Unibertsitatea mailako Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Errenazimentua: XII. mendean Europan hasten den mugimendu kulturala

Beste ikasgaiak3,11 KB

Errenazimentua: XII. mendean Europan hasten den mugimendu kulturala da, eragin handiena XV. eta XVI. mendeetan izan zuelarik. Errenazimentuaren bereizgarria pentsamendu humanistaren hedatzea da. Honek balio klasikoen (greko-latindarren) itzulia erreibindikatzen du. Urte askoren ondoren greziar testuen lanketa itzuli zen Europara, eta honi esker munduko eta naturarekiko ikuspegi berria estimulatzen da. Beraz, aurrerapen tekniko eta kulturalei esker (Gutenberg-en inprenta adibidez), errenazimentuko antropozentrismoa Erdi Aroko teozentrismoari inposatzen zaio. Gainera, greko-latindar modeloaren errekuperazio honek mitologia klasikoaren garrantzia dakar errenazimentuan, olerkari greko-latindarren gai gustokoenetako bat izan baitzen. Errenazimentuko...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua: XII. mendean Europan hasten den mugimendu kulturala" »

XIX. Mendeko Ideologia Politikoak: Sozialismotik Anarkismora

Beste ikasgaiak3,41 KB

Sozialismo Utopiko Frantsesa

Lehen etapa: Saint-Simon eta Fourier

Saint-Simongo kondeak Estatuak ekonomian esku hartzearen alde egin zuen, pobreenen mesedetan, eta lehen aldiz erabili zuen "elkartasun" kontzeptua. Charles Fourier, berriz, naturara itzultzearen aldekoa zen eta falansterioak sortzea sustatu zuen. Hauek nekazaritza eta industria kolonia kooperatiboak ziren, non bakoitzak nahi zuen lana aukeratu eta nahi zuenean aldatu zezakeen.

Bigarren etapa: Pierre-Joseph Proudhon

Pierre-Joseph Proudhonek Zer da jabetza? obra funtsezkoa idatzi zuen, eta galderari honela erantzun zion: «Jabetza lapurreta bat da». Pertsona guztien berdintasuna eta justizia soziala defendatu zituen, eta horretarako Estatuaren eta legeen beharrik ez zegoela zioen....

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Ideologia Politikoak: Sozialismotik Anarkismora" »

Marxen Teoria: Gizarte Komunista eta Eragin Historikoa

Beste ikasgaiak3,21 KB

Gizarte Komunista Marxen Ikuspegitik

Ekoizpen-modu kapitalistan, gizakia alienaturik dago, ez baita bere buruaren jabe. Langilearen lana merkatuko beste produktu bat bezalakoa da, eta bere burua saltzera behartuta dago, burgesiak finkatzen dituen baldintzetan. Sistema kapitalistaren kontraesanek sistemarekin amaituko zuten arren, Marxek uste zuen ahalik eta lasterren amaitu behar zela produkzio-sistema honekin. Horretarako urratsak zehaztu zituen Kapitala liburuan:

Komunismorako Urratsak

  • Langileak batu eta klase-kontzientzia hartzea.
  • Iraultza.
  • Proletariotzaren diktadura.
  • Komunismoa: klaserik gabeko gizartea.

Proletariotzaren Diktadura

Proletariotzaren diktadura burgesiaren produkzio-bideen jabetza pribatua suntsitzeko eta klaserik gabeko gizartera...

Jarraitu irakurtzen "Marxen Teoria: Gizarte Komunista eta Eragin Historikoa" »

Materialismo Historikoa: Marxen Teoria eta Iraultza

Beste ikasgaiak3,71 KB

Marxen ustez, errealitate bakarra dago: materia. Baina Hegeli jarraituz, etengabeko aldaketan dago. Errealitate dialektikoa da, eta etengabeko aldaketa honen motorra klaseen arteko borroka da.

Materialismo Historikoa: Egiturak

Marxek gizartean bi zati bereizi zituen:

Azpiegitura: Gizartearen Oinarri Ekonomikoa

Gizartearen oinarri materiala da, ideiak, gizarte-egitura eta aldaketa sortarazten dituena. Bertan ekoizpen-indarrak eta ekoizpen-harremanak daude.

Ekoizpen-Indarrak

Bizirik irauteko behar dituen ondasunak ekoizteko gizarte bakoitzak erabiltzen dituen bideak:

  • Lanaren indarra: langilea.
  • Ekoizpen-bideak: bide teknikoak, etab.

Ekoizpen-Harremanak

Lanaren edo ekoizpenaren ondorioz sortzen diren harremanak:

  • Harreman teknikoak: gizakiaren eta ekoizpen-
...
Jarraitu irakurtzen "Materialismo Historikoa: Marxen Teoria eta Iraultza" »

Zuzenbide Zibilaren Oinarriak: Pertsona Fisiko eta Juridikoak

Beste ikasgaiak6,24 KB

1. Nortasunaren Hasiera eta Iraungitzea

Jaiotzak nortasuna dakar. Gaitasun juridikoa: jaiotzean eskuratzen den nortasunak eskubideen titularitzako gaitasuna ematen du. Fetuak ez baitu gaitasun juridikorik. Umeak, jaiotzen den unetik, duintasun- eta errespetu-eskubidea du.

Nortasun zibila pertsonen heriotzaren ondorioz iraungitzen da, ezaugarri guztiekin desagertzen da. Botere- eta erantzukizun-gune izateari uzten dio. Oinordetza zabaltzen da, ondarea jaraunspen bihurtuz eta pertsonaren gorputza gauza bilakatuz.

Nortasun-eskubideak (doktrinak)

Ordenamenduak giza nortasunaren hainbat arlo babesten ditu, ondasun eta ezaugarri horien babesa zuzenbide naturaletik datorrela.

Izenarekiko Eskubidea

Izena, ezizena, bestearekiko banan-banakatu eta bereizteko...

Jarraitu irakurtzen "Zuzenbide Zibilaren Oinarriak: Pertsona Fisiko eta Juridikoak" »

Egitura Sozialaren Azterketa: Dahrendorf eta Neoweberiarra

Beste ikasgaiak4,36 KB

2.2. Planteamentu Neoweberiarra


Weber-en ondoren, egitura sozialaren azterketan hiru osagai ezarriko dira: ekonomiari loturikoak (klasea), prestigio sozialari jositakoak (estatusa) eta politikari itsatsitakoak (alderdiak). Estatus kontzeptua Estatu Batuetako soziologiak bereganatu zuen eta bere ikerketa enpirikoetan erabili du pertsona batek betetzen duen posizioa eta daukan okupazioa adierazteko, gizarte baten funtzionamenturako burutu beharreko eginkizunen barruan. Zentzu horretan, lanetan okupazioak zentraltzat kontsideratzearen aldekoak diren autoreak pentsatzen dute industrializazioak eragin dituen aldaketa nagusiak lanaren espezializazio sozialera eta dibertsifikaziora daramatela. Bere aldetik, teoria sozialaren tradizio europarrak Estatu...

Jarraitu irakurtzen "Egitura Sozialaren Azterketa: Dahrendorf eta Neoweberiarra" »

Gizartea, Hezkuntza eta Eraldaketak: Azkarragaren Analisia

Beste ikasgaiak7,12 KB

Joseba Azkarragaren testuak: Gizartea eta Hezkuntzaren arteko lotura

Joseba Azkarragaren testuak gizartea eta hezkuntzaren arteko lotura eta hauen eraldaketak aztertzen ditu. Hezkuntzak zenbaterainoko menpekotasun duen gizarte-aldaketekin islatzen du batez ere. Azkarraga jaunak idazlan honetan hiru aro historiko zabal bereizten ditu gizarte-aldaketaren ikuspuntutik begiratuta: lehendabiziko aroa ( “Gizarte-aldaketa belaunaldiz gaindikoa da” ) , bigarren aroa ( “Gizarte-aldaketa belaunaldi-artekoa da” ) eta hirugarren aroa (“Gizarte-aldaketa belaunaldi-barrukoa da” ) . Azter ditzagun banan-banan:

Gizarte aldaketa belaunaldiz gaindikoa da: eskolarik gabeko gizartea

  • Aro honetan ekonomia nekazaritzan oinarritzen da.
  • Hezkuntza estatuaren
...
Jarraitu irakurtzen "Gizartea, Hezkuntza eta Eraldaketak: Azkarragaren Analisia" »

Produkzio Era: Egitura eta Bilakaera

Beste ikasgaiak3,39 KB

Produkzio Era: Gizartea, osotasun gisa hartuz, sakonean faktore ekonomikoaz determinaturik dagoen egitura bailitzan atzematea bideratzen duen kontzeptu teorikoa da.

Produkzio Eran (PE) bi egitura nagusi daude:

  • Azpiegitura: Egitura ekonomikoa. Indar produktibo eta produkzio harremanen mundua.
  • Gainegitura: Juridiko-politikoa (gizartearen lege, arau...) eta ideologikoa (gizartearen ohitura, sinesmen...).

Oinarrizko ideia: Gainegitura azpiegituraren menpe dago, eta lehenengoaren bilakaerak eta aldaketek bigarrenaren aldaketa ekartzen dute.

PEren bilakaera dialektikoa:

  1. Aurkakoen borroka eta batasunaren legea: Gizartea, ikerkuntza objektu bezala hartuaz, bi aurkakoen tentsioan gauzatzen den unitatea da. Orokorrean, zapaltzaileak eta zapalduak. Izatez,
...
Jarraitu irakurtzen "Produkzio Era: Egitura eta Bilakaera" »