Lanbide heziketa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Errenazimentua eta Arrazionalismoa: Ezaugarriak eta Ideiak

Filosofia eta etika4,56 KB

Errenazimentua eta Ezaugarriak

Konstantinoplaren erorketa erabiltzen da Erdi Aroaren bukaera adierazteko. Erori ondoren, jakintsu batzuk erbestera joan ziren, batez ere Italiara. Han antzinako kultura grekoa hedatu zuten.

Ondorioz, Italian mugimendu kultural, filosofiko, artistiko eta sozial bat sortu zen: Errenazimentua. Kultura grekoerromatarra hartu zuen eredutzat, eta errealitatea ulertzeko, modelo antropozentrikoa erabili zuten. Horrez gain, gizakiak arazo teorikoei erantzuna emateko arrazoimena erabili zuten.

Ezagutzaren transmisioa era egokian eta landuan egin zen.

Errealitatea ulertzeko ez ziren erlijioan oinarritu.

Errenazimentuko Filosofia

  • Neoplatonismoa
  • Errenazimentuko Aristotelismoa
  • Errenazimentuko “Helenismoa”

Errenazimentuko Politika

Bi...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua eta Arrazionalismoa: Ezaugarriak eta Ideiak" »

Averroes: Filosofia, Gatazkak eta Eragin Aristoteliarra

Filosofia eta etika2,31 KB

Averroes: Filosofia eta Eragina

AVERROES: Filosofo arabiarra zen eta haren filosofia zabaltzen ari zela, Parisen gatazka sortu zen. Aristotelesen jarraitzaile sutsua zenez, honengatik ikasitakoa bere ideologian txertatu zuen. Pentsamendu aristotelikoa onartzen zuen eta bere liburuak debekatu zituzten, Aristotelesen lanei buruzko iruzkinak eta laburpenak, ertainak eta luzeak zirenak.

Averroesen Hiru Tesi Nagusiak

Averroesek hiru tesi bereizi zituen:

  • Egia bikoitzaren teoria
  • Munduaren betierekotasuna
  • Adimen egile bakarraren tesia

Egia Bikoitzaren Teoria

Egia bikoitzaren legea: Egia arrazoiaren askatasun bat da. San Agustinen arrazoimenaren eta sinesmenaren arteko sintesiari eraso egiten diona. San Agustinen esanetan, liburu santuetan agertzen dena sinesmen...

Jarraitu irakurtzen "Averroes: Filosofia, Gatazkak eta Eragin Aristoteliarra" »

Dioniso eta Apolo: Nietzscheren Ikuspegia

Filosofia eta etika3,46 KB

Nietzscheren ustez, Dionisoren eta Apoloren irudiek ongien irudikatzen dituzte azaldu berri diren bi ikuspegi kontrajarri horiek.

Bi Ikuspegi Kontrajarri: Dioniso eta Apolo

Dioniso biziaren eta jokabide irrazionalaren sinboloa da, eta Apolo, aldiz, ordenarena eta jardun arrazionalarena. Dionisok deformetasuna eta desenfrenua irudikatzen ditu. Dionisok irriken arabera jokatzea eskatzen du, biziaz alaitasunez gozatzea, baita horretarako arau sozialak hautsi behar badira ere. Apolo argiaren eta neurriaren jainkoa da. Bien arteko kontrajartzea nabarmena da, baina, Nietzscheren iritziz, bata ez da posible bestea gabe; hau da, osagarriak dira.

Arrazionalismoaren Kritika: Sokrates eta Platon

Sokratesen eta Platonen eraginez, Apolori eman zaio nagusitasuna....

Jarraitu irakurtzen "Dioniso eta Apolo: Nietzscheren Ikuspegia" »

San Agustinen Historiaren Filosofia: Jainkoaren Hiria vs. Lurreko Hiria

Filosofia eta etika3,4 KB

Historiaren Filosofia: Lurreko Hiria eta Jainkoaren Hiria

Alarikoren gudarosteek 410. urtean Erroman sartzeak, hiria suntsitzeaz gain, krisi handia eragin zuen Erromako Inperioan. Horren inguruan gogoeta egin zutenean, erromatar paganoek kristauei leporatu zieten gertatutakoaren erantzukizuna. Beren ustez, kristauek aldarrikatutako biolentziarik ezaren erruz, Erroma soldadurik gabe gelditu zen, eta, bere burua defendatzeko gai ez zenez gero, barbaroek erraz eraso ahal izan zuten. Beraz, paganoen ustez, kristauen Jainkoa zen gertatutakoaren erantzulea, eta ez jentilen jainkoak; azken horiei esker, Erromak aurrerabidea, ospea eta entzutea besterik ez baitzituen ezagutu.

San Agustinen Erantzuna: Jainkoaren Hiria

Agustinek, Jainkoaren Hiria (De Civitate

...
Jarraitu irakurtzen "San Agustinen Historiaren Filosofia: Jainkoaren Hiria vs. Lurreko Hiria" »

Marxismoa eta Erlijioa: Alienazioaren Analisia

Filosofia eta etika2,61 KB

1. Erlijio Alienazioa

Alienazio kontzeptua gizakiaren kontzeptuari lotuta dago.

Gizakia Marxismoaren Ikuspegitik

Gizakiaren esentzia:

  • Lana: Gizakiak ingurunea moldatzeko dituen gaitasunak lanean eta tresnekin gauzatzen dira; jarduera ekoizleak gizakiaren esentzia adierazten du (“homo faber”).
  • Gizartea (soziala): Lana besteen artean egiten du, beti kolaborazioan edota menpean; bere errealitate osoa bere harreman sozialen multzoa da.

Alienazioaz

  • Alienazioa gizakiak bere baitako (esentziaren) zerbait galtzea esan nahi du (arrotza bihurtzea). Norberaren burua inor ez bihurtzea, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea da alienatua; zenbait kasutan zoroaren sinonimoa da (arrazoimena, bere burua, galdu duena…).

Alienazio Motak

  • Marxen ustez, alienazio
...
Jarraitu irakurtzen "Marxismoa eta Erlijioa: Alienazioaren Analisia" »

Hiriaren Sortzaileak Heziko Dituzte Gobernanteak Zuzentasunez Gobernatu Dezaten

Filosofia eta etika2,63 KB

Platonen testu honek gai politiko zahar bat dakarkigu: Agintariak nortzuk eta nolakoak izan behar ote dira. Grezian klasikoan hainbat gobernu mota aurki zitezkeen; monarkiak, aristokraziak, tiraniak eta demokrazia besteak beste, baina Platonek bere teoria politiko propioa sortu zuen, agintari izateko gaitasuna heziketarekin eta jakintzarekin lotuz. Horregatik dio hiriaren sortzaileek hezi behar dituztela gobernanteak, hauek zuzentasunez goberna dezaten.

Hain zuzen ere, Platonek hiriaren eta gizakiaren gobernua alderatzen ditu, gizakiarengan buruak eta arimaren joera arrazionalak agintzen duen bezala, hiria edo estatua jakintsuek edo filosofoek gobernatu behar dute, heziketa prozesu luze eta neketsu baten ostean, dialektikaren bidea jarraitu...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren Sortzaileak Heziko Dituzte Gobernanteak Zuzentasunez Gobernatu Dezaten" »

Filosofiaren Begirada: Empirismoa, Arrazionalismoa, Errealismoa, Idealismoa, eta Egia Elkarrekikotasunaren Teoria Pragmatista

Filosofia eta etika2,98 KB

Filosofiaren Begirada

Filosofia ka VI mendean sortu zen Grezian Mileton. Filosofia sortu zen mitioak eta imajinazioarekin azaltzen zen errealitatea, eta filosofiarekin modu arrazionalez eta logikoz azaltzen da errealitatea. Beraz, filosofia fantasiasko pertsonaiengan sinisnten utzi zuten jarrera horren ezaugarriak dira munduan galduta egotearen lilura, zalantza eta kontzientzia. Pentsamendu filosofikoaren erroa miresmena da, mismenarekin batera doa zalantza eta gizakiaren ezjakintasuna kontzientzia hartzen duenean sortzen da zalantza. Beraz, lehen pausua jakintasuna lortzeko ezjakintasuna onartzea da, Sokrates zioen bezala.

Empirismoa eta Arrazionalismoa

Empirismoaren arabera, zentzumenezko esperientzia da ezagutza da ezagutza-iturri garrantzitsuena....

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Begirada: Empirismoa, Arrazionalismoa, Errealismoa, Idealismoa, eta Egia Elkarrekikotasunaren Teoria Pragmatista" »

Marxen Materialismo Historikoa eta Nietzschek Kristautasunari Egindako Kritika

Filosofia eta etika3,59 KB

10. Marxen Materialismo Historikoaren Oinarrizko Ideiak

Marxen Materialismo Historikoa

Marxek materialismo historikoan, historia, produkzio erlazioei esker mugitzen dela azaltzen du. Beraz, mundua eta historia erlazio honekin mugitzen dira. Produkzio erlazioak, langileen artean ematen diren erlazioak dira, egoera eta produkzioa kontuan hartuz. Produkzioa ezartzeko, tresnak, langileak eta jabeak beharrezkoak dira; eta produkzioaren ondorioz, produktuak lortzen dira. Produkzioa ezartzean, egitura ekonomikoa sortzen da, gizakiaren oinarria dena bereziki; eta horren kanpo gainegitura juridikoa eta politikoa gelditzen dira.

Historia Arloan Klase Sozialak

Historia arloan, garai hartan klase sozial bi ziren nagusi: alde batetik, proletalgoa (langileak)...

Jarraitu irakurtzen "Marxen Materialismo Historikoa eta Nietzschek Kristautasunari Egindako Kritika" »

Gizakiaren Eboluzioa eta Gizartearen Eragina

Filosofia eta etika2,19 KB

Eboluzio Sintetikoa: Darwinen hautespen naturalaren teoria eta mutazioaren oinarri genetikoak uztartzen ditu. Mutazioak, organismoetan halabeharrez gertatu eta heredatzen diren aldaketen eragileak dira. Hautespen naturalak, eboluzioa bultzatzen du: ongien moldatutako izakiek irauten dute, eta gainerakoak desagertzen dira.

Gizakia, izatez soziala?

Baietzaren aldeko argudioak

Aristotelesek gizakia animalia politikotzat jo zuen, gizartekoia izatez. Bere ustez, gizakiak gizartea eta kultura behar ditu bere gaitasunak garatzeko. Gainera, gizakia da gizartean bizi daitekeen bakarra.

Ezezaren aldeko argudioak

Gizartean bizitzea ez da naturaren eskakizuna. Gizartea antolamendu artifiziala da, elkarrekin bizitzeko beharraren ondorioz sortua, gatazkak saihesteko....

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Eboluzioa eta Gizartearen Eragina" »

Antzinako Greziako Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika4,04 KB

1. Mitoak eta osasun arazoak

Mitoak erabiltzen ziren munduko fenomenoak eta arazoak erantzuteko. Erantzun haiek irudimenezkoak ziren, naturan agertzen ziren elementuetan oinarrituak. Magia ere erabiltzen zen, ezinezkoa baitzen kontzeptu batzuen egiaztapena.

2. Filosofia: Zergatik, Non?

Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen Joniako hirietan. Gizakia benetako adimenaren bila zebilen. Gauzen oinarriak bilatzea eta aztertzea nahi zuten. Horregatik galdu zuen sinesgarritasuna mitoak.

3. Polis: Zer dakizu?

«Polis» hitzak «hiri» esan nahi du. Antzinako Grezian, gizartearen antolakuntza aldatu egin zen eta hiriak sortu ziren. Garai honetan, hain zuzen, demokraziaren kontzeptua sortu zen. Politikan, «agora» deitzen zen lekuan elkartzen ziren herritarren...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Filosofiaren Oinarriak" »