Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Voltoireren Hiztegia: Euskarazko Lehen Eskuliburua

Hizkuntza eta literatura2,82 KB

Voltoireren Hiztegigintza eta Ekarpenak

Voltoire: Egile Gaskoiaren Misterioa

Voltoireren bizitzaz ez dakigu ia ezer. Abizena dakigu, Voltoire; izena, ordea, ez. XVII. mendeko lehen erdiko merkataritzari lotutako eskuliburuen egile gaskoia izan zen, eta kontu linguistikoetan ere aditua. Badirudi Le Marchand izenburuko tratatu bat eslei dakiokeela, 1607an argitaratua, non 116 atsotitz gaskoi ere sartzen zituen.

L'Interprect: Euskarazko Lehen Eskuliburua

Euskalaritzari dagokionez, Voltoire oso interesgarria da, euskara barne hartzen duen lehen eskuliburua idatzi zuelako. Aipatu dugun eskuliburua, euskalaritzarako garrantzi handikoa, honako hau da: L’Interprect ou traduction du françois, espagnol & basque. Lyonen argitaratu zen.

Hiztegiaren Balioa

...
Jarraitu irakurtzen "Voltoireren Hiztegia: Euskarazko Lehen Eskuliburua" »

Euskal Herriko Industrializazioa, Nazionalismoa eta Langile Mugimendua

Historia7,53 KB

Batzokien Arauak eta Euskal Nazionalismoaren Oinarriak

Testuak batzokien arauak zehazten ditu. Lehenengo artikuluan, Bilbon (Begoñan, hain zuzen) elkarte berri bat sortuko dela adierazten da, Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) adar bat izango dena. Elkarte honek foruak eta katolizismoa izango ditu oinarri, eta partaide guztiek bi baldintza horiek errespetatu beharko dituzte.

Bizkaia Batzarra eta Foruen Garrantzia

Bigarren artikuluan, Bizkaia mailan elkarte nagusi bat sortuko dela esaten da, Bizkaia Batzarra, Sabino Aranak proposatutako estatutuak bete beharko dituena. Bizkaian zeuden batzoki guztiak, Begoñakoa barne, honen menpe egongo dira.

Erlijioa eta Politika: Katolizismoaren Nagusitasuna

Hirugarren artikulua erlijioari buruzkoa da: oinarria...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa, Nazionalismoa eta Langile Mugimendua" »

Berrezarkuntza Garaia Espainian eta Industrializazioa Euskal Herrian

Historia8,57 KB

Berrezarkuntzaren Garaia (1874-1923)

Sei Urteko Demokratikoaren ostean, Cánovas del Castillok Borboien monarkia berrezartzea sustatu zuen, Elisabet II.aren seme Alfontso XII.a errege bihurtuz. Horretarako, 1875ean Sandhursteko Manifestua sinatu zuen, monarkia konstituzionala onartuz eta Berrezarkuntza deituriko garaiari hasiera emanez. Hasieran, Cánovasek Alfontso XII.a Gorteek aukeratzea nahi bazuen ere, Martínez Campos jeneralak estatu-kolpe bat eman zuen eta, armadaren laguntzarekin, Alfontso errege izendatu zuen.

1876ko Konstituzioa: Oinarri Politikoak

Berrezarkuntzaren oinarria 1876ko Konstituzioa izan zen, 1845ekoa baino liberalagoa baina 1869koa baino kontserbadoreagoa. 89 artikulu zituen arren, hauek dira bere ezaugarri eta artikulu...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza Garaia Espainian eta Industrializazioa Euskal Herrian" »

Abeltzaintza eta Basogintza Espainian: Ekoizpen eta Kudeaketa

Geografia3,84 KB

Abeltzaintza Espainian: Egitura eta Eboluzioa

Abeltzaintza sektoreak bilakaera nabarmena izan du Espainian, bi eredu nagusiren artean bereiziz: tradizionala eta modernoa.

Abeltzaintza Tradizionala

  • Espezie desberdinak ustiategi berean.
  • Bertako espezieak erabiltzen dira.
  • Baliabide gutxi eta teknika atzeratuak.
  • Sistema estentsiboak.
  • Errendimendu baxuak.

Abeltzaintza Modernoa

  • Ustiategi produktibistak: espezializatuak, teknifikatuak eta intentsifikatuak.
  • Ekoizpen ugaria merkatuari begira.
  • Errendimendu handiagoa.

Ondorioak eta Joerak

Ondorioz, espezializazio handiagoa gertatu da (haragi edo esne ekoizpenean), teknifikazio gehiago (makinak, janaria irizpide zientifikoei jarraituz) eta ustiategi handiagoak sortu dira. Abeltzaintza sistema intentsiboa gero eta garrantzitsuagoa...

Jarraitu irakurtzen "Abeltzaintza eta Basogintza Espainian: Ekoizpen eta Kudeaketa" »

Russell eta Hadot: Filosofiaren Ikuspegiak

Filosofia eta etika3,07 KB

Bertrand Russell: Bizitza eta Pentsamendua

Bertrand Russell XX. mendeko filosofo ezagunenetakoa izan zen.

Aristokrazian jaioa, bere aitabitxia John Stuart Mill izan zen (Ingalaterrako filosofoa).

Fama sortutako eztabaidengatik lortu zuen, garaiko filosofo bakarrenetakoa izan baitzen ateismoa publikoki aldarrikatzen.

Filosofia analitikoaren sortzaile eta bultzatiletzat hartzen da (etiketa hori geroago jarri zitzaion).

Askok bere lan logikoagatik miretsi zuten, baina ez zetozen bat bere jarrera politikoekin (jarrera antimilitarista eta desobedientzia zibila bultzatu zituen).

Russell: Filosofiaren Helburua eta Balioa

Russellen arabera, filosofia ez da erantzunak ematea, oraindik irekita dauden galdera horiek esanguratsuak direla bermatzea baizik. Zientzia...

Jarraitu irakurtzen "Russell eta Hadot: Filosofiaren Ikuspegiak" »

Vicente Blasco Ibañez: 'El Intruso' Eleberriko Pasartea - Meatzarien Egoera

Historia5,28 KB

VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA

Aurrean dugun testua El intruso eleberriaren zati bat da, beraz testu narratibo-literario bat dela esan dezakegu. Vicente Blasco Ibañezek idatzia da, idazle, kazetari, politiko eta abokatu errepublikazalea.

Testuaren helburua Bizkaiko meategiko langileen egoera latza deskribatuz salaeketa egitea da, espainiarrek honen berri izan zezaten. 1904. urtean idatzi zen, Borboitarren Berrezarkuntza garaian (1875-1923), eta Alfontso XIII.aren erregetzan (1902-23). Garai hartan Antonio Canovas del Castilloren sistema politikoa zegoen indarrean. Horrez gain, industrializazioaren garaia izan zen, eta meatzariak bezalako langileek zeresan handia izan zuten. Valentzian argitaratu zen eleberria, bertan...

Jarraitu irakurtzen "Vicente Blasco Ibañez: 'El Intruso' Eleberriko Pasartea - Meatzarien Egoera" »

Euskal Nazionalismoa eta Langile Mugimendua XIX. mendean

Historia14,2 KB

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894)

Aurrean dugun testua lehen Euskeldun Batzokijaren barne-araudia da, artikulutan banatua, batzokiaren barne-antolamendua arautzen duena. Testu juridiko itxura duen arren, manifestu bat da (ez da juridikoa). Egile kolektiboa du testuak, lehen euskal nazionalistak hain zuzen ere. Bestalde, estatutu honen helburua Batzokijaren barne-antolaketa egitea da, euskal nazionalistak biltzeko eta elkartzeko lekua sortzeko. Testua Bilbon idatzi zen, Bizkaiko hiriburuan. Horrez gain, 1894. urtean idatzi zen, Borboitarren Berrezarkuntza garaian (1875-1923). Garai hartan Maria Kristina Habsburgokoa zen erregeorde (1885-1902), eta Antonio Cánovas del Castilloren sistema politikoa (1876ko Konstituzioa, bipartidismoa, jauntxokeria,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoa eta Langile Mugimendua XIX. mendean" »

Espainiako Berrezarkuntza: 1876ko Konstituzioa eta Erregenerazionismoa

Historia11,89 KB

1876ko Konstituzioa (1876-06-30)

Testuaren analisia eta kokapena

Aurrean dugun testua testu juridiko bat da, artikulutan banatutako Konstituzio bat baita, indarrean jarri eta arautzeko egina. Testuak egile kolektiboa du: Gorte Konstituziogilea, hain zuzen ere. Horien artean, joera kontserbadorea nagusitzen zen.

Testua Espainiar Estatuko biztanle guztiei dago zuzendua, eta haren xedea nazioa arautu eta antolaketa juridiko berria ematea da, ordena bermatzeko. Testua Madrilen idatzi zen, Estatuko hiriburuan. Horrez gain, 1876. urtean idatzi zen, Borboitarren Berrezarkuntzan (1875-1923). Garai hartan Alfontso XII.a zen errege (1875-1885), eta Antonio Cánovas del Castilloren sistema politikoa zegoen indarrean. Konstituzio hau indarrean egon zen urte...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntza: 1876ko Konstituzioa eta Erregenerazionismoa" »

1839ko Legea eta Pertsiarren Manifestua: Azterketa Historikoa

Historia8,27 KB

1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA

1839ko urriaren 25eko Legea testu juridiko bat da, artikulutan banatutako lege bat, indarrean jarri eta arautzeko egina. Egile kolektiboa du, botere legegilea zuten gorteetako ordezkariak, ideologia liberal moderatukoa.

Testua herritar guztiei zuzendua dago, eta xede nagusia Euskal Foruen egoera berria arautu eta zehaztea da, espainiar konstituzioarekiko menpekotasuna azpimarratuz. 1839ko urriaren 25ean idatzi zen, Maria Kristina Napolikoaren erretordetzaren (1833-1840) azken garaian. Orduan, liberal moderatuak zeuden agintean (1837-1840). Lehen Karlistaldia amaitu eta bi hilabetera idatzi zen, Madrilgo gorteetan.

Azalpena

Testuaren hasieran, Isabel II.a adingabea dela aipatzen da, eta bere ama Maria Kristina erretore...

Jarraitu irakurtzen "1839ko Legea eta Pertsiarren Manifestua: Azterketa Historikoa" »

Fedea eta Arrazoimena: Ezagutzaren Bilaketa

Filosofia eta etika4,69 KB

Fedea eta Arrazoimena

Zertan datza benetako ezagutza?

a) Epistemea, arrazoia, ez dio gizakiari ematen behar duena ezagutzeko, bere afektuak, nahimena eta gogoa asebetetzeko.

b) Gizakia kontaktua hartu egiarekin, bizi-denbora konturatzeko, behin, bizitza zoriontsua.

c) Non eta nola konturatu? Kristau egian, Biblian. Biblia irakurri, sentitu eta errekonozitu.

Zein da ezagutza prozesua?

a) MISTERIOA → Dena misterioa. Bai kanpoan, bai nire barruan. Destinoa mundu honetan eta mundutik kanpo? Galdu ahal dut zentzua eta itxaropena bizitzeko, maitasuna hutsala bada.

b) JAINKOA AURKITU ETA SINETSI → Itxaropena eta zentzua galtzean, Jainkoa aurkituko dugu, egia. Gizakiaren baitan ere aurkitu, kontzientzian edo intimitatean. Sinesten du aurkitu duen egia....

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoimena: Ezagutzaren Bilaketa" »