Plastikoen Industria-Lanketa: Prozesuak eta Produktuak
Plastikoen Industria-Lanketa
1. Plastikoak merkaturatzeko formak idatzi itzazu.
Hautsa, bolatxoak, pikorrak eta fluido likatsuak.
2. Estrusio prozesuaren bidez lortzen diren produktuak idatzi itzazu.
Hodiak, errezelen errailak, profilak, plakak eta xaflak.
3. Estrusio prozesuaren 4 urratsak idatzi itzazu.
- Pikorrak tobera deritzon inbutu erraldoi batetik erortzen dira, eta torloju amaigabe batean sartzen dira; torloju horrek mugitu eta aurrerantz bultzatzen ditu.
- Zilindroko horma beroekiko ukipenean, masa berotu egiten da, urtu arte; horrela, egitura biguna, trinko eta homogeneoa hartzen du.
- Torloju beraren presioak eraginda, masak burua edo trokela zeharkatzen du, eta horrela, amaierako forma hartuz joaten da.
- Hozteko hormekiko ukipenean, produktua hoztu egiten da, eta plastiko estruditu epela zatitu edo kiribildu egiten da, produktuaren arabera.
4. Injekzio prozesuaren bidez lortzen diren produktuak idatzi itzazu.
Automobilgintzakoak, etxetresna elektrikoen karkasak, sukaldeko ontziteriak eta oso objektu handiak, adibidez, hozkailuen ateen barneko panelak.
5. Injekzio prozesua azaldu ezazu.
Plastikoa urtu eta moldean sartzen da. Gero, moldetik atera eta ontzi bihurtzen da.
6. Puzte prozesuaren bidez lortzen diren produktuak idatzi itzazu.
Prozedura hori gorputz hutsak egiteko erabiltzen da.
7. Estrusio-puzte prozesua azaldu ezazu.
Plastikozko hodi bat jartzen da molde baten bi erdi irekien arteko hutsunean. Gero, moldea itxi, eta ertz batetik airea presioz sartzen da. Plastikoa moldearen horma hoztuen formari egokitzen zaio, eta gorputz huts bihurtzen da.
8. Injekzio-puzte prozesua azaldu ezazu.
Material jakin bat molde batean sartzen edo injektatzen da, hasierako forma edo aurreforma sortzeko. Aurreforma moldean sartzen da, eta aire konprimituaz puztuz, moldearen forma hartzen du. Hozten utzi eta biak banatzen dira.
9. Alboko ariketa: Kola termofusiblearen pistolaren funtzionamendua
(Oharra: Kola termofusiblearen pistolaren funtzionamendua estrusioan oinarritzen da.)
Zilindro bat dago, eta palanka presionatzen duzu. Pistola beroa dagoenez, plastikoa urtu egiten da.
10. Ijezketa prozedura zertarako erabiltzen da?
Prozedura hori plastikozko xaflak edo laminak egiteko erabiltzen da.
11. Estrusio bidezko ijezketa azaldu ezazu.
Lehendabizi, materiala estrusio-makina batetik pasatzen da. Makina horrek buru lau bat du, eta hor eratzen da geruza. Gero, hoztu egiten da, arrabola batetik pasatuta, eta amaitzeko, biribilkatu egiten da, haril bat eratuz. Prozedura horren bidez, ekoizpen-abiadura handia lor daiteke.
12. Kalandratzea azaldu ezazu.
PVCzko xaflak eta estalkidun ehunak egiteko erabiltzen da.
13. Apartzea azaldu ezazu.
Airea edo beste gas bat sartzen da plastiko-masa baten barruan. Horrela, burbuilak sortzen dira barruan, eta materialaren bolumena handitzearekin batera, dentsitatea murrizten da.
14. Apartze prozedura zertarako erabiltzen da?
Poliestirenozko eta poliuretanozko aparrak egiteko.
15. Konpresio bidezko moldekatzea azaldu ezazu.
Materiala, pikor edo hauts forman, molde batean sartzen da, eta kontramolde batekin konprimitzen da, aldi berean beroa emanez.
16. Haritze prozesua azaldu ezazu.
Plastikoa birrindu eta labe batean sartzen da. Urtutakoan, zulo askoko ahoko batetik pasatzen da, eta horrela, hari finak lortzen dira. Gero, aire-zurrusta batez hozten dira, eta amaitzeko, hariak luzatu eta biribilkatu egiten dira, harilak eratuz.
17. Hutsean forma emanda zer elementu lortzen dira?
Piezak, pneumatikoak, teilatuak, hegazkinetako kabinak, haize-babesak, eta abar.