Erromanikoa eta Gotikoa: Artearen Bilakaera Europan

Arteak eta humanitateak3,46 KB

Erromanikoa: Ezaugarri Nagusiak

  • Noiz? XI-XII. mendeak
  • Non? Europako mendebaldea
  • Nork? Clunyko ordena erlijiosoa
  • Zeren bidez hedatu? Santiago Bidea

Arkitektura Erromanikoa

  • Eraikin adierazgarrienak: Eliza eta monasterioak. Gehienetan harriz egindakoak.
  • Oinplanoa: Gurutze latindarraren forma, nabe 1 edo 3 luzeraka eta 1 edo 3 zeharka.
  • Ezaugarriak: Horma lodiak eta leiho gutxi eta txikiak.
  • Teknikak: Erromatar teknikak erabiliak: kanoi eta ertz gangak, erdi-puntuko arkuak, kontrahormak.
  • Aniztasuna: Erresumetako estilo erromanikoen artean alde handiak zeuden. Adibidez, Santiago de Compostela eta Zumako 'La Antigua'.

Eskultura Erromanikoa

  • Helburua: Didaktikoa, herritar gehienek ez baitzekiten irakurtzen ez idazten.
  • Kokapena: Arkitekturaren menpe zeuden; eraikinen leku jakin batean jartzeko egiten ziren.
  • Gai nagusiak: Erlijiosoak. Jesus gurutziltzatua eta Ama Birjina (eskultura exentuak) eta Bibliako istorioak (erliebeak).
  • Adibideak: Estibalizeko Ama Birjina (Araba) eta Itziarreko Ama Birjina (Gipuzkoa).

Pintura Erromanikoa

  • Helburua: Eskulturaren antzekoa, didaktikoa.
  • Teknika: Freskoa.
  • Ezaugarriak: Irudiek ez zuten mugimendurik, ez zegoen perspektibarik eta aurpegiak ez ziren errealistak.

Gotikoa: Ezaugarri Nagusiak

  • Noiz? XIII-XV. mendeak
  • Non? Europako mendebaldea
  • Nork? Zistertar ordena erlijiosoa
  • Zeren bidez hedatu? Hirietako aurrerapen eta loratzearen bidez.

Arkitektura Gotikoa

  • Eraikin adierazgarrienak: Eliza, batez ere katedralak. Gehienetan harriz egindakoak.
  • Ezaugarriak: Eliza garaiak. Oinplanoa gurutze latindarraren formakoa, 3 edo 5 nabe luzeraka eta 1 edo 3 zeharka.
  • Hormak eta leihoak: Hormak erromanikoak baino meheagoak ziren eta leiho ugari eta handiagoak zituzten. Beirate handiak argia sartzeko.
  • Teknikak: Gurutze-gangak, ojiba-arkuak edo arku gurutzatuak, kontrahormak, ostiko-arkuak eta zutabeak.
  • Adibideak: Notre Dame eta Santa Maria Katedrala (Gasteiz).

Eskultura Gotikoa

  • Ezaugarriak: Erromanikoa baino errealistagoa eta adierazkorragoa zen: sentimenduak, proportzioak, ñabardurak, mugimendua.
  • Kokapena: Arkitekturaren menpe ez zeuden zenbaitetan.
  • Gai nagusiak: Erlijiosoak. Jesus gurutziltzatua eta Ama Birjina, eta Bibliako istorioak. Irudiak askoz errealistagoak ziren.
  • Adibideak: Santa Maria de los Reyes elizako aurrekaldea (Gasteiz) eta Santa Maria Katedrala (Gasteiz).

Pintura Gotikoa

  • Teknika: Freskoa eta beirateetan kolore biziko polikromia nagusitu zen.
  • Ezaugarriak: Erromanikoa baino errealistagoa eta adierazkorragoa zen: sentimenduak, proportzioak, ñabardurak, mugimendua.
  • Adibideak: Egiptorako ihesa (Giotto) eta Deikundea (Simone Martini).

Deskargatu

PDF Word HTML