Antzinako Erregimena eta Iraultza Liberalak: XVIII. Mendea
Antzinako Erregimena eta Iraultza Liberalak
1. Zer zen Antzinako Erregimena?
Antzinako Erregimena XVIII. mendearen bukaera arte indarrean egon zen sistema ekonomiko, sozial eta politikoa zen.
2. Azaldu Antzinako Erregimenaren ezaugarriak.
- Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen, industria gutxikoa eta artisautza-lan ugarikoa (gremioak, etab.).
- Gizartea estamentala zen, estamentuz aldatzeko aukeretara itxia eta desparekotasun handikoa.
- Monarkia absolutua zegoen.
3. Nolakoa zen nekazaritza Antzinako Erregimenean?
Nekazaritzatik bizi ziren. Lan-baldintza oso kaskarrak zituzten. Nekazariek ordu asko eta asko lan egiten zuten. Elikadura eskasa zen; zerealak jaten zituzten.
Nekazaritzak teknika tradizional zaharkituak erabiltzen zituen, oso produktibitate txikikoak,...