Euskal Literatura: Erromantizismoa, Topikoak eta Bidaia-literatura

Erlijioa2,69 KB

1.1. Erromantizismoa eta aberria

XIX. mendean, Erromantizismoaren garaian, abertzaletasunak indar handia hartu zuen literaturan, modu idiliko eta afektiboan. Horrek eragin zuzena izan zuen aberriaren maitasunean.

  • Gertaera historikoak: Karlistaldiak, foruen galera, industrializazioa eta hirien hazkundea.
  • Ezaugarriak: Paisaia naturalen eta ohitura kultural tradizionalen edertasuna goraipatzen zen.

Jose Maria Iparagirre (1820-1881)

Urretxun jaioa eta Itsasoan hila, olerkari, abeslari eta gitarra-jole ezaguna izan zen. Euskaraz idatzi zuen, Euskal Herriko istorioak, kondairak eta olerkiak landuz.

  • Lan nagusiak: Gernikako arbola eta Agur Euskalerria.
  • Bizitza: 15 urterekin gerrara joan zen, zauritu egin zuten eta, politika zela eta, erbestera joan behar izan zuen. Azken urteetan Euskal Herrira itzuli zen, non hil zen.

1.2. Topiko literarioak: Toki eta izaera idealizatuak

Industriaren garapenarekin, hiriko bizimodua eta paisaia tradizionala kontrajartzen hasi ziren. Horren ondorioz, kostumbrismoa eta ohitura-eleberria sortu ziren.

  • Locus amoenus: “Leku atsegina”, paisaia bukoliko eta ideala.
  • Beatus ille: “Zorionekoa hura”, landa-eremuko bizimodua goraipatzen duen topikoa.

Txomin Agirre: Garoa (1912) eta Kresala (1906) lanetan baserriko eta arrantzaleen bizimodua islatu zuen, pertsona zintzo eta fededunen bidez.

1.3. Plazerezko eta bortxazko bidaiak

Bidaiatzeak nortasunaren aldaketa dakar: paisaia, kultura, hizkuntza eta ohitura berriak ezagutzea. Bidaiaren arrazoiak askotarikoak dira: turismoa (plazerezkoa) edo behartutako bidaiak (nostalgia eta malenkonia tarteko).

2.1. Euskal baladen iraganeko kondairak

Euskal baladak ahozko literaturaren parte dira. Lehen testigantzak XVI. mendekoak dira. Ezagunenak: Atorratzeko gazteluko kontuak, Egun bereko alarguntsa eta Bereterretxen Kantoria.

2.2. Emigratzearen penak eta pozak

Euskal dunek arrazoi desberdinak izan dituzte emigratzeko (EHtik kanpora joateko) adbz. Amerikara→ 2 istorio oso ezagunak:

→Ternua( baleen ehiza)
→ Nevada(arrantza)

(Ez ziren plazerezko bidaiak izan baina derrigortuta ere ez→etorkizun hobearen bila)

Euskaldunak XV.-XVI mendeetan joan ziren Ternuara→ baleak ehizatzera eta bakalaoa arrantzatzera→ horretarako bertako biztanleekin- lan egin zuten→ elkar ulertzeko PIDGIN hizkuntza sortu zuten(komunikatzeko hizkuntza simpleagoa)→algokin- euskara

Deskargatu

PDF Word HTML