Lanbide heziketa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gizarte-hitzarmenaren teoriak: Rawls, Hobbes eta Locke

Filosofia eta etika2,54 KB

John Rawls: Justiziaren teoria eta hitzarmen berria

John Rawls (1921-2002) eta bere Justiziaren Teoria (1971). Rousseau eta Kanten teoriei jarraituko die, guztien onurarako justizia-printzipio batzuk aurkitu nahian. Bere ardura nagusia gizartearen eta justiziaren kontzeptuaren arteko lokarria finkatzea da.

Gizarte hipotetiko bat planteatzen du: gizaki guztiak berdinak dira. Berdintasun horretatik abiatuz, legeak inpartzialki ezarriko dira, inoren alde egin gabe eta guztien mesederako. Justiziaren oinarriak hiru printzipiotan ezartzen ditu:

  • Askatasun-berdintasunaren printzipioa: askatasun-sistema bat garatzean datza.
  • Desberdintasunaren printzipioa: gizartean okerren bizi direnak babestu behar dira.
  • Aukera-berdintasunaren printzipioa: aukerak eta
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte-hitzarmenaren teoriak: Rawls, Hobbes eta Locke" »

Platon eta Aristotelesen Teoria Politikoak

Filosofia eta etika2,76 KB

Platonen filosofiaren helbururik nagusienetakoa zuzentasunean oinarritutako hiria gauzatzea da, eta Aristotelesek zientzia guztien artean funtsezkoena politika dela zioen. Beraz, batentzat zein bestearentzat garrantzia handikoa zen politika.

Platonen Ikuspegia: Hiria eta Zuzentasuna

Platonen esanetan, hiriaren helburua eta jatorria zuzentasuna da. Bere ustez, hiria gizakion premiak asetzeko sortu zen.

Platonen Hiri Ideala eta Gizarte Antolaketa

Horrekin lotuta dago hiria antolatzeko Platonen ustezko modurik onena. Bere esanetan, denok ez gara berdinak, eta bakoitzak bere gaitasunetara egokitzen dena egin behar du. Gaitasunen arabera, hiri idealak hiru taldetan banatuta egon beharko luke. Bakoitzak berea egiten duenean, harmonia emango da eta zuzentasuna...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristotelesen Teoria Politikoak" »

Gizarte-zientzien metodoa eta filosofiaren sorrera

Filosofia eta etika2,34 KB

Gizarte-zientzien metodoa

Gizarte-zientzien aztergaiak lotura berezia ezartzen du ezagutzaren subjektuaren eta gaiaren artean: subjektua ere aztergaiaren zati da. Bi tradiziotako erantzunak sortu dira nagusiki: tradizio enpiriko-analitikoa eta hermeneutikoa. Lehenengo tradizioak zientziaren batasuna du helburu. Hermeneutikaren arabera, berriz, gizarte-zientziek status berezia dute, eta, beraz, beren metodologia izan behar dute. Gizarte-zientziek bi eratako teknikak dituzte: kuantitatiboak eta kualitatiboak.

Filosofiaren sorrera historikoa: Mythos eta Logos

Mendebaldeko filosofia Grezian sortu zen, Mileton, K.a. VI. mendean. Eguneroko gertakariak azaltzeko modua aldatu egin zen, eta aldaketa horrekin lotu ohi da filosofiaren hasiera: mitotik logoserako...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte-zientzien metodoa eta filosofiaren sorrera" »

San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Bi Hirien Filosofia

Filosofia eta etika5,72 KB

San Agustin: Izaki Absolutua eta Kontingenteak

Bi eratako izakiak bereizten ditu Agustinek: Absolutua edo Jainkoa eta hark sortutako izaki kontingenteak.

Jainkoaren existentziaren frogak

Jainkoaren izaera eta ezagutza

Jainkoa, izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, Justua eta Aldaezina da. Arima fededunean frogatua agertzen da, arima gai baita Egia eta Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren existentziarik gabe. Jainkoaren existentziaren froga-saiakera ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena da.

Existentziaren hiru argudio nagusiak

  1. Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen denez, Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
  2. Argudio kosmologikoa: Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen duen zoriontasuna;
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Bi Hirien Filosofia" »

Platonen Filosofia Politikoa: Intelektualismo Morala eta Estatu Ideala

Filosofia eta etika3,4 KB

Platonen Intelektualismo Morala

Intelektualismo moralaz hitz egiten du. Guztiaren kausa ongia da, hain zuzen ere, ongia zer den dakiena eta adimentsua dena, ongia egingo du. Eta ideia hau garrantzi handia dauka ideien munduan.

Iruzkina: Platon K.a. 427. urtean jaio zen filosofo atenastarra da, familia aristokratiko eta aberats batean jaiotakoa. Honek Platon saiatu zen eredu politiko perfektu bat egiten eta filosofia eta beste zientzia batzuk irakasteko eskola bat sortu zuen Atenasen: Akademia. Heldutasun garaiko liburuan (Errepublika) intelektualismo morala aurkezten du. Ongiaren ideia ezagutu gabe ezinezkoa dela ondo jokatzea defendatzen du Platonek. Alde batetik, Platonen teoriaren aldeko filosofo bat Sokrates izan zela esan dezakegu, izan...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia Politikoa: Intelektualismo Morala eta Estatu Ideala" »

Wittgenstein: Hizkuntzaren Filosofiaren Bilakaera

Filosofia eta etika3,02 KB

Tractatus Logiko-Filosofikoa

Ludwig Wittgensteinek Tractatus liburuan zientziaren hizkuntza aztertzen du, eta lau perpaus mota bereizten ditu:

  • Adierazpenezko perpausak
  • Galderak
  • Aginte perpausak
  • Harridura perpausak

Adierazpen perpausak dira lauetatik garrantzitsuenak, gertakariak deskribatzen baitituzte. Deskribatzen dituzten gertakariekin bat badatoz, orduan perpausa egia izango da; baina ez badatoz bat, orduan faltsua izango da.

Horretaz gain, Wittgensteinek bi motatako proposizioak bereizten ditu: zentzudunak eta zentzugabeak.

Wittgensteinentzat, proposizio zentzudunak faltsuak edo egiak diren erabakitzeko aukera ematen dutenak dira, hau da, existitzen diren gertakarietan oinarritzen diren proposizioak dira, eta egiak edo faltsuak izan daitezke....

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Hizkuntzaren Filosofiaren Bilakaera" »

Gizakiaren jatorria eta eboluzio-teoriak

Filosofia eta etika3,57 KB

1. Gizakia

Jatorria:

  • Fixismoa
  • Eboluzionismoa

    - Tximinotik gatoz, aldaketak prozesuan (Darwin)

    - Zientzia da defendatzailea

- Osagaiak: Naturala (berezkoa) / Kulturala (ikasitakoa)

Fixismoa

Fixismoa: Gizakiaren jatorriaren inguruko pentsaera bat da. Ideia honen arabera gizakiak Jaunekoak edo Jainkoak sortu zituen eta gizaki honek ez ditu aldaketak jasan. Teoria honen defendatzaileak erlijioaren eta pentsaera mitikoen aldekoak dira.

Darwin

Darwin: Eboluzionismoa defendatzen zuen zientzialari bat zen. Bere teoriaren arabera gizakia tximinotik datorrela azaltzen zen; bizitzan naturak hautatzen dituena —indartsuenak— aurrera egiten du.

Nerbio sistema

Nerbio sistema: Jaiotzez nerbio-sistema sinplea duten espezieak gehiago ikasten dute jaiotzetik...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren jatorria eta eboluzio-teoriak" »

Fedea eta arrazoia

Filosofia eta etika3,06 KB

               Fedea ETA ARRAZOIA: EZAGUTZEKO SINETSI

Agustinek Proposatzen duena bada feda eta arrazoia elkarrekin aritu behar direla, bi Ideietan oinarrituta:

1)Arrazoimenak egia bilatzen du, gizakiak Zoriontasuna lortzeko asmoa duelako segurtasun osoz. Horretarako Agustinek egia Ezagutzeko bidea azaltzen du, bilaketa hori ez delako soilik ezagutzaren Metodoa, baizik eta erromesaldi bat: ibilbide espirituala. Bilaketak ez Dakar Ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere bai. Zoriontasuna ziurtatzeko ezin Da zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean ere oinarritu behar delako, hortaz Biek bat egin behar dute.

2)Kristaua saiatu behar da sinesten duena Ulertzen. Fedeak ez du arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak ez du fedea Kanporatu

...
Jarraitu irakurtzen "Fedea eta arrazoia" »

Fedea eta Arrazoimena: Gatazka ala Harmonia?

Filosofia eta etika2,74 KB

Fedea eta Arrazoimena: Tomas Akinokoaren Ikuspegia

Testu honek arrazoimenaren bidez ezagutzen diren egiak fedearen kontrakoak ez direla dio. Hau da: fedea eta arrazoimena bat etorriko ez balira eta kontraesanak izango balituzte, ez ginateke ezagutzara iristeko gai izango. Tomas Akinokoak defendatzen duen moduan, arrazoimena eta fedea egia ezagutzeko emaitza berdinera eramaten gaituztela dio. Atal honek fedearen eta arrazoimenaren arteko lotura planteatzen du, galderak eginez: zer ematen dio fedeak arrazoimenari eta benetan baliagarria al da fedea?

Fedearen eta Arrazoimenaren arteko Gatazkak Historian

Alde batetik, pentsa dezakegu Tomas Akinokoak esaten duena, hots, egia eta arrazoimena batzen direla eta inoiz ez direla desadostasunak egoten, ez...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoimena: Gatazka ala Harmonia?" »

Tomas Akinokoa eta San Agustinen Jainkoaren Existentziaren Frogapenak

Filosofia eta etika2,71 KB

Tomas Akinokoaren Bost Bideak

Tomas Akinokoa XVIII. mendeko pentsalaria zen. Jainkoaren existentzia frogatu nahi zuen, baina Jainkoa materiazkoa ez denez, ezin da zentzumenen bidez hauteman. Horregatik, ezagutza sentikorraz, esperientziaz, baliatu zen haren existentzia frogatzeko, kausalitatearen legea aplikatuz. Beste autore batzuen bideez baliatu zen:

  • Aristotelesen mugimenduaren bidea izan zen lehena. Bide hau gauzen mugimendutik abiatzen da, gauzak mugitzeko beste zerbaitek mugitu behar dituelako. Hala ere, motore segida ezin daiteke infinitua izan, eta horrek lehen motore baten existentzia frogatzen du, Jainkoa.
  • Bigarren bidea kausa eragilearena da, Aristotelesena. Hau kausetatik abiatzen da, zerbait gertatzeko beste zerbaitek sortu behar
...
Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoa eta San Agustinen Jainkoaren Existentziaren Frogapenak" »