Filosofia: Ezagutza, Falasiak eta Egiaren Irizpideak
Falasiak
Logikan eta argudiatzean ohikoak diren akatsak:
Galdera Konplexuak
Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Galderak halakoak batzuetan egitea egokia da, baina askotan solaskidearentzat tranpak ere izaten dira. Hori gertatzen denean, solaskidea nahastea du helburu.
Argudio Zirkularra
Esanahi bereko hainbat arrazoi ematen ditugu, esandako hori defendatzeko. Horrelako argudioak akatsak dira, ez baitute laguntzen elkarrizketaren helburua lortzen. Izan ere, argudio zirkularrek ez dute ezertxo ere frogatzen.
Ad Hominem
Argudioek solaskidearen kontra jotzen dute, haren iritzia ezeztatzeko. Solaskideari kritika egiteari ekiten zaio, besterik gabe, edo haren ustezko akatsak nahiz komunitatearen gabeziak aipatuz.
Ezagutzeko Jarrerak
Dogmatismoa
Ezagutzen dutela ziur dauden pertsonek sineskortasuna adierazten dute. Izan ere, gure ezagutza-ahalmenak horretarako gai direlakoan daude pertsona horiek.
Eszeptizismoa
Ezagutza fidagarria eskuratzea ezinezkoa da, zeren eta ez baitago inoiz nahikoa frogarik zerbait egiazkotzat hartzeko.
Kritizismoa
Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren arteko jarrera da.
Kritizismo Kantiarra
Arrazoimenaren kritika egitea iradokitzen du, noraino ezagutu dezakeen jakiteko.
Arrazionalismo Kritikoaren Kritizismoa
Ezagutza guztiak faltsuak direnez, frogatu egin behar dira.
Perspektibismoa
Errealitatea ezagutu daiteke, baina betiere ikuspegi ezberdinak batuz.
Metodo Hipotetiko-Deduktiboa
Natura zientzietako metodoak hiru maila ditu:
Protokolozko Enuntziatuak
Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte.
Legeak
Enuntziatu unibertsalak dira. Fenomeno jakin batzuen portaera, erlazio erregularrak edo iraunkorrak dituzte aztergai. Hasiera batean hipotesiak besterik ez dira, baina, egiaztatuta geratzen direnean, lege naturaltzat hartzen dira.
Teoriak
Enuntziatu unibertsalak dira, eta horietatik zientziaren lege guztiak deduzi daitezke.
Egiaren Irizpideak
Egiaren eta faltsuaren artean bereiztea ahalbidetzen digun ezaugarri edo prozedurari deritzo, enuntziatu baten balioaz ziur egoteko.
Autoritatea
Baieztapen bat egiazkotzat hartzen da, gai jakin batez konfiantza handia dugun pertsona batek dioelako.
Tradizioa
Denboran zehar egiazkotzat hartu izan dena egiazkotzat hartzea.
Errealitatearen eta Pentsamenduaren arteko Elkarrekikotasuna
Pentsatzen duguna egiazkoa izango da, baldin eta egiaztatzerakoan errealitate enpirikoarekin bat egiten badu.
Koherentzia Logikoa
Irizpide logiko-matematikoa. Sistema bereko azalpenen artean kontraesanik ez egotea.
Erabilgarritasuna
Azalpen bat egiazkoa izango da, baldin eta guretzat onuragarria eta erabilgarria bada.
Ebidentzia
Funtsezko irizpidea da. Berehala nabari duguna, eztabaidaezintzat jasotzen dena, intuizioz egiazkotzat agertzen dena, nahiz eta sarritan arrazoiketen bidez azaldu behar izan.