Gizartea, Hezkuntza eta Eraldaketak: Azkarragaren Analisia
Joseba Azkarragaren testuak: Gizartea eta Hezkuntzaren arteko lotura
Joseba Azkarragaren testuak gizartea eta hezkuntzaren arteko lotura eta hauen eraldaketak aztertzen ditu. Hezkuntzak zenbaterainoko menpekotasun duen gizarte-aldaketekin islatzen du batez ere. Azkarraga jaunak idazlan honetan hiru aro historiko zabal bereizten ditu gizarte-aldaketaren ikuspuntutik begiratuta: lehendabiziko aroa ( “Gizarte-aldaketa belaunaldiz gaindikoa da” ) , bigarren aroa ( “Gizarte-aldaketa belaunaldi-artekoa da” ) eta hirugarren aroa (“Gizarte-aldaketa belaunaldi-barrukoa da” ) . Azter ditzagun banan-banan:
Gizarte aldaketa belaunaldiz gaindikoa da: eskolarik gabeko gizartea
- Aro honetan ekonomia nekazaritzan oinarritzen da.
- Hezkuntza estatuaren menpe zegoen, hau da, ez dago eskolarik erakunde gisa; ez da horrelakorik behar. Alor honetan, guztiz argi dago zer nola eta zergatik irakatsi behar den.
- Eskolara joatea pribilegio bat da, hau da, guztiek ez daukate bertara joateko “eskubiderik”. Estatus altua duen jendea soilik joaten da. Gainera, existitzen den eskola selektiboa eta klasista da oso. Eskolara joaten ez diren beste ume guztien kasuan familia da eskolaren funtzioa betetzen duena, honela ezagutza iturri nagusia familia delarik, helduak hain zuzen. Esperientzia aro honetan jakituria gisa hartu ohi da.
- Ideologiari dagokionez, ikuskera erlijiosoa da nagusi.
- Tradizioa segitzeko sekulako ohitura dago. Hori dela eta, gizarte aldaketak poliki eman ohi dira, kostatu egiten baita gauzak aldatzea.
- Heriotza eta jaiotza-tasak altuak dira.
Gizarte aldaketa belaunaldi-artekoa da: eskola modernoaren sorrera
- Aro honetan ekonomiari dagokionez, industrializazioa da zutabea. Gizarte industrial nahiko sendoa dago eraikita.
- Hezkuntzak, aurreko aroan estatuaren menpekotasun osoa bazuen, aro honetan menpekotasun lotura dezente arinagoa du. Ez dago hain argi zer eta nola irakatsi, ezbaian jartzen baita aurreko aroko hezkuntza sistema.
- Eskolak garrantzia handia hartzen du gizartean, eta bertara joatea ume guztien eskubidea izango da, alfabetatze maila sustatzeko asmotan. Bi kontzeptu nabarmentzen dira eskolari dagokionez:
- Alde batetik hiru funtzio nagusi azpimarratzen dira bertan: Jakintza arrazionala bultzatzea mundu ikuskera arrazionalarekin, “diziplinamendua” lantzea eta pertsona “perfil” bat sortzea. Helburu hauekin jada ikusten da pentsaera modernoak hasi direla; aldaketak egiteko prestuago azaltzen direla behinik behin.
- Bestalde bi irizpidetan oinarrituta sortzen da hezkuntza sistema (Tedesco) :
- Sekuentzialtasuna (hezkuntza mailak sortu: lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta goi mailako hezkuntza)
- Hierarkizazioa (goiko mailetara iristeak ez zekarren soilik errealitatearen maila altuagoko ulermena, prestigio eta botere handiagoko posizio sozialerako sarbidea ere bazen).
- Eredu sinbolikoa sekularizazioa da. Pentsamendu arrazionala nagusitu da guztiz, ikuskera erlijiosoa zalantzan jarriz zientziaren aurrerapauso konbentzigarriak direla medio besteak beste.
- Identitateari dagokionez, indibidualismoa nagusitzen da. Norberak bere buruaren ongizatea pairatzen du, egoismo kutsuak lar landu gabe oraindik.
- Ideologia ezberdinak azaltzen hasten dira: anarkismoa, liberalismoa, marxismoa etab. Aipatu beharra dago, baita ere, nazio ideiak sortzen direla; Españan espainol sentimendua sortzen da Frantzian frantses sentimendua sortzen den bezalaxe. Euskal herrian, sentimendu hauen aurrean, aldarrikapenak sortzen dira euskal sentimendua ez dadin ahanzturan baztertu. Ondorioz, Espainiar estatuak dituen eskolen aurrean, ikastetxeak, hots, ikastolak sortzen dira euskal sentimenduari bulkada emateko asmoz.
- Demografiari dagokionez, hazkundea nabarmena da; jaiotze tasa altuak daude eta medikuntzaren aurrerapenak bizi itxaropena luzatu egiten du.
- Sozialki, hiritartzea asko sustatzen da. Baserri eremutan bizitzetik, urbanizazio ideiak praktikan jarri eta hiriaren kontzeptuak indarra hartzen du.
- Politikaren esparruetan estatu-nazioa da nagusi. Estatua da erabakiak hartzen dituena, hau da, boterea duena.
Gizarte aldaketa belaunaldi barrukoa da: Hezkuntza sistemaren krisia
- Ekonomian globalizazioa da nagusi. Zerbitzu sektoreak izugarrizko indarra hartzen du. Informatizazioa alor guztietan, edo posible denetan behintzat, ezartzen da. Teknologia berriak ere oso esanguratsuak dira, aipatu berri dudan globalizazioak indarra har dezan.
- Eremu sinbolikoa, aurreko aroan bezalaxe, sekularizazioa da, baina hemen pentsamendu arrazionala zalantzan jartzen da batzuetan.
- Identitateari dagokionez, indibidualismoak hirugarren aro honetan oraindik eta indar gehiago hartzen du; bigarren aroko indibidualismotik haratago doa, indibidualismo egoista bihurtuz. Orain norberak ez du bere buruaren ongizatea soilik pairatzen, balore askoren gainetik jartzen du helmuga edo helburu hau.
- Ideologiak erlatibismoaren esparruetan jausten dira; aurreko aroan arrakasta izan zuten ideologiek indarra galtzen dute, eta ideologia bakoitzetik konpartitzen edo gustatzen diren kontzeptuak xurgatuz giza orok bere ideologia pertsonala finkatzen du.
- Demografia, bigarren aroan hainbeste hazi ondoren, aro honetan jaiotzen tasa ez da aurrekoa bestekoa eta bizi itxaropena goraka doa. Ondorioz, belaunaldi gazteak ez baitu belaunaldi helduen kopurua berdintzen, ezta gutxiagorik ere, demografiak zahartzeko tendentzia hartzen du.
- Sozialki mundu birtualak sekulako indarra hartzen du. Jolas edo aisialdi izatetik, bizitzeko era izatera pasatzen da. Jendeak kalean egotea atsegin izaten jarraitzen duen arren, eguneko denboraren zati bat hemen inbertitzen du orokorrean ohitura eta kultura bihurtuz.
- Politikan estatu gaindiko erakundeak sekulako boterea hartzen dute. Orain estatuko erabakiak ez daude soilik estatuaren menpe, multinazionalek paper garrantzitsua dute erabaki hauetan; multinazionalek erabaki bat hartzea nahi badute, estatuak ez du, kasik, zeresanik izango; txotxongiloa bailitzan maneiatzen dute multinazionalek estatua. Estatu eta partidu politikoen gabezi honek, krisi politikoa eragiten du.
- Hezkuntza betebehar sozial bihurtzen da. Eskolan aldaketak sortzen dira; funtzio berriak eskatzen zaio. Ez da nahikoa materia irakastea, umeen bizitzetan paper garrantzitsua dauka eta, nolabait, bizitzen irakatsiko duen esparru bat bihurtzen da. Bestalde, bizitzen irakasteko esparrua dela garbi ulertzeaz bat, ez dago garbi zer eta nola irakatsi, eta honen ondorioz gurasoak desorientatuta daude. Aipatu beharra dago, baita ere, estatuaren papera auzitan jartzen dela; kalitatezko hezkuntza deritzona oztopatzeko joera du.