XVI. Mendea: Gizartea eta Ekonomia

Beste atzerriko hizkuntzak4,17 KB

Ahaideak bukatu, feudal izatetik burges, nekazaritza burdingintza ontzigintza arrantza: komertzioa hedatu. Politika: europan monarkia nagusi, Fernando Katolikoak Nafarroa inbaditu 1512. Kultura: hizkuntzen susperraldia, autoreek kultura klasikoa berpiztu nahi, inprenta sortu 1455 iritzi ideiak zabaldu. Euskara: euskal literaturaren lehen urratsak: Etxepare Linguae Vasconum Primitiae, euskara kultur hizkuntza bilakatu nahi europarrak bezala. Erlijioa: Trentoko kontziliazioa 45-63 kontraerreforma hasi protestantismoari aurre egiteko berpizkunde katolikoa. Berpizkunde: unibertsoa gizakia ardatz, norbanakoaren estima...

Bernart Etxepare: 1480-1560

Donibane Garaziko erretorea, espetxeratu salaketa faltsu batengatik Fernandoren alde zegoela esan. Euskarazko lehen liburua, 15 poema lau sailetan elijiozko1-2 maitasun3-12 preso13 euskara14-15. Batzuentzako erdiaroko egilea jainkoa eta amodioa nahasteagatik, besteek berpizkundekoa bere burua aipatzea aurrerapenean fedea. Trentoko kontzilioan amodiozko lanak debekatu, ezezaguna, plazerragatik idatzi, ahoz aho zabaldu.

Joanes Leizarraga: 1506-1601

Apaiz katolikoa zen Joana erreginak itun berria Vulgatatik euskarara eskatu 1571 testamentu berria (hasieran erreginari gomendio gutuna) + Euskal Herria lehen aldiz aipatu. Lehen euskal prosalaria izan, arazoak: ortografia hizkera. 1559 erregina protestante eta bera kalbindar. 1571 hiru obra idatzi: Iesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria, ABC, Kalendrera.

Pedro Agerre Axular: 1556-1644

Sarako Eskolako (apaiz kultur gizonen taldea) erretore izan zen, apaizez gain. Gero bi partetan bereizita 1643 (2zatiagalduta) perfekzio espirituala lortzeko espiritua landu behar, aszetika obra ariketa eta praktika multzorekin. 'Gero dioenak bego dio' gero, inoiz. Axular sermoilaria zen baina bere lana erraz eta atsegina. Erretorika maisua. Axularrengan eragina izale mistikoek Fray Luis de Granada adibidez.

Arnaud Oihenart 1592-1668

Lehen euskal idazle seglarra (apaiza ez dena) goi mailako heziketa zabala (zuzenbidea) hainbat hizkuntza eta euskalki menderatu. Nafarroa beherako parlamentuko abokatu. Istorio laburrak idatzi. Atsotitzen biltzaile 706 esaera zahar bildu. 1657 euskal atsotitz eta olerkiak. Elisioa sineresia azentu prosodikoa fenomenoak erabiltzen/kontuan hartzen + errima silaba eta erdi gutxienez nahi. 30 poesia idatzi emakume eta haien edertasuna, amodioari buruz.

XVIII. Mendea

Ilustrazioaren mendea, arrazoi + zientzia loraldia. Merkataritza garatu, burgesia hobetu. Politikan despotismo ilustratua. Mugimendu antikolonialistak eta errepublikasaleak. Euskal herrian Azkoitiko zalduntxoak (euskal antzerkia+) Real Compañia Gipuzkoana de Caracas (Amerika harreman ekonomikoa eta indianoak.) Apologistak (zerbaiten defendatzaileak) euskaldun sutsuak, foruzaleak... Ilustrazioa: literaturak zeregin soziala zuen, irakaskuntza, jakintsuago=zoriontsuago.

Manuel Garagorri Larramendi: 1690-1766

Apaiza eta sermoilaria izan zen (oso pertsona argia, azkarra) etsaiei zirik eta adarra jotzea gustoko (provocador). Obra oso gutxi baina oso kalitate onekoak, hiztegi landua gaztelaniaz. Eragile bultzatzaile eta akuilatzaile lanagatik benetan garrantzitsua. De la antiguedad y universalidad del bascuenze en España (1728) euskara Espainiako hizkuntza zaharrena + gaztelaniazko hitzen jatorria euskaraz azaldu + euskara hobea da akatsik ez dituelako + salbuespen gutxi + fonema goxoak, atseginak: alderdi apologista. El imposible vencido (1729) euskararen lehen gramatika, hiru atal: deklinabidea-aditza, sintaxia eta azentua: alderdi gramatikala. Diccionario trilingue castellano, bascuence y latin (1745) obra ezagunena, bi zati: sarrera luzea eta hiztegia; hitz mota ugari baina fidagarritasun urria hitz asko asmatuak zirelako, etimologiak aztertu ere: hiztegi alderdia. Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal provincia de Gipuzkoa (1756) ohiturak jasotzen dituen historia liburua da: alderdi historialaria. Larramendiren garrantzia: ikuspegi beri bat ekarri/eman eta euskalgintzan jarduteko tresnak eman zizkigun euskaldunoi: hiztegia eta gramatika, euskararen apologismoan ere eragina. Euskara erdararen morroi izaten uzteari hasiera eman.

Deskargatu

PDF Word HTML