Frantsesa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako XVIII. mendeko gertaera eta erreforma nagusiak

Frantsesa2,24 KB

Ondorengotza Gerra (1700-1714)

1700. urtean Karlos II.a hil zenean, oinordekorik utzi gabe, Espainiako tronuarengatik gerra sortu zen. Karlos II.ak testamentuan bere iloba Felipe izendatu zuen oinordeko, baina azken urteetan boterean egon zen Mariana emazteak Habsburgoko Karlos iloba nahiago zuen.

Ondorioz, bi aldeen arteko gatazka piztu zen:

  • Feliperen aldekoak: Frantziaren babesa zuten.
  • Karlosen aldekoak: Britainia Handia, Herbehereak, Portugal eta Austria, Frantzia eta Espainia elkartzearen beldur zirelako.

Aragoiko Koroa, foruak galtzeko beldurrez, Karlosen alde jarri zen. Azkenean, Karlos Alemaniako enperadore izendatu zuten, eta Felipek tronua hartu zuen, Frantzia eta Espainia ez elkartzeko baldintzarekin.

Berriztapen Dekretuak

Felipe V.ak sortutako...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako XVIII. mendeko gertaera eta erreforma nagusiak" »

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisia eta Garrantzia

Frantsesa2,69 KB

1894ko uztailaren 14ko Estatutuen Izaera

  • Lehen mailako iturria: Testu publiko baten zatia, non pribatutako biltzar baten oinarrizko ezaugarriak agertzen diren (EAJ/PNV).
  • Artikulatuta dago.
  • Egilea: Sabino Arana Goiri.
  • Helburua: Ideia honi gehitu nahi ziotenentzat eta aurkari politikoentzat pentsatua.
  • Sorrera: 1894an, EAJ/PNVri hasiera emanez.

Estatutuen Azterketa Zehatza

  • Lehenengo artikulua: Alderdiaren jaiotza aisialdiko elkarte gisa aztertzen du.
  • Bigarren artikulua: Izenaren eta asmatzailearen aipamena.
  • Hirugarren artikulua: Alderdiak duen sinesmen katolikoa adierazten da. Jaungoikoa da garrantzitsuena.
  • Zazpigarren artikulua: Jarrera erlijiosoak politika bera baino garrantzitsuagoak direla azpimarratzen du.
  • Laugarren artikulua: Lagi Zarra, hau da: tradizioa,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisia eta Garrantzia" »

Estatua, Ideologiak eta Erakundeak: Analisi Politikoa

Frantsesa3 KB

Funtzionarioak

Funtzionarioak: Estatuaren politikak garatzeko arduradunak dira.

Estatuaren Funtzioak

Estatuaren funtzioak:

  • Ordena publikoa zaintzen du bere lurraldean.
  • Bere lurraldea kanpoko erasoetatik babesten du.
  • Nazioarteko harremanak izaten ditu.
  • Legeak egiten ditu.
  • Oinarrizko zerbitzuak ematen ditu.
  • Ekonomia arautzen du.

Ala ere, estatuek ezin dituzte beti funtzio horiek erabat bete.

Ideologia Liberala

Ideologia liberala: Estatuek ekonomian eta gizartean parte hartze gutxiago izan behar dute. Zenbat eta gutxiago parte hartu, orduan eta gehiago errazten da ekonomia haztea eta enpresek lanpostuak sortzea, horrek bermatuko baitu biztanleriaren ongizatea. Zerbitzu publikoak kudeatzea garestia denez, pribatuaren aldeko jarrera hartzen dute.

Ideologia Soziala

Ideologia

...
Jarraitu irakurtzen "Estatua, Ideologiak eta Erakundeak: Analisi Politikoa" »

Lehen eta Bigarren Mundu Gerra: Gakoak eta Ondorioak

Frantsesa2,38 KB

1. Lehen Mundu Gerrako bandoak

Lehen Mundu Gerran bi bando nagusi borrokatu ziren:

  • Inperio Zentralak: Alemania, Austria-Hungaria, Turkia eta Bulgaria.
  • Aliatuak: Britainia Handia, Frantzia, Errusia, Italia (Aliantza Hirukoitza utzi ondoren), Estatu Batuak, Errumania eta Grezia.

2. Versaillesko Ituna

Aliatuek Alemaniari ezarritako neurri zigortzaile nagusiak hauek izan ziren:

  • Baliabide militarrak nabarmen murriztea.
  • Renania eskualdearen administrazioa galtzea.

3. 1929ko krisi ekonomikoa

  • Noiz: 1929ko urriaren 24an.
  • Non: Wall Street, New York.
  • Izena: Ostegun Beltza.

4. Faxismoaren ezaugarriak

Mussolinik sortutako faxismoaren ezaugarri nagusiak:

  • Esku-hartze ekonomikoa: Estatuak ekonomia kontrolatzen zuen herrialde autosufizientea lortzeko.
  • Totalitarismoa: Buruzagi
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen eta Bigarren Mundu Gerra: Gakoak eta Ondorioak" »

Herritar Kontzeptuaren Jatorria eta Bilakaera

Frantsesa2,72 KB

Herritar Kontzeptuaren Jatorria

Herritar kontzeptuaren jatorria: DEFINIZIOA

Hiztegian, herritar hitzak definizio hau du: “Antzinako hirietako edo gaur egungo estatuetako biztanlea, eskubide politikoak dituen subjektua”. Bi ezaugarri nagusi hauek ditu:

  • Herrialde bateko kidea da.
  • Hiriak edo estatuak babestu beharreko eskubideak ditu.

Herritar Greko-Latindar Antzinarokoan

Latinezko civis hitzak herritar esan nahi zuen eta civitas hitzak, hiria. Erromatar zuzenbidean, civis esaten zitzaien baldintza jakin batzuk betetzen zituzten komunitateko kideei; K.a. V. eta IV. mendeetako Grezia klasikoan, polites esaten zieten herritarrei.

Bai Grezian, bai Erroman, dirua izan edo ez, herritarrek hainbat eskubide eta betebehar zituzten, eta garrantzi handia ematen...

Jarraitu irakurtzen "Herritar Kontzeptuaren Jatorria eta Bilakaera" »

Euskal industrializazio ereduak: Bizkaia, Gipuzkoa eta faktoreak

Frantsesa3,96 KB

Industrializazio ereduen desberdinak

A. Bizkaiko industrializazio eredua

Altzairua lantzeko asmatu zen Bessemer bihurgailua Europako siderurgian aplikatu ondoren, fosfororik gabeko burdin mearen (hematitea) eskaera areagotu zen. Bizkaiko burdin meategietan zegoen burdin minerala mota horretakoa izanik, beraren ustiakuntza nabarmen hazi zen. Izan ere, Bizkaiko ezkerraldeko meategiak aire zabalekoak izateak (harrobiak, erauzte errazak) eta lanean aritzen zen eskulanaren prezio murritzak ustiatze-kostu txikiak eragiten zituen; honez gain, garraioak ez zuen horrenbesteko arazorik sortzen, meatzeak itsasadarretik hurbil zeudelako.

Honek guztiak eta etekin handien susmoak bultzatu zituzten Euskal Herriko eta atzerriko kapitalistak meatze haietan inbertsioak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal industrializazio ereduak: Bizkaia, Gipuzkoa eta faktoreak" »

Inperialismoaren Hedapena Afrikan: Arrazoiak eta Antolaketa

Frantsesa2,83 KB

Inperialismoaren Hedapena

Lehia politikoaren eta ekonomikoaren eraginez, kolonialismoa berritu egin zen Afrikako kontinentean. Inperialismo hitza 1890 inguruan sortu zen, potentzia ekonomiko nagusiek inperio kolonialak hedatzeko lehia hasi zutenean. Fenomeno hau Afrikan, Asian, Ekialde Hurbilean eta Pazifikoko uharteetan eman zen.

A) Inperialismoaren Arrazoiak

  • Arrazoi ekonomikoak: Kontsumo-merkatu berriak bilatzea eragin zuen. Kapitalak inbertitzeko lekuak eta lehengaiak merke lortzeko aukerak ere bilatu ziren.
  • Arrazoi politikoak: Potentzia nagusien arteko aurkaritzaren ondorioz sortu zen. Nazionalismoak agintearekin eta ospearekin loturiko politika bultzatu zuen.
  • Arrazoi ideologikoak: Nazioaren balioak goresten zituzten jarrera oldarkor eta arrazistak
...
Jarraitu irakurtzen "Inperialismoaren Hedapena Afrikan: Arrazoiak eta Antolaketa" »

Espainiako Politika, Lurralde Antolaketa eta Globalizazioa Azaldua

Frantsesa14,05 KB

Espainiako Politika eta Lurralde Antolamendua

Espainia: Monarkia Parlamentarioa

Konstituzioaren arabera, Espainia monarkia parlamentarioa da. Erregea estatu-burua da, baina Gobernua Parlamentuak hautatzen du.

Koroa

Monarkia parlamentario batean, Koroak, Erregeak duenak, Estatua ordezkatzen du.

Erregeak ezin du legerik egin. Bere eginkizuna funtzio horiek betetzen dituztenei aholkatu, bultzatu eta ohartaraztea da: Parlamentuari, Gobernuari eta Justizia Auzitegiei.

Botere Banaketa

Demokrazia parlamentarioetako antolakuntza-printzipioetako bat botere banaketa da.

Estatu espainiarrean, funtzio legegilea Parlamentuari dagokio; funtzio betearazlea, Gobernuari; eta funtzio judiziala, Justizia Epaitegiei.

Parlamentua: Gorte Nagusiak

Espainian, Gorte Nagusiak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Politika, Lurralde Antolaketa eta Globalizazioa Azaldua" »

Legeak eta Arau Juridikoak: Printzipioak eta Hierarkia

Frantsesa2,03 KB

Arau Juridikoak: Definizioa eta Printzipioak

Legeak organo eskudunek idatzi, landu eta onartzen dituzten arau juridikoak dira, baita botere exekutiboak onartzen dituen dekretu eta erregelamenduak ere. Arau juridikoek hiru printzipio nagusi bete behar dituzte:

  • Legezkotasun Printzipioa: Organo eskudunek ematen dituzte, horretarako tramitazioa jarraituz, eta pertsona guztiei berdin eragiten diete.
  • Publizitate Printzipioa: Legeak eragina izateko, onartu ondoren publikatu behar dira. Eskubidea dugu guztiok ezagutzeko.
  • Hierarkia Printzipioa: Legeen artean hierarkia bat dago eta errespetatu behar da. Guztien gainetik, Konstituzioa dago.

Legea: Definizioa eta Ezaugarriak

Legea Gorte Nagusien ekintza juridikoetako bat da. Lege izena Konstituzioaren III. tituluko...

Jarraitu irakurtzen "Legeak eta Arau Juridikoak: Printzipioak eta Hierarkia" »

Kultura eta Gizartea: Oinarriak eta Aniztasuna

Frantsesa3,97 KB

Kultura eta Gizartea

Sozializazio-prozesua

Sozializazio-prozesua molde batean enkajatzen jakitea da, toki desberdinetara moldatzeko.

Sozializazioaren bitartez, gizon-emakumeok kultura jakin bateko kide bihurtzen gara, animalia ar eta eme izatetik gizon eta emakume izatera pasatuz.

Kultura osatzen duten elementuak

Gizarte bateko kultura elementu hauek osatzen dute:

  • Ideiak: Iritzien eta mundu-ikuskeren multzoa da, adibidez, medikuntzako nahiz nekazaritzako ezagutzak.
  • Arauak: Elkarrekin bizitzeko arauak, lege idatziak edo erlijio-aginduak.
  • Instituzioak: Denboran zehar finkatu den antolaketa edo ohitura soziala da.
  • Objektuak: Gizatalde batek sortutako objektuak ere haren aberastasun kulturalaren parte dira (jantziak, lanabesak, armak).
  • Teknikak: Gizatalde
...
Jarraitu irakurtzen "Kultura eta Gizartea: Oinarriak eta Aniztasuna" »