Euskal Literatura: Erromantizismoa, Topikoak eta Bidaia-literatura
1.1. Erromantizismoa eta aberria
XIX. mendean, Erromantizismoaren garaian, abertzaletasunak indar handia hartu zuen literaturan, modu idiliko eta afektiboan. Horrek eragin zuzena izan zuen aberriaren maitasunean.
- Gertaera historikoak: Karlistaldiak, foruen galera, industrializazioa eta hirien hazkundea.
- Ezaugarriak: Paisaia naturalen eta ohitura kultural tradizionalen edertasuna goraipatzen zen.
Jose Maria Iparagirre (1820-1881)
Urretxun jaioa eta Itsasoan hila, olerkari, abeslari eta gitarra-jole ezaguna izan zen. Euskaraz idatzi zuen, Euskal Herriko istorioak, kondairak eta olerkiak landuz.
- Lan nagusiak: Gernikako arbola eta Agur Euskalerria.
- Bizitza: 15 urterekin gerrara joan zen, zauritu egin zuten eta, politika zela eta, erbestera joan behar