Stalinen Garaia eta SESB: Ondorioak eta Ezaugarriak

Historia2,25 KB

Ondorio sozialak

Gizarte-arazoek Alderdi Komunista banandu zuten, burgesia aberastua sortu zenez gero: hiriko bitartekariak, industrialari batzuk eta kulakak.

Stalinen Garaia

Erabilitako bidea

Biztanleak modu ia militarrean mugiarazi ziren.

Emaitzak

  • Industria-langileen kopurua bikoiztu egin zen bost urtean.
  • Ikatzaren eta burdinaren produkzioa ere bikoiztu egin zen.
  • Elektrizitatearen produkzioa bost aldiz handiagotu zen.
  • Nekazaritzaren arloan, emaitzak ez ziren hain onak izan.

Nekazaritzaren Kolektibizazioa

Emaitzak

Neurri batzuen bitartez, kolektibizazio-prozesua abiatu zen, eta, horren ondorioz, nekazaritza-jabeekiko gerra irekia hasi zen. Stalinek jabetza pribatua deuseztatzeko borondate irmoa zuen. 1928an lurren %5 baino ez zegoen kooperatiben (Kolkhoz) eta estatuko abeletxeen (Soukhoz) esku, eta 1937an %97 zeuden euren esku.

Kostua

  • Ehunka mila nekazari hil ziren, erbesteratze anker batean.
  • Nekazaritza-produkzioa hondatu egin zen.
  • Landa-inguruak trebakuntzarik oneneko langileak galdu zituen.

Lorpen bakarra

Zerealen arloko mekanizazioa.

Bost Urteko II. Planaren Balantzea

  • Industria-produkzioa bikoiztu zen.
  • Nekazaritzakoa %50ean hazi zen.
  • Biztanleen bizi-baldintzak hobetu egin ziren.

Stalinen Diktadura

Diktadura-erregimena ezartzeko metodoak

  • Erregimen diktatoriala ezarri zuen, metodo oso gogorrak erabiliz.
  • Oposizio guztia ezabatu zuen.

Errepresioaren hiru aldi nagusiak

  • Lehenengo bietan, alderdia garbitu zuen, militante asko bertatik kanporatuta.
  • Moskuko prozesuetan, antzinako buruzagi boltxebikerik gehienak eta alderdiko beste buruzagi asko nahiz armadako ofizial ugari epaitu eta exekutatu zituzten.

Ondorioak

Alderdi Komunista berria sortu zen.

1939ko Sobietar Gizartearen Ezaugarriak

  • Sobietar agintea finkatu egin zen, eta Alderdi Komunistak SESBren bizitzako alderdi guztiak menderatzen zituen.
  • Jabetza pribatua deuseztatu zen.
  • Herria industrializatuta zegoen.
  • Hiriek hazkunde handia izan zuten.

SESBren Eginkizuna Munduan

Deskargatu

PDF Word HTML