XIX. Mendean Bertsolaritzaren Garapena eta Garrantzia

Hizkuntza eta literatura3,5 KB

Zeintzuk izan ziren XIX. mendean nagusitu ziren bertsolariak? Nolako estimazioa zuten gizartean? Eta eskolatuen artean? Lehenagoko aztarnarik falta ez bada ere, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Alabaina, ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk nagusienak: “Xenpelar”, “Iparragirre”, “Bilintx”, “Etxahun”, “Oxalde”, “Udarregi”, “Peio Errota” eta “Otaño”. Herri xeheak bertsotarako zaletasun handia erakutsi arren, jende ikasiaren harrera ez zen beti hain abegitsua izan.

Zein zen purista edo garbizaleen iritzia? Zertan eragin zion bertsolaritzari joera garbizaleak?

Indartuz zihoan garbitzaletasun linguistikoak ere ez zion bertso munduari mesederik ekarri; bertsolarien euskara mordoiloegia zen puristen belarrietarako, eta itsuegi zeuden bertsoen alderdi onak ikusteko.

Eman Txirritaren garaiko bertsolarien egoera. Aipatu hiru izen. Zergatik da hau garrantzitsua Txirrita bere ofizioan? Bertsolarien prestijioak apur bat beherantz egin zuen XX. mendeko lehen hamarkadatan. Dena den, herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsotarako tarterik faltako; bateko eta besteko pasadizorik xelebreenak kanta paperetan haizatzen ziren oraindik; marinel eta baserritarren bizimodu latza sarritan izaten zuten bertsolariek kantagai; baina bestelako istilu eta gatazkak ere ezagutarazten zituzten bertsoen bidez: langileen borrokak eta grebak, adibidez. “Gaztelu”, “Saiburu”, “Teilleri txiki” eta “Txirrita”. Txirritak bertsolaritza zuen eta gogoko lanbide horri ez zion hil arte ukorik egin. Husten ez zen ganbara zeukan buruan, agortzen ez zen etorria eztarrian. Ia denean zen ona: bat-bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan, gai jostalari nahiz serioetan, bakarrean zein lagun artean.

Eta gure “Urretxindorra”? (or. 82. “Euzkera maitagarria” testua). Nola ikusten du euskara? Kepa Enbeita “Urretxindorra” bezala ezagutzera iritsi zen. Probintziatik kanpora ere sarri ibili zen kantari Kepa Enbeita: zenbaitekin lehian batzuetan, hauteskunde kanpainetan eta mitinetan jeltzaileen ideiak defendatzen beste askotan. Itxura gozo eta dotoreko bertsolaria zen, hein batean puristen euskara “garbia” erabili arren, entzulegoarengana erraz heltzen zekiena. Gerraostean Urretxindorraren seme Balendinek eta hainbat bilobek jarraitu diote familiako bertsolari sagari. “Euzkara maitagarria”: - Euskara ez da erabiltzen (1. bertsoa) - Euskalduna Euskara erabiltzen duena (2. bertsoa) - Guretzat lehenengo hizkuntza Euskara (3. bertsoa)

Nola sortu ziren bertsolarien arteko txapelketak? Eta lehen txapeldunak, nortzuk izan ziren? Lekuonaren hitzaldiak laster izan zituen ondorioak euskaltzaleen artean. Nabarienak, Errepublikaren amaiera aldera Donostian Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedia erakundeetako Jose Zubimendi, Aitzol eta bestek antolatutako “Bertsolari-Egunak” izan ziren. Lehena 1935ean ospatu zen Kursaaleko Poxpolinen antzokian, hemeretzi bertsolariren partaidetzarekin. Adin desberdinetako ordezkariak elkartu ziren lehendabiziko txapelketa hartan: Txirrita, Lexo edo Saiburu bezalako zaharrak, Txapel eta Zabaleta anaien tankerako bertsolari sasoikoak, edota Zepai eta Basarriren moduko gazteak. Iñali Eizmendi “Basarri”ri txapela jantzi ziotenean, bertsolaritzaren aro berri bat zela konturatu zen entzuleria. Handik gutxira Txirrita handiak irabazi zuen txapela.

Deskargatu

PDF Word HTML