Hormonak eta guruin endokrinoen kontrola: funtzioak eta mekanismoak

Biologia-n eguneratua3,46 KB

Laburpena

Dokumentuak guruin endokrinoek jariatzen dituzten hormonen funtzioa eta kontrol mekanismoa azaltzen ditu, atzeraelikadura negatiboa barne. Hormona batzuen eginkizunak ere aztertzen dira, hala nola adrenalina, intsulina, glukagoia, sexu-hormonak eta oxitozina. Gainera, eskeleto- eta gihar-sistemaren osagaiak eta funtzioak laburki deskribatzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Guruin endokrinoek estimuluak hautematen dituzte eta hormonak odolera jariatzen dituzte.
  • Hormonak odolaren bidez itu-zelulara garraiatzen dira eta errezeptore espezifikoekin bat egiten dute.
  • Hormona jariaketa atzeraelikadura negatiboaren bidez kontrolatzen da: maila jakin bat iristean jariaketa geldiarazten da.
  • Intsulinak odoleko glukosa txikitzen du; glukagoiak, berriz, handitzen du.
  • Adrenalinak nerbio-sistema autonomoaren aktibitatea bizkortzen du estresari aurre egiteko.
  • Eskeleto-giharrak endomisioz, perimisioz eta epimisioz inguratutako konjuntibozko mintzez osatuta daude.
  • Lokomozio-aparatua eskeleto-sistemak eta gihar-sistemak osatzen dute.

Frogatu zeure burua

Organo eta ehunetako prozesuak abiarazten edo geldiarazten dituzte, hauek bizkortuz edo motelduz.

Itu Zelulak

Hormona jakin batentzako errezeptore espezifikoak dituzten zelulak dira.

Hormonek kontrolatzen duten prozesua:

  1. Guruin endokrinoek estimuluak hautematen dituzte eta hormonak jariatzen dituzte.
  2. Hormonak odolaren bidez itu-zeluletara garraiatzen dira.
  3. Hormonek errezeptoreekin bat egiten dute (G iltza-sarraila).
  4. Hormona bakoitzak funtzio bat betetzen du. Funtzioa betetakoan hormona desagertzen da.

Hormona jariaketa kontrolatzeko mekanismoa atzeraelikadura negatiboa da. Odoleko hormona kantitatea maila jakin batera iristen denean, seinaleak hormona jariaketa geldiarazten du, hipofisiaren eta hipotalamoaren hormona-jariaketa inhibituz.

Adrenalina

Nerbio-sistema autonomoaren aktibitatea bizkortzen du adrenalinak, estresari aurre egiteko.

Intsulina

Odoleko glukosa kantitatea txikitzen du, glukosa zeluletan sartzea eraginda.

Glukagoia

Odoleko glukosa kantitatea handitzen du, zeluletako glukogenoa glukosa bihurrarazi; gero, odolean sartzen da glukosa.

Testosterona

Espermatozoideak sortzen eta sexu-karakterea sekundario maskulinoak garatzen ditu.

Estrogenoak

Emakumeen sexu karaktere sekundarioak garatzen ditu.

Progesterona

Umetokia haurdunaldirako prestatzen du.

Hazkuntza-hormona

Organismoko ia ehun guztien hazkuntza estimulatzen du; bereziki, eskeletoarena.

Tirotropina (TSH)

Tiroidearen hormonak sortzea estimulatzen du.

Oxitozina

Erditzean, umetokiaren uzkurdurak abiarazten ditu, eta erditzearen ondoren, amaren bularrek esnea ematea estimulatzen du.

Hezur muin gorria eta hezur muin horia hezur batzuen barruan aurkitzen diren bi ehun mota dira. Hezur muin gorria hezur ehun arolak mugatzen dituen hutsuneen barruan egoten da eta odol zelulak sortzeko funtzioa du. Hezur muin horia berriz, hezur luzeetako diafisiko muin-barrunbearen barneko ehun adiposoa da.

Giltzadura, bi hezur elkarrekin lotzen dituen egitura da.

Eskeleto-giharrak zelula uzkurkor batzuez, gihar-zuntzez, osatuta daude. Horiez gain, zer beste osagai dituzte giharrek?

  • Endomisioa: gihar-zuntza inguratzen duen ehun konjuntibozko mintza.
  • Gihar-faszikulua: gihar-zuntzen sorta.
  • Perimisioa: gihar.faszikulua inguratzen duen konjuntibozko mintza.
  • Giharra: gihar-faszikuluen sorta.
  • Epimisioa: gihar osoa inguratzen duen konjuntibozko mintza.

Lokomozio-aparatua eskeleto-sistemak eta gihar-sistemak osatzen dute.

Eskeleto-sistemaren elementuak: Hezurrak, Giltzadurak: bi hezur elkarrekin lotzen dituzten egiturak dira., Lotailuak: hezurrak lotzen dituzten ehun konjuntibozko zuntz gogorrak dira.

Eskeleto-sistemaren funtzioak: Gorputzari forma ematea eta haren pisua eustea, Barne-organoak babestea, Kaltzioa eta fosforo pilatzea, Hezur muinean odol zelulak sortzea.

Gihar-sistemaren elementuak: Eskeleto-giharrak, Tendoiak: giharrak eta hezurrak lotzen dituzten ehun konjuntibozko zuntzak.

Gihar-sistemaren funtzioa: Mugimendua sortzea.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da atzeraelikadura negatiboa hormonen kontrolean?

Odoleko hormona kantitatea maila jakin batera iristen denean, seinaleak hormona jariaketa geldiarazten du. Hipofisiaren eta hipotalamoaren hormona-jariaketa inhibitzen da.

Zein hormonak handitzen du odoleko glukosa kantitatea?

Glukagoiak handitzen du odoleko glukosa kantitatea. Zeluletako glukogenoa glukosa bihurtzen du, eta glukosa odolera sartzen da.

Zer funtzio dute hezur muin gorriak eta horiak?

Hezur muin gorriak odol zelulak sortzeko funtzioa du. Hezur muin horia, berriz, ehun adiposoa da hezur luzeen diafisi-barrunbean.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein hormonak jaisten du odoleko glukosa kantitatea?
2. Zer da hormona jariaketa kontrolatzeko mekanismoa?
3. Zein hormonak bizkortzen du nerbio-sistema autonomoaren aktibitatea estresari aurre egiteko?
4. Zein da oxitozinaren funtzio nagusia?
5. Zein ehunek osatzen ditu gihar-zuntzen sortak?
6. Zein da gihar-sistemaren funtzio nagusia?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.