Giza arnasketa: fisiologia, faseak eta maiztasunak
Arnasketa: Zer da eta zertarako?
Arnasketa airetik oxigenoa hartu, zeluletara garraiatu eta, alderantziz, zeluletatik karbono dioxidoa gorputzetik kanpo ateratzea da.
Zer da arnasketa?
Gorputzaren oinarrizko funtzio bat da. Bi minutu baino gehiago ezin da arnastu gabe egon.
Arnasketaren helburuak
- Zelulei oxigenoa garraiatu.
- Zelulek sortutako karbono dioxidoa kanporatu.
Arnasketaren osagai nagusiak
Arnasketa prozesuan hainbat osagai eta fase bereizten dira:
Garraioa
Kanpoaldearen eta gas-trukearen zona arteko garraioa arnas aparatuaren laguntzaz gertatzen da, eta gas-trukearen zona eta zelulen artekoa, berriz, zirkulazio aparatuaren laguntzaz.
Gas-trukea
Bi mailatan gertatzen da:
- Biriketako gas-trukea: Biriketan, odolak oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa