Testo 18
18.Idenfikazioa
Iruzkina egiteko, Estatuko Boletin Ofizialean argitaratutako lege baten artikulu batzuk ditugu;hauen bidez erregimen frankistak. Gerra zibila ondoren , industria bultzatzeko helburuarekinhartutako erabaki batzuk azaltzen zaizkigu. Testua lehen mailakoa da, juridiko-ekonomikoa, legeekonomikoa baita, 1939an publikatua. Autoretzat, Franko diktadorea, bere gobernuaren bidez, hartu behar dugu, eta hartzaileak, Espaniarguztiak. Testuan bertan agertzen den bezala, datazioa 1939ko urriaren 25ean kokatzen da.
Ideia nagusiak
Testuaren gai nagusia, “Nazio-intereseko industriak babestea” da, eta azaltzen den moduan, helburunagusia nazio-intereseko industriak sustatzea da.Ideia nagusiak:Momentuko egoera ekonomikoa larria da, krisia sakona eta politika autarkikoa.Egoera ekonomiko hori hobetzeko nahia azaltzen du erregimenak.Horretarako, “Nazio-intereseko” industrien ezarpena bultzatzea ezinbestekoa da.Industria hauek onura handiak ekarriko dituzte.
Industria hauek Estatuaren menpe egongo dira, kontrola zuzena izango da.
Inguruabar historikoa
Gerra bukatu ondoren kokatzen da testua, Francoren diktaduraren hasierako momentuan, II. MunduGerraren hasieran eta Espainia, gerra zibila ondoren, zuntsituta dagoelarik. Ekonomia sarea desagertuadago ia, arazo demografikoa, eta kulturala gainera ikaragarriak dira, crisia beldurgarria da. Errepresioa,gosea, gobernu eta lege berriak, Nazien eta Aliatuen presioak, pobrezia, izango dira momentukoerrealitatea.Gerra zibilaren ondorioak oso larriak izan ziren. Industria, nekazaritzaren ekoizpena, lurral,etxebizitzak, komunikabideak, etabar, hondamendi egoeran zeuden 1939an. Adibide garbiak,industria ekoizpena, gerra hasi baino %30a baino gutxiagokoa zen, nakazaritzarena, 21ekoa.Erregimen berriak ezarriko duen sistema, errepublika eta batez ere, gerra garaian eginiko kolektibizazioeta lur banaketen kontra jardun zuen, atzera bueltatzen, betiko jabeei, lurrak eta ondasunak, bainahonekin batera, sistema berriak estatuaren kontrol handia ezarri zuen ekonomiaren arlo gehienetan.Franco eta bere gobernua, politika estatala, nazionalista ezarri zuen, esan bezala, kontrol handi baterabiliaz, momentu horretan bertan Musolini Italian eta Hitler Alemanian egiten ari ziren antzera.Horrela irekiko da autarkiaren etapa, ia 20 urtez iraungo duen egoera. Epe luzeko helburua,ekonomian modernizazioa eta autosufizientzia lortzea zen, batez ere barne ekoizoena handituz etainportazioak murriztuz; hepe motzekoa, la urtetarako, errekurtso propioekin asetzea Espainarenekonomia eta defentsa beharrak.
4. Iruzkina
Hasiera batean testua Espainiaren egoera deskribatzen du, krisizko egoera larrian dago herrialdea gerraondoren, eta arazo ekonomikoa historian beste edozein baino handiagoa omen da.Ondoren, legeran helburu nagusia zein den azaltzen da, estatuak beharrezkoak dituen industriak garatzea eta nahiz eta ez da garbi onartzen momentuko bakantze egoera, lerro artean garbi ikusidaiteke hau, atzerriko inportazioei buruz hitz egiten duenean. Barne merkatua sustatu behar da etaindustria bat herrialdearen behar nagusie erantzuteko.Zeintzuk izango diren enpresa horiek, gobernuaren esku gelditzen da, garbi ikusten da hasieratik gobernuaren esku-hartzea ekonomia arloan handia izango dela, eta esplizituko aipatuko da enpresapribatuak ezin diola, edo jakin ez duela egoerari erantzun.
Aukeratutako industria sustatzeko, gobernuak pribilegio handiak emango dizkie, zergen jeitxiera,mugetan ere zerga gutxiago, kapitalaren zati bat ziurtatu egingo die, desjabetzak egiteko aukera.Edonori berehala bururatuko zaio, kapitala zeukatenek, aukera handia bezala hartu zutela lege hau.Noski, Erregimenari hurbiltzeko beharra ikusiko dute enpresari asko, beraien enpresak “naziointeresekoak” izendatzea aukera handia izango baitute.Pribilegio horien buelta, gobernuaren esku-hartzea izango da, kontrola oso handia izango da, nahiz etaazkeneko artikuluan, aukera ematen zaie enpresariei, kate horietatika askatzeko pribilegioei uke eginezkero.
Hasierako urtetan, lege honen eraginkortasuna eskasa izan zen, krisia larria izaten jarraitu zuen urteaskotan eta ez da izango, II. Mundu Gerra bukatu eta osterarte eta bakantze egoera gainditu harte nonEspainiaren industria goraka egiten hasiko zen.