Produkzio Era: Egitura eta Bilakaera
Produkzio Era: Gizartea, osotasun gisa hartuz, sakonean faktore ekonomikoaz determinaturik dagoen egitura bailitzan atzematea bideratzen duen kontzeptu teorikoa da.
Produkzio Eran (PE) bi egitura nagusi daude:
- Azpiegitura: Egitura ekonomikoa. Indar produktibo eta produkzio harremanen mundua.
- Gainegitura: Juridiko-politikoa (gizartearen lege, arau...) eta ideologikoa (gizartearen ohitura, sinesmen...).
Oinarrizko ideia: Gainegitura azpiegituraren menpe dago, eta lehenengoaren bilakaerak eta aldaketek bigarrenaren aldaketa ekartzen dute.
PEren bilakaera dialektikoa:
- Aurkakoen borroka eta batasunaren legea: Gizartea, ikerkuntza objektu bezala hartuaz, bi aurkakoen tentsioan gauzatzen den unitatea da. Orokorrean, zapaltzaileak eta zapalduak. Izatez, talde batek bestearen lana bereganatzen du produkzio bideekin duen erlazioa medio. Aurkako talde hauei gizarte klaseak deritze. Gizartearen bilakaera eta eraldakuntzaren motorra klase borroka da.
- Kantitatea kualitate bihurtzen delako legea: Indar produktiboak, produkzio prozesuetan eta klase borroka azpian dituela, garatzen eta hazten doazen neurrian dauden produkzio harremanekin gero eta kontraesan gehiago izango dituzte. Produkzio harreman horiek produkzio eraren garapenerako oztopo bihurtzen dira, eta orduan iraulketa garaia sortzen da. Garai horren bukaera iraultza egiten denean bukatzen da.
- Ezeztapenaren ezeztatzearen legea: PEren bilakaera hobekuntza prozesua da. Azkenik, PE perfektuenera helduko gara, eta gizakiaren prehistoria gainditzera.
Komunismo Primitibotik PE Esklabistara
Paleolitoa:
Gizakiaren lehenengo gizarte antolakuntza komunismo primitiboa da. Ehizan eta fruitu bilketan oinarritua. Nomadismoa. Matriarkala, emakumea komunitatearen gunea da. Ez dago propietate pribaturik.
Neolitoa:
Zenbait aldaketa egiten hasten dira. Animaliak domestikatu, sedentarizazioa... Sedentarizazioak lurraren lantzea ekartzen du: zerealak. Lurra eta landutakoaren jabegoaren arazoa sortzen da. Lurraren propietate pribatua. Gizonak propietate pribatua ondorengoei pasatzea nahi die. Jakin behar du ondorengoak zeintzuk diren, ezkontza negozioa da, beharrezkoa da...
PE Esklabista:
Propietate pribatuaren garapenak eratzen du. Gizonak, lurrak, emakumeak eta, orain, beste gizakiak bere menpe, bere propietate pribatu gisa hartzen dituenean sortzen dira esklabu objektuak.
PE Kapitalistatik PE Sozialista eta Komunistara
Garai Sozialista:
Trantsizio garaia. Gizarte klaseen arteko desberdintasunak murriztuko dira. Produkzio bideak Estatuaren menpe jartzen dira. Jarrerak, ohiturak... aldatzen doaz.
Garai Komunista:
PE sozialista ezartzen da. Propietate pribatuak zentzua galtzen du, kendu egiten dira. Estatua desagertzen da. Gizakiak bere alienazio guztietatik askatzen dira eta benetako gizaki bezala garatuko dira. Lana beharrezko den aktibitate sortzailea izango da, eta gizakiak, zentzu onean eta gogoz egingo duenez, orain baino aberastasun gehiago eta aurrerapen gehiago sortuko ditu. Familia, egitura ekonomiko pribatista gisa, desagertzen da. Giza harremanak askeak eta maitagarriak, elkarkidetasunezkoak, bihurtzen dira. Eta gizartearen aberastasuna "bakoitzari bere beharren arabera" esaldia kontuan hartuz banatzen da.