Laneko Arriskuen Prebentzioa Eraikuntzan: Gida Osoa

Ekonomia16,99 KB

Zer dira Lan Arriskuak?

LAN ARRISKUA / RIESGO LABORAL: Ezbehar bat gertatzeko probabilitatea da.

APARTEKO GORABEHERA / INCIDENTE: Osasun kalterik eragiten EZ duen ezbeharra da, BAINA beste baldintza desberdinetan, BAI eragingo zuen.

LAN ISTRIPUA / ACCIDENTE LABORAL: (Legezko definizioa) Langileak besteren kontura egindako lanean, edo lan horren ondorioz, nozitzen duen gorputzeko lesioa. Barnean sartzen dira bizileku eta lantokiaren arteko bidean izandakoak ere, eta alderantzizkoak (in itinere).

GAIXOTASUN PROFESIONALA / ENFERMEDAD PROFESIONAL: (Legezko definizioa). Lanen ondorioz, baina ez istripuz, baizik eta laneko elementu edo substantzia jakin batzuen eraginez, azaltzen den gaixotasuna. (legezko taulan agertzen diren substantzia edo elementuak) [Mantso agertzen dira, kronikoak dira, ezintasuna eragiten dute].

Arrisku Motak

ARRISKU MOTAK / TIPO DE RIESGOS:

  1. A. MEKANIKOAK: Langilearen gorputzaren eta laneko ingurune materialaren elkarrekintza dinamikoa.
  2. A. KIMIKOAK: Lanean dauden substantzia kimikoekin kontaktuagatik etor daiteke.
  3. A. FISIKOAK: Lanean dauden eragile fisikoekin kontaktuagatik etor daitekeen arriskua.
  4. A. MIKROBIOLOGIKOA: Lanean dauden agente mikrobiologikoekin kontaktuagatik etor daiteken arriskua.
  5. A. ERGONOMIKOA: Langileak dituen atazaren, ingurumenaren eta gorputzaren arteko desorekatik etor daiteken arriskua.
  6. A. PSIKOSOZIOLOGIKOA: Langileak duen ingurugiro soziologikoan egon daiteken desorekatik datorren arriskua.

Prebentzio Neurriak

NEURRI PREBENTIBOAK / MEDIDAS DE PREVENCION: (Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea (31/1995)).

Babes Kolektiboa / Protección Colectiva: Ingurumenean, makinetan, lan-ekipamenduetan eta tresnetan jartzen diren babeserako sistemak, arriskua saihesteko.

Banakako babesa / Protección individual: Langilearen gorputzean jartzen zaion babeserako sistemak, arriskuak saihesteko.

SAILKAPENA

  1. NEURRI TEKNIKOAK: Langilearen ingurumenean, lan ekipoetan eta tresnetan jartzen diren babes-neurriak, arriskua desagertarazteko edo gutxiagotzeko.
  2. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: Langileak gorputzean daramatzan babeserako ekipamenduak, lan-arriskua txikiagotzeko asmoz.
  3. LAN ARAUAK: Langileak jarraitu behar dituen prozedura egokiak (jokabideak), lan-arriskuak saihesteko edota gutxiagotzeko.
  4. INFORMAZIOA: Langileak lanean dauden lan-arriskuei buruz behar duen informazioa, kontziente izan dadin.
  5. FORMAZIOA: Langileak lanean dauden lan-arriskuei aurre egiteko behar duen formazio egokia.
  6. LEHENENGO SOROSPENAK: Langileak istripua edo osasunaren kaltea gertatzen denerako behar duen trebetasuna, zaurituari lehenengo arreta egokia eman ahal diezaion.
  7. BESTE GERTAERA BATZUEI AURRE EGITEKO PLANAK: Beste gertaera nagusi batzuen aurrean, 2. mailako ondorioak eta ondorio handiago egon ez daitezen, behar den antolakuntza egokia. (Suteak adibidez)
  8. SEINALIZAZIOA: Langileari arriskuei buruz informazioa emateko, eta segurtasunarekiko eta osasunarekiko jokabide positiboak bideratzeko.

Lan Arriskuak Eraikuntzan

LAN-ARRISKUAK ERAIKUNTZEAN

Eraispena

ERAISPENA / DEMOLICION: Etxe edo eraikuntza bat lurrera botatzea.

  • Hautsa arnasteko arriskua
  • Kontaktu elektrikoa
  • Leherketa arriskua (Gasa)
  • Eskombroa gainera erortzea
  • Eraikuntza erortzea, bibrazioak, zaratak
  • Pertsonen harrapaketa
  • Makinaren iraultzea
  • Maila batetik bestera erortzeko arriskua

Zuilaketa

ZUINKETA / REPLANTEO: Proiektu baten planoa lurrean markatu eta trazatu.

  • Muturreko tenperaturak (zonaren arabera)

Lur Mugimenduak

LURREN MUGIMENDUAK / MOVIMIENTO DE TIERRAS: Zangak, etab.

  • Maila batetik bestera erortzeko arriskua
  • Bibrazioak, zarata, leherketak
  • Ur zikinak ---- Arrisku Biologikoa
  • Objektuak erortzeko arriskua
  • Leherketa (Gasa)
  • Makinaren iraultzea
  • Lurperatzea
  • Uholdeak

Zimenduak

ZIMENDUA (oinarriak) / CIMENTACION: Lur azpian dagoen eraikuntza-partea, eraikuntzaren pisuari eusteko eta pisu hori lurzorura transmititzeko zeregina duena.

  • Maila desberdinean erortzeko arriskua
  • Maila berean erortzeko arriskua
  • Kolpeak, lurperatzea
  • Zamak erortzeko arriskua
  • Porlanari alergia

Egitura

EGITURA / ESTRUCTURA: Eraikuntza bateko elementu erresistenteen multzoa.

  • Maila berean erortzeko arriskua
  • Maila desberdinean erortzeko arriskua
  • Zamak erortzeko arriskua
  • Erretzeko arriskua (soldadura)
  • Erradiazio arriskua
  • Kea arnasteko arriskua
  • Jarrera arriskua (postura)

Itxiturak

ITXITURAK / CERRAMIENTOS: Eraikin baten barruan, adreiluez edo beste sistema batzuen bidez trenkadak eratuz, espazio desberdinak definitzea. Beste aldetik, fatxadak jartzea da.

  • Maila desberdinera erortzeko arriskua
  • Maila berdinera erortzeko arriskua
  • Partikulen jaurtiketa arriskua

Estalkiak

ESTALKIA / CUBIERTAS: Eraikin baten kanpoko eta gaineko aldea, etxea gainetik estaltzen duena, eta, berebat, zati horri eusten dion egitura edo armazoia.

  • Maila desberdinera erortzeko arriskua
  • Maila berdinera erortzeko arriskua
  • Zamak erortzeko arriskua
  • Erretzeko arriskua

Isolamenduak eta Iragazgaizteak

ISOLAMENDUAK ETA IRAGAZGAIZTEAK / AISLAMIENTOS Y PERMEABILIZACIONES: Eraikin edo elementu bat isolatzeko erabiltzen den sistema (akustikoa – termikoa), eta uraren eta hezetasunaren aurkako sistema.

  • Erretzeko arriskua
  • Leherketa arriskua
  • Intoxikazio arriskua
  • Erortzeko arriskua

Instalazioak

INSTALAKUNTZAK / INSTALACIONES: Saneamendua, ur-horniketa, elektrizitatea, berokuntza, gasa.

  • Erortzeko arriskua

Estaldurak

ESTALDURAK / RECUBRIMIENTOS: Igeltsero-lanen bidez, zoruak, trenkadak, hormak, sabaiak, eta fatxadak estaltzea, azulejo, igeltsu, edo beste material batzuk erabiliz.

  • Erortzeko arriskua

Arotzeria

AROTZERIA / CARPINTERIA: Ate, leiho eta beste elementu batzuetako armazoietan egindako lanak, zura, PVC-a edo aluminio erabiliz. Zoruak egurrezkoak direnean ere bai.

  • Erortzeko arriskua
  • Mozteko arriskua
  • Jarrera txarra hartzeko arriskua
  • Partikulen arriskua
  • Bibrazioak
  • Hautsa arnasteko arriskua
  • Txirbilak begietara sartzeko arriskua

Pintura

PINTURA: Pigmentu batez koloreztatutako eta gainazalak pintatzeko prestatutako materia likido edo oretsua.

  • Substantzia kimikoen kontaktua
  • Intoxikazio arriskua

Kanpo Urbanizazioa

KANPO URBANIZAZIOA – URBANIZACION EXTERNA: Etxebizitza-multzo berri edo herri-hiri zati bat, nolabaiteko batasuna duena, ekipamendu kolektiboz hornitzea eta hirian integratzea da.

Eraikuntzako Obraren Definizioa

Zer da eraikuntzako obra bat? Edozein obra, publikoa edo pribatua, non eraikuntzako lanak edo ingeniaritza zibilaren lanak egiten diren.

Obran Parte Hartzen Duten Subjektuak

OBRAN PARTE HARTZEN DUTEN HAINBAT SUBJEKTU

Sustatzailea

SUSTATZAILEA: Obra bat eragiten duen pertsona fisikoa edo juridikoa (enpresa eta beste elkarte batzuk).

Sustatzailearen betebeharrak: Proiektua egiten den bitartean, Segurtasun eta Osasun Azterketa edo Segurtasun eta Osasun Oinarrizko Azterketa egin dadin (Arkitektoa, Arkitekto Teknikoa, Ingeniaria, Ingeniari Teknikoa).

Segurtasun Koordinatzailea

SEGURTASUN-KOORDINATZAILEA

  • Proiektu-fasearen koordinatzailea: proiektua egiten den fasean, sustatzaileak izendatzen duen teknikari eskuduna (Arkitektoa, Arkitekto Teknikoa, Ingeniaria, Ingeniari Teknikoa) bat izendatu behar du.
  • Egikaritza-fasearen koordinatzailea: Zuzendaritza fakultatiboan integraturik dagoen teknikari eskuduna. Sustatzaileak izendatzen du. Zeregin nagusia: Obraren jarduera koordinatzea, prebentzio eta segurtasun oinarri orokorrak aplikatuz.

Obra baten egikaritza-fasean, enpresa bat baino gehiago parte hartzen dutenean:

Kontratista

KONTRATISTA (Enpresa nagusia) Sustatzailearekin kontratu baten bidez, obra osoa edo zati bat egiteko konpromisoa hartzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa (enpresa) da, proiektuaren eta kontratuaren arabera.

Azpikontrata

AZPIKONTRATA Kontratistarekin edo enpresa nagusiarekin, kontratu bidez, obraren zati bat edo instalakuntza batzuk egiteko konpromisoa hartzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa da, proiektuaren arabera.

Kontratista eta azpikontrataren betebeharrak:

  • Obra egiterakoan, prebentzioaren printzipioak aplikatzea.
  • Segurtasun eta Osasun Planean aurreikusitako neurri prebentiboak betetzea eta euren langileei betearaztea.
  • Lan arriskuei buruzko legeak eta arauak betetzea.
  • Langileei eta langile autonomoei informatzea eta behar diren jarraibideak ematea: euren segurtasunerako eta osasunerako hartu beharreko neurriei buruzkoak.
  • Segurtasun eta Osasun koordinatzaileak ematen dituen jarraibideak betetzea.

Segurtasun eta Osasun Koordinatzailearen Betebeharrak

Proiektu Fasean

SEGURTASUN ETA OSASUN KOORDINATZAILEAREN BETEBEHARRAK (PROIEKTU-FASEAN) Segurtasunerako eta Osasunerako Oinarrizko Prebentzio-oinarriak aplikatzea:

  • Irtenbide eraikitzaileak erabakitzerakoan.
  • Lanaren antolaketa erabakitzerakoan.
  • Lan desberdinetan erabili behar diren denborak kalkulatzerakoan.
  • Aldi berean edo jarraian egingo diren lanak planifikatzerakoan.

Egikaritza Fasean

SEGURTASUN ETA OSASUN KOORDINATZAILEAREN BETEBEHARRAK (EGIKARITZA FASEAN)

  1. Segurtasunerako eta Osasunerako Oinarrizko Prebentzio-oinarriak aplikatzea.
  2. Obraren jarduera koordinatzea *Kontratak, azpikontratek eta autonomoek prebentzio-neurriak hartzen dituztela kontrolatzea.
  3. Enpresen Prebentzio-plana ONARTZEA, eta plan horretan egin litezkeen aldaketak ere bai.
  4. Enpresa desberdinen arteko koordinazioa (Honen inguruan, berariazko legea dago).
  5. Obrara, sarbidea mugatzea.

Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa (Obra Txikietan)

OINARRIZKO SEGURTASUN ETA OSASUN AZTERKETA (Obra Txikietan) (Estudio Basico de Seguridad) Obra baten proiektu-fasean burutzen da, Segurtasun eta Osasun Azterketa beharrezkoa ez denean.

Egingo duen pertsona: Sustatzaileak izendatutako teknikari eskudunak egingo du edo bestela koordinatzailea.

EDUKIAK:

  • Saihestu daitezkeen lan-arriskuen identifikazioa, eta saihestu ahal izateko hartu daitezkeen neurri teknikoak esanez.
  • Saihestu EZ daitezkeen lan-arriskuen zerrenda, eta horien kontrolerako eta minimizatzeko erabiliko diren neurri prebentiboak.
  • Beste batzuk: Segurtasunerako informazio osagarriak.

Segurtasun eta Osasun Azterketa (Obra Handietan)

SEGURTASUN ETA OSASUN AZTERKETA (Obra handienetan)

NOIZ EGIN BEHAR DA?

  • Kontrataren aurrekontua 450.759,08€ edo gehiago denean (proiektua barne).
  • Obraren iraupen estimatuak 30 lan-egun eta aldi berean 20 langile baino gehiago badaude lanean.
  • Lan-eskuaren bolumena >500 (langile kopuru osoaren lan-egun guztiak batuta).

Aurreko baldintzetako bat betetzen bada, Segurtasun eta Osasun Azterketa egin beharko da eta, bestela, Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa egingo da.

EDUKIN MINIMOA

  1. Memoria deskriptiboa (obra guztietan)
    • Arriskuen identifikazioa eta hartu beharreko neurri prebentiboak.
    • Aurreikusitako langile kopuruaren araberako zerbitzu sanitarioak eta mankomunak.
  2. Baldintza-agiri berezia (obra guztietan baina obraren arabera)
    • Obra horretan eragina duten indarrean dauden lege guztiak.
    • Makinen eta erreminten erabilerari buruzko zehaztasunak.
    • Sistemen eta ekipamendu prebentiboen zehaztasunak.
  3. Planoak: Grafikoak eta eskemak egingo dira, hartu beharreko neurriak hobeto ulertzeko.
  4. Neurketak: Proiektuan jarrita dauden segurtasunerako elementuak: horien eraginkortasuna egiaztatzeko.
  5. Aurrekontua: Segurtasun eta Osasun Azterketa aplikatzeko behar den aurrekontu ekonomikoa kalkulatzea.

Segurtasun eta Osasun Plana

SEGURTASUN ETA OSASUN PLANA (“Langileak dituzten enpresa guztiek egin behar dute) (Prebentzio-plana) Kontrata bakoitzak: Enpresa nagusia, azpikontrata bakoitzak, autonomoak langileak badituzte eta (ABLEak) egin behar dute PREBENTZIO-PLANA.

Segurtasun eta Osasun Azterketan jarritako neurriak gutxieneko neurriak izango dira, eta Prebentzio-plan honetan, neurri horiek ezin dira gutxiagotu, aitzitik garatu beharko dira.

Enpresa bakoitzaren Prebentzio-Plana Segurtasun eta Osasun koordinatzaileak onartu behar du (egikaritza fasean) [bat bakarrik].

Prebentzio plana obran egon beharko du. Kontratista, ordezkari sindikalak, enpresa bakoitzaren prebentzio teknikariaren eskura egon behar du.

Gorabeheren Liburua

GORABEHEREN LIBURUA Obra guztietan egongo da horrelako liburu bat, bertan Segurtasun eta Osasun Prebentzioaren Planaren jarraipena egingo da. Koordinatzaileak izango du liburua, horren bina ale (kopia bat).

Kontratista, ordezkari sindikalak, enpresa bakoitzaren prebentzio teknikariaren, Lan-ikuskariaren eta Osalaneko teknikarien eskura egon behar du.

Deskargatu

PDF Word HTML