Artezketa: prozesua, harri urratzaileak eta makinak

Teknologia-n eguneratua3,31 KB

Laburpena

Dokumentu honek artezketa prozesua aztertzen du: artezteko makinen funtzionamendua, harri urratzailearen osagaiak (ale mota, tamaina, gogortasuna, egitura eta aglomeratzailea) eta harri aukeratzeko faktoreak. Mugimendu motak, makina bereziak eta harriak lotzeko sistemak ere azaltzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Artezketa prozesuan harri urratzailea erabiltzen da material-harroketa egiteko.
  • Harri urratzailea osatzen duten elementuak: urratzaile mota, ale-tamaina, gogortasun-maila, egitura eta aglomeratzailea.
  • Ale-tamaina zenbakiz sailkatzen da: zenbaki txikiagoa, ale zakarragoa eta handiagoa.
  • Gogortasun-maila alfabetoko letrez sailkatzen da, bigunetik gogorrera.
  • Aglomeratzailerik gehien erabiltzen dena beiraztatua da.
  • Artezketan lan-mugimenduak: ebaketa-abiadura (Mc), birakaria (Mr), luzetarako zuzena (Ma) eta sartze-higidura (Mp).

Frogatu zeure burua

Azterketa zertan datza?

  • Artezteko makinaren funtzionamendua eta eragiketak ezagutzea.
  • Harri urragarria zer den jakitea.
  • Artezteko ebaketa-abiadura, aurrerapena eta iraganaldi-sakonera zer diren jakitea.

Harri urratzaile baten dimentsioak zeren menpe daude?

  • Kanpo-artezketa zilindrikoa.
  • Barne-artezketa zilindrikoa.
  • Artezteko laua.

Harri urratzailea osatzen duten elementuak

Ezaugarri garrantzitsuena espezifikazioa da. Harria osatzen duten elementuak:

  • Urratzaile mota.
  • Ale-tamaina.
  • Gogortasun-maila.
  • Egitura.
  • Aglomeratzailea.

Zer da urratzailea, nola sailkatzen da eta zein erabiltzen da gehien?

Mekanizatu berri den piezaren material-harroketa burutzen duen harriaren gunea da. Ale eran aurkezten da. Naturalak edo artifizialak izan daitezke. Gehienak artifizialak erabiltzen dira, kalitate hobea izaten dutelako.

Zer da alea eta nola sailkatzen dira?

Urratzailea osatzen duten aleen bataz besteko neurria da. Zenbaki bidez sailkatzen dira: zenbat eta zenbaki txikiagoa, orduan eta ale zakarragoa eta handiagoa.

Zer da gogortasun-maila eta nola sailkatzen dira aleen gogortasunaren arabera?

Aglomeratzaileak aleari eusteko egiten dion indarraren neurria da. Alea erortzen bada, biguna dela esango dugu; bestela, gogorra. Gogortasun-maila aglomeratzaile-kopuruaren araberakoa da: aglomeratzaile gutxi badu, aleari ahul eutsiko dio. Alfabetoko letren bidez sailkatzen dira, bigunetik gogorrera.

Egitura zer da eta nolakoa izan daiteke?

Harrian, ale urratzaileen arteko distantzia da. Irekia edo itxia izan daiteke. Aleak eta aglomeratzailea izateaz aparte, haize-zuloak ditu, bertatik txirbila ateratzeko eta gehiegi ez berotzeko.

Aglomeratzailea

Harri urratzailearen aleak lotzeko erabiltzen den materiala da. Hiru talde daude: mineralak, organikoak edo "plastikoak", eta metalikoak. Gehien erabiltzen dena beiraztatua da.

Beiraztatuaren ezaugarriak

Gogortasuna, zurruntasuna, porositatea eta bolumen txiki batekin alea ongi eta sendo lotuta mantentzen duen indarra.

Erretxina sintetikoa

Beiraztatuaren atzetik garrantzitsuena da.

Harri urratzailea aukeratzerakoan kontuan hartu beharreko faktoreak

  • Landu behar den materiala.
  • Eragiketa mota.
  • Ukipen-gainazala.
  • Akabera eta doitasuna.
  • Vc (ebaketa-abiadura), Va (aurrerapen-abiadura), iraganaldi-sakonera.

Definitu lan-mugimenduak

  • Mc (ebaketa-abiadura): Bere ardatzarekiko biratzen duen harriak daramana.
  • Mr (birakaria): Mekanizatu behar den piezak duena.
  • Ma (luzetarako zuzena): Mekanizatu behar den piezak duena.
  • Mp (sartze-higidura): Harriak izaten duena; zuzena edo aldizkakoa izan daiteke.

Artezteko makina bereziak

  • Artezteko makina zentrugabea.
  • Harientzako artezteko makinak.
  • Engranajeak artezteko makinak.

Harri urratzaileak lotzeko sistemak

  • Harri-etxeen bidez.
  • Torloju bidez.
  • Txabeta eta zorro txikitzaile bidez.
  • Zurtoindun harri-etxeen bidez.
  • Harri enkolatu edo soldatuen bidez.
  • Segmentudun plateraren bidez.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da harri urratzailea?

Mekanizatu berri den piezaren material-harroketa burutzen duen harriaren gunea da. Ale eran aurkezten da eta naturala edo artifiziala izan daiteke, gehienak artifizialak izanik kalitate hobea dutelako.

Zer da beiraztatua?

Harri urratzaileen aglomeratzaile garrantzitsuena da, eta gogortasuna, zurruntasuna eta porositatea ematen dizkio harriari. Aleak ongi eta sendo lotuta mantentzen ditu.

Zein faktoreak kontuan hartu behar dira harri urratzailea aukeratzean?

Landu behar den materiala, eragiketa mota, ukipen-gainazala, akabera eta doitasuna, eta Vc, Va eta iraganaldi-sakonera.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer da urratzaile baten alea?
2. Nola sailkatzen dira aleak?
3. Zein aglomeratzaile erabiltzen da gehien?
4. Zer neurtzen du gogortasun-mailak?
5. Zer da Mc (ebaketa-abiadura)?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.