Filosofiaren korronteak eta gizartearen ikuspegia

Beste ikasgaiak2,46 KB

Objetibismoa

Espainia ez da Europaren garapen maila berean. Bai kultura, politika, teknika zein zientzia eremuetan, Espainia zaharkituta dago eta desfase handia pairatzen du Europarekiko. Desfase horren zergatia zientzia falta da: diziplina intelektuala, zehaztasuna, metodoa, jarrera kritikoa eta arrazionaltasuna. Etekin hobeak eskaini behar dira; boluntarismoa ez da nahikoa.

Perspektibismoa

"Ni eta nire inguru-egoera naiz ni". Zirkunstantziaren arabera begiratzen diot munduari. Errealitatearen inguruan ikuspen anitzak daude, ez dago ikuspegi absoluturik:

  • Adinkideak: Garai berean bizi diren guztiak garaikideak dira, baina ez adinkide. Adinkideek ideia eta bizitzeko esperientzia komunak dituzte.
  • Perspektiba desberdina: Pertsona biek perspektiba desberdina dute, baina ez bata faltsua eta bestea egiazkoa; bakoitzaren ikuspuntua ordezkatu ezinezkoa da.

Arraziobitalismoa

Intelektualismoak, arrazoi hutsak, alde batera utz ditzake kultura eta subjektuaren xehetasunak errealitatea ezagutzeko. Gure arrazoia ez da arrazoi hutsa, baizik eta bizi-arrazoia. Arrazoiaren eta bizitzaren idealak bilatu behar dira: "una vida culta, una cultura vital".

Kultura eta gizarte-ereduak

Kulturak edertasuna, ondasuna eta egia biltzen ditu; bizitzak, berriz, gozamena, oldarkortasuna eta zintzotasuna. Hainbat eredu bereizten dira:

  • Masa: Arazoak sakontasun eta konpromiso gabe aztertzen ditu. Besteen berdina izatearekin pozik dago.
  • Elitea: Ez da harroputza. Bere buruari gehiago eskatzen dio eta askatasunari aurre egiten dio. Eliteak eredu bat sortzen du eta masak jarraitu egiten du.

Kristautasunaren kontrako kritika

Nietzscherentzat erlijioa moral dekadentea da, bizitzaren aurka sortua. Esklaboen balioak proposatzen ditu: umiltasuna, mendekotasuna eta sakrifizioa. Erlijioak bekatua, errua eta penitentziaren irakaspenak sortzen ditu, gorputzaren senak eta grinak arbuiatuz.

Gaingizakia

Jainkoaren heriotzaren ostean, hurrengo urratsa gaingizakiaren etorrera izango da. Zaratustra izeneko liburuan agertzen da gaingizakiaren asmoa. Darwinen eboluzioari eutsita, gizakiak ere bilakaera izango du; bilakaera horren bidean eredu berri bat sortuko da, bizimaila hobea lortzeko ahaleginean jokatuko duena.

Deskargatu

PDF Word HTML