian zegoen hiririk garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke.

Erromanizazioa Iberiar Penintsulan

Erromatarrak Iberiar penintsulara etorri zirenean (K.a. 218. urtean) eta bertako populazioan ezarritako eragin politiko, sozial eta kulturalaren asimilazio prozesu bat da. Hizkuntza (latina), ekonomia (merkataritza), zuzenbidea...

Jarraitu irakurtzen "Historia: Erdi Aro Goiztiarra Euskal Herrian" »

Erakunde Publikoak eta Funtzio Garrantzitsuak Euskadin

Frantsesa2,77 KB

1- Erakunde Publikoak

Erakunde Publikoak: Denak ministeritzaren baten menpe daude, pertsonalitate juridiko, ondare eta altxortegi propioak eta kudeatzeko autonomia dute.

Sailkapena:

  • A) Entitate Autonomoak
  • B) Entitate Publiko Enpresarialak

2- Gobernuko Delegatuaren Funtzioak

Zeintzuk dira Gobernuko delegatuaren funtzioak? Hiritarren eskubide eta libertateak babestu, hiritarren segurtasuna babestu eta barne ministeritzaren menpe dauden Estatuko segurtasun indarren buru izan.

3- Materialak eta Konpetentziak: Desberdintasunak

Materialak eta konpetentziak zertan desberdintzen dira?

  • Konpetentziak: Gai batez ezartzen den botere legegilea da, legea eta araudiak egin eta estatu arautegia garatzeko ahalmena.
  • Gaiak: Konpetentziek garatzen dituzten jokabideak.

4-

...
Jarraitu irakurtzen "Erakunde Publikoak eta Funtzio Garrantzitsuak Euskadin" »

Espainiako Konstituzioa: Estatuko Botereak eta Antolaketa

Frantsesa16,04 KB

Estatuko Botereak edo Estatuaren Estruktura

Estatuaren forma politikoa monarkia parlamentarioa da. Estatuaren egitura instituzionala honakoa da:

  • Koroa:
  • Botere Legegilea (Gorte Nagusiak): Ahalmen legegilea erabili. Aurrekontuak onartu. Gobernua kontrolatu.
  • Botere Exekutiboa (Nazioko Gobernua): Politika eta defentsa zuzendu. Ahalmen betearazlea eta erregelamenduzkoa erabiltzen ditu. Administrazioa zuzendu.
  • Botere Judiziala (Epaile eta Magistratuak): Ahalmen jurisdikzionala erabili, epaitu eta epaitutakoa bete arazten du.

Espainiako Konstituzioa

1978. urteko konstituzioa erreferendumean 1978ko abenduaren 6an onartu zen.

Atariko Izenburua

Bederatzi atalburuz osatua:

  • Espainia zuzenbideko giza eta estatu demokratikoa da.
  • Subiranotasun nazionala espainiako herriak
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Konstituzioa: Estatuko Botereak eta Antolaketa" »

XX. Mendearen Hasiera: Gerrak, Krisiak eta Diktadurak

Frantsesa3,8 KB

Bake Armatua (1890-1914)

Lehen Mundu Gerraren aurreko denboraldia izan zen, non hiru gertaera nagusi gertatu ziren:

  1. Aliantzak sortu ziren Europako potentzien artean, ustezko etsaien aurka egiteko.
  2. Ejertzitoak indartu eta armatu egin ziren.
  3. Komunikabideek tentsioak areagotu zituzten.

Aldi honek bi ezaugarri nagusi izan zituen:

  1. Europako potentziak bi bloke militarretan banatu ziren: Alemania, Austria eta Italia Aliantza Hirukoitza osatu zuten, eta Frantzia, Errusia eta Britainia Handia Entente Hirukoitza.
  2. Elkarrekiko beldurrak armamentu-norgehiagoka eragin zuen.

Mesfidantza eta tentsio giro horretan, edozein liskarrek gerra sorraraz zezakeen.

20ko Hamarkada Zoriontsua?

Gerraostean, ekonomia krisi latza egon zen eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko tentsioak...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendearen Hasiera: Gerrak, Krisiak eta Diktadurak" »

Joanes Leizarraga: Erreforma, Bibliaren Itzulpena eta Euskara

Frantsesa3,49 KB

Erreforma Protestantea eta Leizarragaren Testuingurua

  1. Martin Lutero, iraultza erlijiosoaren eragilea: Protestantismoa sortu zuen, eragin handia izango zuena. Alemaniako agintari gehienek bat egin zuten berarekin.
  2. Fedearen bidezko salbazioa: Luterok fede hutsak ematen zuen salbazioa aldarrikatu zuen.
  3. Barne-erlijioaren garrantzia: Protestantismoak barne-erlijioaren garrantzia eta Liburu Sakratuak irakurtzeko premia azpimarratu zituen. Ondorioz, eliz zeremonien gutxiespena gertatu zen.
  4. Itzulpen lanak: Protestantismoak Liburu Sakratuak irakurri eta ulertzeko itzulpen lanak bultzatu zituen.
  5. Hizkuntzen goratzea: Biblia hizkuntza ezberdinetara itzultzean, protestantismoak herrien hizkuntzak goi mailara igo zituen, behar modernoak asetuz.
  6. Inprentaren eragina:
...
Jarraitu irakurtzen "Joanes Leizarraga: Erreforma, Bibliaren Itzulpena eta Euskara" »