Nietzsche: Apolo, Dioniso eta Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika

Filosofia eta etika3,14 KB

Apolo eta Dioniso: Gizakiaren Bi Indar

Gizakiaren inguruan bi indar kontrajarri agertzen dira: arrazionalismoa eta sentimenduak. Apolo, argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, arrazionala; eta Dioniso, aldiz, itxuragabea eta neurrigabearen adierazgarria da, sentimenduen adierazgarri, hau da, bestearen kontrakoa. Bi hauen arteko kontrajarritasuna oso argia den arren, ezin dute bizi bata bestea gabe.

Hala ere, Europako filosofia tradizionalistak apolineoari garrantzia gehiago eman dio, eta lehen esandako balioak nagusitu dira Mendebaldeko kulturan, dionisiakoen aurretik. Nietzschek hauxe bera aldarrikatu nahi du: berarentzat, supergizakiaren ezaugarriak dituzten balioak dionisiakoak dira, baina bi joeren arteko oreka berreskuratzen saiatuko da, berdintasunean aritzeko.

Joera arrazionalistak dituztenek ez dira errealitatearen mugikortasunaz ohartzen, hau da, ez dute arrazoimenik eta egia osorik lortzen. Izan ere, bizitzan aurrera egiteko eta ezagutzaren ahalmena lortzeko, instintuak, pasioak eta antzekoak baloratu beharra dago.

Nietzsche: Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika

Nietzschek kritika handia egiten dio Mendebaldeko zibilizazioari, eta zalantzan jartzen du gizakiak bi mila urteotan egindako bidea. Bide okerra hartu izana kristautasunaren erru dela aldarrikatzen du. Nietzscherentzat kristautasuna inposaketa bat da, ezintasunaren adierazle; gizakiak iraintzen ditu, eta horregatik, gizakiaren gaitza izan dela dio.

Erlijioaz gain, Nietzschek zientzian eta filosofian izan diren adierazpenak ere gizakiaren jarraibide okerrak izan direla dio, eta honela kritikatzen du mendeetan zehar hedatuz joan den Mendebaldeko kulturgintza osoa. Bereziki, Europan goimailakoen bizitza erosoa ez dela osasungarria izan aldarrikatzen du.

Bitalismoa eta Bizitzaren Balioa

Gainera, Nietzschek bereizketa garbi bat egiten du egondako filosofoen artean: Sokratesen iritziak ontzat ematen zituen, baina Sokrates eta bere ondorengoak gaitzetsi egiten ditu. Bestalde, esan beharra dago Nietzschek bitalismoaren filosofia berretsi zuela.

Bitalismoarentzat bizitza da balio nagusia, eta bizi-errealitatea balioz eta sentimenduz antzematen da, arrazoimenaren bidez baino gehiago. Honetaz gain, bitalismoak bizitzaren alderdi dinamikoa eta irrazionala goraipatzen ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML