San Agustinen Filosofia: Fedea, Arrazoia eta Jainkoa
San Agustinen Pentsamendua: Fedea, Arrazoia eta Egiaren Bilaketa
Jainkoa eta Zoriontasuna
Jainkoa: Ondo bizitzeko, Jainkoa aukeratzen duena, erreferentzia gisa hartzen duena (askatasunaren aukera) eta Jainkoarengan fedea duena da. San Agustinen ustez, gizakia gorputzak eta arimak osatzen dute. Espiritu garbia duenak fedea du askatasunez, bere borondatez.
Jakinduria: Pertsona bat ezin da zoriontsu izan zerbait falta bazaio. Akademikoak egiaren bila dabiltza, baina ezin dute lortu. Porrot egiten dute, eta, beraz, ez dira zoriontsuak. Eta zoriontsua izaten ez dakiena, ezin da jakintsua izan.
Zoriontasuna: Jainkoa edukitzean datza, denbora ez delako aldatzen eta egia adierazten duen gizaki bakarra duelako. Gainera, Jainkoari esker, askok bide zuzena jarraitzen dute.
Akademikoak eta Eszeptizismoa
Akademikoak: Platonek fundatutako akademiaren jarraitzaileak, 800 urte geroago. Akademikoek jarrera eszeptikoa zuten egiarekiko, hau da, gizakiok egia ezagutzea ezinezkoa zela uste zuten. Agustinek indargabetu nahi zituen eszeptizismoaren argudioak, eta goiko pasartea da horietako bat. Agustin oso zorrotza izan zen haiekin, haientzat ez baitute ez zoriontasunik ez jakinduriarik.
Fedea eta Arrazoiaren Arteko Harremana
San Agustinentzat, gizakiak egia aurkitu nahi zuen, zoriontsu izateko. Zoriontsu izateko, egia absolutuaz jabetu behar zen, hau da, Jainkoaz. Egia edo Jainkoa lortzeko, arrazoimena eta fedea lotuta egon behar dute.
Hasieran, arrazoiak gizakiari fedea lortzen laguntzen dio, eta gero fedeak arrazoia gidatzen eta argitzen du. Azkenik, arrazoiak fedearen edukiak argitzen laguntzen du. Egiaren bilakaeraren bidean, gizakia konturatzen da sentimendu sendoa behar duela bere barruan dagoen Jainkoarekin. Sentimendu horri fedea deitzen zaio. Beraz, ezagutzea edo ulertzea fedearekin dago baldintzatuta. Fedeak ematen du ulertzeko gaitasuna, horregatik esaten da "sinestu ulertzeko". Agustinen ustez, egia gure baitan dago, han bilatu behar dugu.
Bukatzeko, Agustinek bere planteamenduan 3 maila bereizten ditu: zentzuek ematen diguten ezagutza, arrazoimenak zentzuekin egiten duen lotura logikoa eta kontenplazioaren ezagutza.
Jainkoaren Existentziaren Bost Bideak (Tomas Akinokoa)
Tomas Akinokoak, San Agustinen eragina jaso ondoren, Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bide proposatu zituen:
- Lehen Bidea (Mugimendua): Dena mugimenduan dago. Mugiarazle batek beste bat mugitzen du, baina ezin da infinitua izan. Horregatik, lehen mugiarazle bat egon behar da, eta hori Jainkoa da.
- Bigarren Bidea (Kausa Eragilea): Ezinezkoa da norbait bere kausa izatea, eta, horregatik, ezinezkoa da kausa infinituen katea egotea. Beraz, lehen kausa eragile bat egon behar da, eta hori Jainkoa da.
- Hirugarren Bidea (Kontingentzia eta Beharra): Munduan dauden gauza edo gizaki asko ez dira beharrezkoak (kontingenteak = izan daitezke edo ez). Baina izakiak existitzen direnez, derrigorrezkoa da beharrezko den izaki bat egotea, eta hori Jainkoa da.
- Laugarren Bidea (Perfekzio Mailak): Munduan gauza inperfektuak daude. Inperfekzioa badago, perfekzioa ere egon behar da. Gainera, maila desberdinetan daude (adibidez, gizakiak eta animaliak). Gorengo maila bat egon behar da, eta hori Jainkoa da.
- Bosgarren Bidea (Helburua edo Ordena): Munduko gizaki eta gauza guztiak helburu batera zuzentzen dira. Adimenik ez dutenek ezin dute hori berez egin, beraz, adimen goren batek egon behar du munduko izakiak eta gauzak zuzentzen, eta hori Jainkoa da.