Lanbide heziketa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nietzscheren Bitalismoa: Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari

Filosofia eta etika5,58 KB

Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari: Bitalismoa

Sokratesetik Nietzscheren garaira, gure kultura oker egon dela esan zuen Nietzschek, bizitzaren aldaketei eta tragikotasunari izan zaion beldurrean baitago oinarriturik. Horrela, tradizio judeo-kristauetik eta platonismotik edan duen gure kulturak bizitza eta naturarekin zerikusia duen oro gaitzetsi du, zentzumenak, bulkadak eta senak zokoratuz. Honek gaixo bihurtu gaitu, dekadente, gizakiak bere burua ez den moduan ulertarazi baitu.

Moralaren Kritika

Moralak, esaterako, bulkadekin eta senekin zerikusia duen oro gaiztotzat jo du eta gizakiari ez den gizaki arrazionala eta bizitzatik at dagoena izatea exijitu dio. Honen adibide garbia da bekatuaren kontzeptua, Ongiaren ideia edota Kanten inperatibo...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Bitalismoa: Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari" »

Determinismo motak eta askatasunaren kontzeptua

Filosofia eta etika2,32 KB

Determinismo kosmologikoa: patua

  • Estoikoen ustea: “Beharrezkoa da kosmosaren ordena zein den jakitea, hartan nola jokatu jakiteko”.
  • Heraklito Efesokoaren doktrina: “Denak arrazoiren bat du”.
  • Patuaren arabera: “Den-dena halabeharrez gertatzen da” eta “gizakiak ezin du ezer egin patuaren aurka”.
  • Barneko bakea: Kanpoko zoriontasuna patuaren esku dagoela onartzea.
    • Beharrezkoa da sufrimendua eta besteen iritziak ez sentitzea (barneko askatasuna).
    • Zoriona lortzeko bide bakarra ez asaldatzea da.

Determinismo teologikoa: predestinazioa

  • Jainkoak dena baldin badaki, gauza guztiak berak determinatu dituelako da. Zergatik dira gizakiak beren ekintzen erantzule?
    • Zertara datoz bekatua, damua, barkamena eta salbamena?
    • Teologo katolikoen esanetan, giza
...
Jarraitu irakurtzen "Determinismo motak eta askatasunaren kontzeptua" »

Nihilismoa, Jainkoaren Heriotza eta Kristautasunaren Kritika

Filosofia eta etika2,48 KB

Nihilismoa eta Jainkoaren Heriotzaren Ondorioak

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio da. Une horretara arte indarrean egon diren balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan geratuko dira itota. Kristautasunak pairatzeko gomendatzen die nahigabean eta itolarrian bizi direnei; horregatik, mantasuna hartzen dute bizi-eredutzat.

Historiako urrats guztiek helmuga zehatz bat dutela pentsatzen dugu. Historiako gertakariek halako helbururik ez dutela ikustean, etsipena sortzen da, geroago sumina, eta amaitzeko nihilismoaren sentikizunak. Gizakia ohartzen da munduak azalpenik ez duela. Gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen hutsalkeria faltsuan sinesten ez duelarik, baiezkoa eman behar dio bizitzari, gogo biziz eta...

Jarraitu irakurtzen "Nihilismoa, Jainkoaren Heriotza eta Kristautasunaren Kritika" »

Platonen Ideien Teoria: Oinarriak eta Haitzuloaren Mitoa

Filosofia eta etika2,29 KB

Platonen ideien teoriaren oinarriak

Haitzuloaren mitoaren oinarrian eta Platonen pentsamendu osoaren oinarrian ideien teoria dago. Honen arabera, gobernante filosofoa izateko ideiak ezagutu behar dira, eta ezagutza hori kontzeptuen bitartez biltzen da. Mundu fisikoa mugikorra denez, benetako ezagutza aldaezina den eremu batean kokatu behar da: mundu ulergarrian edo ideien munduan.

Bi munduen bereizketa

Hau guztia kontuan hartuz, Platonek bi mundu bereizten ditu:

  • Ideien mundua: Bertan ideiak kokatzen dira; aldaezina da eta jakituria adierazten du. Haitzuloaren mitoarekin parekatuz, kanpoko aldea litzateke.
  • Gauza sentigarrien mundua: Mundu honetan gauza sentigarriak daude (zentzuen bitartez hautematen direnak); aldakorra da eta ez du jakituria adierazten.
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Ideien Teoria: Oinarriak eta Haitzuloaren Mitoa" »

Kultura-erlatibismoa, Kulturartekotasuna eta Unibertsalismoa

Filosofia eta etika4,11 KB

Kultura-erlatibismoa eta Kulturartekotasuna

Kultura-erlatibismoa

Kultura-erlatibismoaren aldekoek diotenez, kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertu behar da, eta ez beste kultura bateko balioen arabera. Haien esanetan, toleranteak izan behar dugu kultura-adierazpen guztiekiko.

Arriskuak:

  • Arrazakeria.
  • Kulturak elkarrengandik banantzea (nahi eta kulturak elkar onartu, harremanik eduki nahi ez).
  • Jarrera erromantikoa.
  • Kultura-paralisia (Tradizioei eustea garrantzitsuena).

Kulturartekotasuna

Beste kulturekiko errespetua du oinarri, kultura-erlatibismoak bezala; baina ez ditu haren hutsuneak, kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen baititu.

Helburuak:

  • Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
  • Kulturen arteko harremanak
...
Jarraitu irakurtzen "Kultura-erlatibismoa, Kulturartekotasuna eta Unibertsalismoa" »

Agustin Hiponakoa: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak

Filosofia eta etika6,57 KB

1. Askatasuna eta Jatorrizko Bekatua

Pelagianismoa doktrinaren arabera, jatorrizko bekatuak Adan eta Evarengan soilik izan zuen eragina; hortaz, gizakia ez dago kaltetuta. Gizakiaren askatasuna aldarrikatzen du, eta bere esfortzua erabiliz zoriontasuna lortzeko erabakiak hartu ahal dituela dio. Ondorioz, Jainkoaren boterea ukatzen du.

Agustinen ustez, aldiz, jatorrizko bekatuaren menpekotasuna azpimarratzen du. Berarentzat, Gaitz Morala jatorrizko bekatuan datza: gizakiok erabaki egokiak hartzeko gaitasuna kaltetuta dugu. Horregatik, Jainkoaren laguntza edo grazia ezinbestekoa da Jainkoa maitatzeko (eta ez mundu fisikoa), eta horrekin batera benetako zoriontasuna lortzen dugu. Gauzak horrela, askatasuna ez da nahi duguna egitea, baizik eta behar...

Jarraitu irakurtzen "Agustin Hiponakoa: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak" »

Gizakia Kultura-Animalia: Ezaugarriak eta Ikuspegiak

Filosofia eta etika4,63 KB

Gizakia: Animalia Kulturala

1. Kultura eta Natura

Naturan parte diren izaki guztiak haren pean daude. Biziraupena eta bizitza naturak ematen dituen aukeraz baliatuz eta zailtasunei aurre eginez gauzatzen dira.

Gizakiok ez gara besterik gabe naturan bizi. Aitzitik, berau batzuetan, ulertzen eta kontrolatzen saiatzen gara eta, maila batean, baita lortu ere. Bide horretan sortu izan ditugun eta sortzen jarraitzen ditugun elementu multzoari kultura deritzo. Zentzu honetan, kultura eta natura kontzeptu kontrajarriak dira.

Kultura: pentsatzeko, sinesteko, sentitzeko eta ekiteko modua da.

2. Kulturaren Ezaugarriak (4)

1. Partaidatua

Gizarteak ez dio aurre egiten bere errealitateari era isolatuan, komunitatean baizik. Enkulturazioa: Partaide berriek komunitatearen...

Jarraitu irakurtzen "Gizakia Kultura-Animalia: Ezaugarriak eta Ikuspegiak" »

Kanten Kontzientzia Morala eta Autonomia

Filosofia eta etika2,72 KB

Kanten Kontzientzia Morala eta Legegile Izatea

Immanuel Kantek dioenez, gu geu gara legegile, aurretik onarturiko lege moral batzuen arabera jokatzen dugulako. Horregatik, kontzientzia moralaren existentzia ukaezina da. Aurretik onarturiko eredu ideal horiek zuzentzen dute esperientzia. Bete beharreko balio unibertsal horiek hiru ezaugarri izatea ezinbestekoa da:

  • Kategorikoak izatea.
  • Autonomoak izatea.
  • "A posteriori"koak ez izatea (hau da, eginiko ekintza ez da baliogarria bere ondorioengatik).

Arrazoiaren Rola Kontzientzia Moralean

Kontzientzia morala eraikitzean arrazoia erabiltzea ezinbestekoa da, izan ere, honek aukera ematen digu gu geu izateko legegile, aurretik onarturiko lege moral batzuen arabera. Arrazoiak nahimenaren autonomia eta askatasuna...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Kontzientzia Morala eta Autonomia" »

Jainkoaren heriotza nietzsche

Filosofia eta etika2,58 KB

BALIOEN TRANSMUTAZIOA: NIETZSCHEK ALDARRIKATZEN DUEN GIZADI BERRIAREN EGINKIZUNA DA. BALIOEN TRANSMUTAZIOAREN BIDEZ, GEZURRA EGIA BIHURTZEN DU NIETZSCHEK ETA ALDERANTZIZ, HALABER ONGIA GAIZKI BIHURTZEN DU ETA ALDERANTZIZ.NOLANAHI ERE BALIOEN TRANSMUTAZIOA EZ DA BALIO TRADIZIONALAK ORDEZKATZEN DITUZTEN BALIO BERRIEN EZARPENA, BALIOESPENAK SORTZEKO ERA BERRI BAT BAIZIK. NIETZSCHEK GIZAKIA ALDEZTEN DU, BIZITZA HUTSEAN OINARRITURIK, ONGIAREN ETA GAIZKIAREN SORTZAILE IZAN DADIN. BALIOEN TRANSMUTAZIOA JAINKOAREN HERIOTZA GAINDITU DUEN ETA BERE BURUA BAIEZTATZEN DUEN SUPERGIZAKIAREN EGITEKOA DA.

GEZURRA: MENDEBALDEKO KULTURA OSOA KUTSATZEN DUTEN, FALTSUKERIA METAFISIKOEN MULTZOA DA. MILURTEETAKO HUTSEGITE HONEN JATORRIA BIZITZARI UKO EGITETIK DATOR.
...
Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren heriotza nietzsche" »

Nietzscheren Supergizakia: Balioen Transmutazioa eta Hiru Eraldaketak

Filosofia eta etika2,88 KB

Nietzscheren Supergizakiaren Kontzeptua

Supergizakia: Honela mintzatu zuen Zaratustrak liburuan dio Nietzschek Jainkoaren ostean Supergizakiaren bideak zabalduko direla. Darwinen eboluzioari eutsita, gizakiak ere bilakaera izango du eta gizaki eredu berri bat sortuko da, botere nahiaren legeari jarraitzen dion gizakia.

Balore Zaharrak Ezabatu eta Berriak Sortu

Balore zaharrak ezabatzeko nahia eta balore berriak sortzeko nahia da nagusi. Bizitza etengabeko borroka da eta botere nahiak gidatu behar du borroka. Botere nahiak bizitza gidatzen du eta indartsuenen balioak berrezartzen ditu:

  • Gehiago eta hobea izateko joera.
  • Ondokoa garaitu beharra.
  • Bizirik irauteko konkistak egin.

Balioen transmutazioa egiteko, gizakia gainditu behar da eta Supergizakira...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Supergizakia: Balioen Transmutazioa eta Hiru Eraldaketak" »