Erlijioa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

San Agustinen Biografia: Bizitza, Lanak eta Filosofia

Erlijioa2,74 KB

1. San Agustinen Biografia

Aurelio Agustinen Jatorria eta Lehenengo Urteak

Aurelio Agustin Ipar Afrikako Tagaste hirian jaio zen, antzinako Numidia erromatar probintzian, 354. urtean. Bere aita, Patrizio, paganoa zen; ama, Monika, berriz, kristaua, eta kristautasunean hezi zuen Agustin. Agustinek, hasieran, kristau-doktrina eta praktika baztertu egin zituen, baina geroago berriro besarkatu zuen kristau-fedea.

Ikasketak eta Bilaketa Espirituala

Agustin, lehenengo ikasketak Tagasten egin ondoren, gramatika eta latin klasikoak ikastera Madaurara joan zen 365ean. Ondoren, Tagasten urtebete egin eta gero, Kartagora aldatu zen 370ean erretorika ikastera. Bertan, Zizeronen Hortensius lana irakurri, eta, arazo filosofiko-teologikoez kezkaturik, bere bilaketa...

Jarraitu irakurtzen "San Agustinen Biografia: Bizitza, Lanak eta Filosofia" »

Kristau Liturgia: Erritoak, Ospakizunak eta Sakramentuak

Erlijioa3,29 KB

Errito, Otoitz, Ospakizun eta Sakramentu Kontzeptuak

Erritoa

Ekintzen sekuentzia sistematiko, ohiko eta jakina, emozio, sentipen edo ideia batzuk adierazteko.

Otoitza

Jainkoarekin egiten den elkarrizketa askea.

Ospakizuna

Urtean zehar une desberdinetan egiten direnak (adibidez: Gabonetako ospakizunak).

Sakramentua

Bizitzako une garrantzitsuak kristau erara bizitzeko erabiltzen diren ospakizun kristauak.

Mendekoste eta Lehen Kristauak

Mendekosteko esperientziaren ostean, Jesus ez zela betiko galdu sentitu zuten, barruko indar gisa bizi zutela eta elkartzen zirenean ageriago zegoela oraindik. Apostoluen Eginak liburuan eta lehenengo kristauen bizitzaren gaineko testu historikoetan, batzar horietako asko deskribatzen zaizkigu, haietan egiten zituzten otoitzak...

Jarraitu irakurtzen "Kristau Liturgia: Erritoak, Ospakizunak eta Sakramentuak" »

Elizaren Fedea, Onarpena eta Egoera Berria: Laburpena

Erlijioa2,67 KB

Elizaren Fedea, Onarpena eta Egoera Berria

Fedearen Formulazioa

Herejien aurrean, Elizak fedearen formulazioa egin behar zuela ulertu zuen.

  • Kontzilioek herejiei erantzuten zieten, baina Elizak kristauen fedea sintetizatu eta idatziz jasotzea beharrezkoa ikusi zuen.
  • Horregatik idatzi zen KREDOA.

Kredoa

Kredoa honako hau da:

Sinesten dut Jainko Aita guztiz ahalguztiduna, zeru-lurren Egilea.

Sinesten dut haren Seme bakar Jesukristo, gure Jauna, Espiritu Santuaren egitez sortu eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;

Pontzio Pilatoren mendean nekaldua, gurutzean iltzatua, hila eta hobiratua izan zena; infernuetara jaitsi eta hirugarren egunean hilen artetik piztu zena; zeruetara igo eta Jainko Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena; handik...

Jarraitu irakurtzen "Elizaren Fedea, Onarpena eta Egoera Berria: Laburpena" »

Erromako Inperioaren Gizarte eta Kultura Ezaugarriak

Erlijioa7,61 KB

Villa (erromatarra)

Erromako behe-inperioaren garaiko nekazalustiapena, sarritan ekoizkin bakar bat produzitzen zuelarik (ardoa, olioa, esklabuak…). Bertan bi zati bereiztu behar dira: jabearen etxebizitza, askotan monumentala, eta inguruko eremu produktiboa, non, alde batetik, lurrak dauden eta bestaldetik langileen -gehienetan esklabuaketxebizitzak, etxolak nagusiki.

Etxola hondoa

Etxola bat eraikitzeko erabiltzen diren materialak (zura, lastoa eta buztina) iragankorrak dira. Hala ere, etxolak badu osagai iraunkorrak, etxola bat egon zenaren zantzuak, hain zuzen lurrean edo arrokan egiten diren zuloak. Zulo hauek handiak izan daitezke, etxolako zorua markatuz, edo txikiak, zutoinak sartzeko (zutoinzuloak).

Kontzilioa

Elizak dogma teologikoak...

Jarraitu irakurtzen "Erromako Inperioaren Gizarte eta Kultura Ezaugarriak" »

Don Boscoren Bizitza: Kronologia eta Hezkuntza Legatua

Erlijioa3,15 KB

Don Boscoren Bizitza Kronologikoa

Jaiotza eta Lehen Urteak

1815: Jaiotza Becchi auzoan

1815eko abuztuaren 16an jaio zen Becchi auzoan (Castelnuovo d'Asti), Turin (Italia) hiritik gertu. Bere aita Frantzisko zen, ama Margarita, eta anaiak Antonio eta Jose.

1832: "Alaitasunaren Elkartea" eta Lanbide Ikasketak

1832an, "Alaitasunaren Elkartea" sortu zuen Chierin, bere lagunekin. Hainbat lanbide ikasi zituen aurrera egiteko, oso pobrea baitzen: oinetakoak konpontzen, josten, tabernako mutil, sukaldaritza, errementari, besteak beste.

Apaizgoa eta Oratorioaren Hasiera

1841: Apaiz Ordenazioa eta Gazteen Laguntza

1841eko ekainaren 5ean apaiz ordenatua izan zen Turinen. "Convitto" izeneko eskolan ikasten jarraitu zuen, Don Cafaso santua zuzendari zuela. Kartzeletan...

Jarraitu irakurtzen "Don Boscoren Bizitza: Kronologia eta Hezkuntza Legatua" »

Sakramentuak: Eliza Katolikoaren 7 Sakramentu Nagusiak

Erlijioa3,11 KB

Sakramentuak

Jaungoikoaren ekintza adierazten duten zeinu edo sinboloak dira, hitz berezien laguntzaz.

1. Bataioa

Umea edo heldua uretan murgiltzen da, edo berari ura botatzen zaio kopetara, bataioko pontean. Sinboloak hauek dira: ura, krisma edo olio santua, kandela, zapi zuria. Jaiotza berria adierazten du: Jainkoaren seme-alaba bilakatzen gara, Eliza edo Jesusen jarraitzaileen taldeko kide. Bataioan oinarrizko pekatua eta bizitzako pekatu guztiak barkatzen dira. Jaungoikoarengandik fedea eta Espiritu Santua jasotzen da. Bataioa apaizak ematen du normalean, baina edozein kristau helduk eman dezake larrialdi baten. Bizitzan behin bakarrik jasotzen da.

2. Sendotza

Kristauak, nerabezaro edo gaztaroan, Espiritu Santuaren indarra jasotzen du, umetan...

Jarraitu irakurtzen "Sakramentuak: Eliza Katolikoaren 7 Sakramentu Nagusiak" »

San Benito eta Kristautasunaren Hastapenak: Biografiak, Denbora-lerroa eta Martiriak

Erlijioa2,67 KB

San Benitoren Bizitza eta Kristautasunaren Hastapenak

Denbora-lerroa: San Benitoren Bizitza

San Benitoren bizitza lantzeko eta ikasteko, denbora-lerro bat egin genuen klasean. Denbora-lerro honetan, San Benitoren bizitzaren gertakizun edo gauza garrantzitsuak jarri behar genituen lerroan zehar. Lan hau eginez gero, hainbat gauza ikasi ditut San Benitoren bizitzari buruz. Lan hau egitea oso interesgarria iruditu zait, eta hiru lanetan hoberena izan da.

Biografiak: San Benito eta San Agustin

Lan honetan, San Benito eta San Agustini buruzko biografiak egin behar genituen, eta hemen ere gauza asko ikasi ditut, gure biografia propioetan haiei buruz hitz eginez. Biografian jarritako datuak dokumentaletan, bideo batzuetan edo Interneten aurkitu nituen....

Jarraitu irakurtzen "San Benito eta Kristautasunaren Hastapenak: Biografiak, Denbora-lerroa eta Martiriak" »

Kristautasunaren Hastapenak eta Paulo Apostolua

Erlijioa2,89 KB

Jesusek judutarrak soilik sendatu zituen?

Ez, judutarrak ez zirenak ere sendatu zituen.

Zer agindu zien Jesusek apostoluei berpiztu zenean?

Berpiztu zenean, mundu osotik mezua predikatzea agindu zien (Ebanjelioa mundu osotik zabaltzea).

Espiritu Santua jasotzean zer gertatu zen?

Ebanjelizazioa hedatzen hasi zela eta unibertsala bihurtu zen.

Zergatik esaten diogu Elizari katolikoa?

Mundu osoan unibertsala delako.

Zer da misionarioa?

Ebanjelio Berria zabaltzen dutenak.

Nolakoa zen Pauloren fedea Jesus topo egin baino lehen?

Judutarra zen eta oso erlijiosoa, fariseo taldekoa. Oso zorrotza zen.

Zer gertatu zitzaion Paulori Jesus topo egin ondoren?

Pauloren bizitza erabat aldatu zen. Oso erlijiosoa zen, fariseo taldekoa, eta Kristautasunera pasatu zen.

Paulok

...
Jarraitu irakurtzen "Kristautasunaren Hastapenak eta Paulo Apostolua" »

Euskal Industriaren Krisia eta Berregituraketa (1975-1994)

Erlijioa3,08 KB

Euskal Industriaren Krisia eta Berregituraketa (1975-1994)

3.1. Krisiaren arrazoiak eta ondorioak

1975eko industria-krisiaren arrazoiak honako hauek izan ziren:

  • Petrolioaren prezioak gora egitea.
  • Hirugarren Industria Iraultzako teknologia berriak.
  • Herrialde Industrializatu Berrien (HIB) eskulan merkearen eraginez industria tradizionaletan egindako lehia.

Krisiak Euskal Autonomia Erkidegoa gogor jo zuen, sektore helduetan espezializatuta zegoelako (siderurgia, metalgintza, ontzigintza eta makineria).

Krisiaren ondorioak honako hauek izan ziren:

  • Enpresak ixtea edo ekoizpena eta lana murriztea.
  • Industriako langabezia handitzea.
  • Inbertsioaren beherakada.

Azken emaitza desindustrializazio-prozesua izan zen.

3.2. Industria-berregituratzearen politika

Krisiari

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Industriaren Krisia eta Berregituraketa (1975-1994)" »

Elizaren Egitura: Diozesiak, Parrokiak eta Konferentzia Episkopala

Erlijioa2,54 KB

Elizbarrutia edo Diozesia

  • Zer da diozesi bat? Eliza Katolikoa elizbarrutitan antolatzen da, bakoitzean apezpiku bat buru duelarik.

Elizbarrutia edo diozesia gotzain, artzapezpiku edo beste prelatu baten agintepean dagoen administrazio-eremu edo lurralde-barrutia da, bertako fededunekin osatua. Elizbarruti edo diozesi batzuek maila altuagoa dute eta artxidiozesia deitzen zaie (artzapezpiku bat buru delarik). Diozesia parrokiaz osatua dago.

  • Zenbat daude Espainian? 70 diozesi.
  • Apezpikua edo Gotzaina

    Apezpikuak apostoluen ordezkoak dira eta elizbarrutiaren edo diozesiaren arduradunak. Presbitero eta diakonoen laguntza dute. Inongo apezpikurik ez du beste apezpiku baten gaineko autoritaterik, bakoitza zuzenean Aita Santuaren agintepean dago. Gipuzkoako

...

Jarraitu irakurtzen "Elizaren Egitura: Diozesiak, Parrokiak eta Konferentzia Episkopala" »