Suarezen Gobernua eta Trantsizioaren Erronkak

Historia2,55 KB

2. Oposizio Politikoa

Udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Adolfo Suarezen gobernuak onartu egin behar izan zuen ezkerrak herri eta hiri nagusietan agintzea. Felipe Gonzalez, PSOEko liderrak, berriz, ordu arteko taktika aldatu zuen, eta oposizio gogorra egiteari ekin zion. Desadostasun batzuk izan arren, bere tesiek aurrera egin zuten, eta bere alderdiaren lider bilakatu zen. 1980an, Suarezen gobernuari zentsura mozioa jarri zion.

3. Lurralde Antolaketa

Konstituzioa onartu ondoren, eta bertako VIII. tituluarekin bat etorriz, autonomien eredua onartu zen lurralde antolamendurako egitura gisa. Hala, nazionalistek eskatzen zuten autogobernurako eskubidea onartu zitzaien, eta, era berean, zentralismo espainiarraren eredua bertan behera geratu zen. Euskaldunek eta katalanek egindako aldarrikapenei esker egin zen lurralde antolaketa hori, eta aldarrikapen horiek izan ziren giltzarri. Espainiako gainerako eskualdeek beranduago aplikatu zuten eredu hori:

  • Idatzi eta onartu ziren lehen bi autonomia estatutuak euskalduna eta katalana izan ziren, 1979ko urrian.
  • EAEko eta Kataluniako autonomia prozesuak abian jarri ostean, Galiziako Estatutua ere onartu zuten, 1981ean.
  • Andaluziako autonomia prozesuak Suarezen krisi politikoa agerian utzi zuen beste behin, baita PSOEk boterera heltzeko zeukan grina ere. 1980ko otsailean andaluziarrak erreferendumera deitu zituzten.
  • Gainerako eskualdeetan autonomiarako ekimenak etenda geratu ziren, izan ere sektore atzerakoienek horretara presionatu baitzuten gobernua. Nolanahi dela, gobernuak Konstituzioak bildutako eta babestutako hainbat eskumen onartu zizkien.

4. Suarezen Dimisioa

1981eko urtarrilean, Suarezek dimititu egin zuen eta alderdiko presidente kargua ere utzi egin zuen. Arrazoi hauek bultzatu zuten, batik bat, horretara:

  • Oposizioaren estrategia politikoak pixkanaka-pixkanaka gobernua eta Suarezen agintea higatzea.
  • UCDko barne borrokak eta alderdiaren desegitea.
  • Sektore atzerakoienen etengabeko mehatxuak.
  • Patronala apurka urrunduz joatea.
  • Hezkuntza alorrean elizako hierarkiekin adostasunik ez lortzea.

Otsailaren 23ko Estatu Kolpea eta Calvo Soteloren Gobernua

Suarezen ordezko, Leopoldo Calvo Sotelo proposatu zuen UCDk, baina egoera nahasiak arriskuan jarri zuen sistema demokratiko hasiberria, eta 1981eko otsailaren 23an, estatu kolpe baten mehatxua egia bilakatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML