Lanbide heziketa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Platon eta Aristoteles: Gobernu, Errealitate eta Ezagutza

Filosofia eta etika3,46 KB

Platon eta Sofistak: Gobernuaren Ikuspegiak

Platonen Gobernu Ideala: Filosofo-Erregea

Platonen ustez, hiria gobernari bakar batek gidatu beharko luke. Gobernari horrek ikasketa bereziak izan beharko lituzke, eta arimaren atal arrazionala ordezkatuko luke, zuhurtzia bertute nagusi duela.

Platonen iritziz, monarkia zen gobernu mota hoberena, agintari bakar bat baitzegoen. Izan ere, Platonen ustez, justizia hiriaren bertutea da, eta filosofoak, ideien mundutik eta balore gorenetatik gertu daudenez, haiek izan behar dira gobernariak, ongia eta justizia inork baino hobeto ezagutzen dituztelako.

Platoni ez zitzaion demokrazia batere gustatzen, bi arrazoi nagusirengatik:

  • Bere maisu izandako Sokrates hiltzeagatik.
  • Herriaren gobernua denez, baina herria gobernatzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Gobernu, Errealitate eta Ezagutza" »

Dualismoa, Monismoa eta Ikusmolde Arrazionalista

Filosofia eta etika4,06 KB

Dualismoa eta Monismoa

Dualismoak espiritualistak edo idealistak izan daitezke. Gizakia bi substantziaz osatutako izakitzat hartzen dute: gorputza eta arima. Bi substantzia horiek kualitatiboki desberdinak eta independenteak dira, eta elkarrekin interakzio edo korrelazioren bat dute. Hainbat fenomeno sortzen dituzte: gorputzak fenomeno biologikoak, eta arimak, mentalak. Dualismoak elkarren artean desberdintzen dituena bi substantzia horien arteko harremana ikusteko modua da. Batzuen arabera, substantzia bakoitzak erabateko autonomia eta independentzia du; beste batzuen arabera, berriz, etengabeko interakzioan dihardute. Jarrera hori nagusi izan da gure kulturan XVIII. mendera arte. Platon, Aristoteles, Descartes, Kant eta beste asko dira horren...

Jarraitu irakurtzen "Dualismoa, Monismoa eta Ikusmolde Arrazionalista" »

Bakardadearen garrantzia: Bakarrik egon vs bakarrik sentitu

Filosofia eta etika2,22 KB

Bakardadean ematen ditut erreflexio-ordurik gehienak, eta mundu sozialetik at hartu erabaki gogor eta latzenak. Askotan, bakarrizketetan bilatu ditut erantzunak, eta airean utzi inork ebatziko ez dizkidan galderak. Ispilura ere begiratzen dut maiz, nire soslaiaren konpainia bila, eta kristaletako lurrunean idazten ditut nire sentimendurik zintzoenak.

Sarri epaitu naute nire kabuz sortutako mundu horretan murgiltzeagatik, edota nire barne-fantasiak eta desioak nire arimarekin soilik konpartitzeagatik. Bada, anitzetan, bakardadeak jendarteak baino gehiago betetzen du gizakia, eta ez gara horretaz konturatzen. Disputa zabaltzekotan, bakarrik egotearen eta bakarrik sentitzearen arteko dilema planteatuko nuke, bakardadea polisemiaren biktima baita,...

Jarraitu irakurtzen "Bakardadearen garrantzia: Bakarrik egon vs bakarrik sentitu" »

Ezagutza: Subjektua eta Jomuga

Filosofia eta etika2,75 KB

Zer da Ezagutza Ezagutu diogunean edo objetu bat edo gauzen egoera antzematea helburu duen jarduera bati buruz ari gara. Jarduera orretan bi mutur bereizten dira: batetik subjektua ezagutzeko ekintzaren protagonista eta bestetik objetua ekintza horren jomuga. Ezagutzaren ekintza bera eta jarduera horren emaitza ezagutza deritzoguna bereizten ditugu. Ezagutzaren jarduera egitearen bilakaerarekin lotuta dago eta egiasko emaitzak lortzen du xede.

Ezagutza Mailak

Iritzia Ezagutza egoera horretan subjektuak zerbait egiatzat duhala denaren ziurtasunik gabe:

  1. Ikuspuntu Objetiboa: Pertzonak ez du justifikasiorik aurkitzen.
  2. Ikuspuntu Subjetiboa / Sinesmena: Pertzona bat ziur dago petzatzen duena egia denes, baina ezin du pentzatzen duen horri buruzguztientzat
...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutza: Subjektua eta Jomuga" »

Anarkismoa eta Marxismoa: Bi Ikuspegi Iraultzaile

Filosofia eta etika2,28 KB

Anarkismoa (Bakunin)

Oso mugimendu anitza izan zen, pentsamendu indibidualista eta libertarioa bultzatzen zuena. Anarkistentzat garrantzitsua zen pertsona, norbanakoa, pertsonen askatasuna. Pertsonen eskubideen kontra doan guztia txarra da. Abiapuntua hau zen: botereak askatasuna mugatzen zuela esaten zuten, beraz, botere guztien kontra zeuden. Ez zuten Marxek bezala boterea bereganatzea helburu. Iraultza egiteko modua erabat desberdina zen Marxekin konparatuz. Anarkistek sindikatuak sortu zituzten. Estatua eta Eliza suntsitu nahi zituzten, haien helburua botere-sistema suntsitzea baitzen.

Anarkismoaren joerak eta metodoak

Hainbat joera egon ziren:

  • Indibidualistak
  • Biolentoak

Baina, era berean, beste modu batean adierazten zuten anarkistek. Jendea...

Jarraitu irakurtzen "Anarkismoa eta Marxismoa: Bi Ikuspegi Iraultzaile" »

Filosofia, Metafisika eta Ezagutza

Filosofia eta etika3,38 KB

1.2 FILOSOFIA, ARRAZIONALTASUN TEORIKOA DEN ALDETIK

Jakintza filosofikoak filosofia teorikoa deritzona eratzen du bere eremu teorikoan. Filosofia teorikoan, oro har errealitatea edo dagoena aztertzen diharduten hainbat jakintza filosofiko bereizten genituen aurreko gaian; Aristotelesek zionez, jakintza horien helburua beste era batera izaterik ez duten izakiak dira. Eta beste era batera izaterik ez dutenez, haiei so egon (theoréin) eta haiek ezagutu besterik ezin da egin. Horregatik, filosofiaren alderdi horretan, errealitatea ahalik eta egiazkotasun eta zehaztasunik handienaz ezagutzen saiatzen da arrazoimena, teorikoki jardunez. Baina benetakoa zer den argitzeko zeregin hori ezin da lortu, egiaren bidez nola lor daitekeen zehaztu gabe; hau...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia, Metafisika eta Ezagutza" »

XX. Mendeko Pentsamendu Filosofikoa: Susmoa, Krisia eta Errealitatearen Bilaketa

Filosofia eta etika4,58 KB

1.2. XX. Mendeko Pentsamoldearen Oinarriak

Susmoaren pentsalariak lau izan dira: Karl Marx, Friedrich Nietzsche, Sigmund Freud eta Charles Darwin. Hauek zalantza ezagutza-mekanismo bat zela zioten eta “susmoa” kontzientzia kritikoaren oinarria zela. Gainera, pentsamendu hermeneutikoaren oinarriak ziren.

Antzaren azpian “benetako errealitatea” zegoela zioten, orduan pentsamenduaren ilusioak erakusteko errealitate zehatza aztertu behar zela zioten. Hau da, susmoak hankaz gora jartzen dute gure munduaren ikuspegia “benetako errealitatea” aurkitzeko, eta behin hori lortuta, errealitatea eraldatu dezakegu.

Zelan gauzatzen dira “susmoak”?

Marxek susmatzen du gizartean nagusitu diren ideia politiko-juridikoak ez direla hiritar guztien...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Pentsamendu Filosofikoa: Susmoa, Krisia eta Errealitatearen Bilaketa" »

Giza Alienazioa: Marxen Ikuspegia

Filosofia eta etika2,1 KB

"Alienazio" hitza salmenta eta oparien testuinguruetan erabiltzen zen, gurea zen zerbait beste pertsona bati transferitzeari erreferentzia egiteko. Hala ere, batzuek diote "alienazioaren" esanahi zaharrena gaixotasun mentalarekin lotuta dagoela. "Alienatua" edo "alienazioa" arazo psikologikoak zituzten pertsonak deskribatzeko erabiltzen ziren. XIX. mendetik aurrera, Hegelek, Feuerbachek eta Marxek "alienazio" terminoa erabili zuten, gaixotasun mentalaz bestelako esanahiarekin. Haientzat, alienazioa gure erbesteratze mota bati buruzkoa zen.

Hegelen Filosofia

Hegelen filosofian, prozesu dialektikoan alienazioa "ukapen" une gisa kokatzen da. Hemen gogoa materian gauzatzen da eta mugagabea finitu bihurtzen da. Hegelek guztiz positibotzat eta beharrezkotzat...

Jarraitu irakurtzen "Giza Alienazioa: Marxen Ikuspegia" »

Nietzscheren filosofia: Jainkoaren heriotza eta bizitzaren baieztapena

Filosofia eta etika3,03 KB

Nietzscheren filosofia

Kontzientziaren krisia

Nietzchek aurreikusten zuen bere ideiek kontzientzien aurkakotasuna eta krisi ideologikoa sortuko zituztela. Gizabanakoarengan erlijioa kaltegarria dela uste zuen, eta filosofoak berak ere ez zuen bere burua nahikoa zuzentzat jotzen inongo sinesmenetan murgiltzeko.

Kontzientzia kolisioa (kontzientzia morala): Bigarren nihilismoa litzateke; gizakia galduta dago, jainkoaren heriotzak historiak, bizitzak eta erreferentzia moralek zentzua galtzea eragin baitu. Horren ondorioz, gizakia hondatuta dago.

Testuan, Nietzsche gogoratuko dena kontzientzia kolisioa izango dela aipatzen da, haren filosofiaren ondorio nagusi gisa. Platonen haitzuloaren mitoaren antzekoa da egoera hau; haitzulotik irtetean, gatibua...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren filosofia: Jainkoaren heriotza eta bizitzaren baieztapena" »

Ezagutza eta Esperientzia: Enpirismoaren Azterketa

Filosofia eta etika3,74 KB

2Gauzak hautematen ditugun moduan ezagutzen ditugu. Ezin dugu jakin gauzak beren baitan zer edo nolakoak diren; hau da, esentziazko errealitatea zein den. Ezagutzen dugun bakarra gure zentzumenei erakusten zaiena da, errealitate fenomenikoa. Ezagutza oro objektu konkretu eta singularrei buruzkoa da. Gauza bat izan badela onartzeko, esperientziak eraman behar gaitu horretara. Dena dela, gure esperientzian ez dago ezer, ideia orokorrek dioten errealitate unibertsal hori izan badela ondorioztatzen digunik. Platonek esaten zuenaren aurka, ez dago “zalditasunik” esentzia unibertsal gisa; zaldiak baino ez daude (singularrak eta zehatzak). Orokortasuna ideia hori sortu duen hizkuntzaren edo ulermenaren jabetza pribatua da. Singularra besterik...

Jarraitu irakurtzen "Ezagutza eta Esperientzia: Enpirismoaren Azterketa" »