Ekonomia Teoria Nagusiak: Liberalismoa, Marxismoa eta Keynesianismoa
LIBERALISMOA
➜ Doktrina liberala Industria Iraultzaren testuinguruan sortu zen.
➜ Bere ekarpen nagusiak:
- Lana aberastasun iturria dela adierazten du.
- Produktibitatea handitzeko modu onena lanaren zatiketa da.
- Pertsonen askatasuna aldarrikatzen du, Estatuak jarduera ekonomikoetan egiten duen interbentzioak gaitzetsiz.
- Merkatuak bere burua autoerregulatzen duela uste dute.
- Ekimen pribatuak bizitza ekonomikorako oinarrizko motorea dela adierazten dute.
- “Esku ikustezinaren” teoria: Gizakiak modu berekoi batean jokatu behar duela defendatzen dute, hau egiterakoan gizarte osoarentzat ongizatea eta garapena sortzen dutelako.
MARXISMOA
➜ Doktrina hau XIX. mendean sortu zen, kapitalismoa Europan hedaturik zegoenean eta desberdintasun sozialak oso nabariak...