Zientzia Antzinaroan eta Errenazimendutik Gaur Arte

Filosofia eta etika2,36 KB

ZIENTZIA ANTZINAROAN

: ¨zientzia¨hitzaren jatorria latinezko scientia substantiboa da; ¨jakin¨esan nahi duen scire aditzertik eratorria. Grezieraz zientziari episteme zeritzon. platonen arabera, (Grezia, K.a. 427-347) epistemea arduratzen da goi-mailako munduarekin eta mundo adigarriarekin lotutako ezaguerez; bizi dugun mundu sentigarriari dagokion ezagutza, aldiz, iritziaren (doxa) eremukoa da, zietzia da benetako errealitate betiereko eta aldaezinaren ezagutza.. Aristotelesen arabera, (Grezia. K.a. 384-322) berriz, epistemea ezagutza mota unibertsal beharrezkoa eta irakasgarria da; printzipioetatik deduzitzen da. Erdia Aroan zientzia ulertu zen bai era platonikoan, bai aristotelikoan. Ez ziren argi bereizten filosofía eta zientzia.

ZIENTZIA ERRENAZIMENTUTIK GAUR ARTE

: Francis Baconek (Erresuma Batua, 1561-1626) zientziaren ikusmolde berria azaleratu zuen, defendatu zuen zientziak bazuela funtsean ¨praktikoa¨ den alderdi bat. Zientziaren helburua ez da natura behatzea baizik eta natura menperatzea eta gizateriaren alde erabiltzeko natura arautzen duten legeak ezagutzea. Helburu hori lortzeko, funtsezkoa da aurreiritziak ezabatzea; Baconek ïdolo¨deritze aurreiritzi horiei eta 4 motatakoak bereizten ditu: tribuko idoloak (gizartean ohikoak diren aurreiritziak dira), haitzuloko idoloak (gizaki bakoitzaren aurreiritziak dira), plaza Ageriko idoloak (hizkuntzaren erabileratik sortzen direnak) eta antzokiko idoloak (iraganeko jakintsuen baieztapenak kontutan artu gabe guk uste duguna). XVI. eta XVII. mendeko Iraultza Zientifikoak argi bereizi zituen filosofia eta zientzia. Enpirikoak ziren ikerketa-metodo berriak erabiltzen hasi ziren. Metodo horiek bi elementu berri zituzten: esperimentazioa eta matematizazioa. Ordura arte, ez ziren esperimentuak egiten. Gertaerak nola sortzen ziren ezagutzeko lan egiten zuten. Esperientzia eta emaitzak formula matematikoaren bidez formulatzen dira.

ZIENTZIEN SAILKAPENA

: fisika eta astronomia XVI. eta XVII. mendeetan eratu ziren zientzia moduan. Haien ikerketa objektuak zehaztu zituztelako eta horiek ikertzeko berezko metodoak proposatu zituztelako. Azken horiek dira jakintza zientifikoei autonomia eta berezko estatutua ematen dizkieten bi ezaugarriak. Metodoa bereziki garrantzitsua da. Zientzia bakoitzak zehaztu dituen objektuen arabera, eta haien metodo moten arabera, sailkapen hau osatu da:  

Deskargatu

PDF Word HTML