Nazioarteko Lankidetza eta Azpigarapena: Erakunde Nagusiak

Ekonomia2,86 KB

Nazioarteko lankidetza

II. Munduko Gerraren ondoren, nazioen arteko lankidetza sustatu eta indartzea beharrezko ikusi zuten. Lankidetza hau bi arlotan sendotzea pentsatu zuten eta, horrexegatik, ondorengo erakundeak sortu ziren:

  • Lankidetza politikoa: Nazio Batuen Erakundea (NBE)
  • Lankidetza ekonomikoa:
    • Muga-zergei eta Merkataritzari buruzko Akordio Orokorra (GATT)
    • Munduko Merkataritza Erakundea (MME)
    • Nazioarteko Diru Funtsa (NDF-FMI)
    • Munduko Bankua (MB)

A) Nazio Batuen Erakundea (NBE)

Nola dago antolatuta?

  • Batzar Nagusia
  • Segurtasun Kontseilua
  • Ekonomia eta Gizarte Kontseilua
  • Administrazio Fiduziarioko Kontseilua
  • Nazioarteko Justizia Auzitegia
  • Idazkaritza Nagusia

NBEren funtzioak:

  • Bakea mantentzea
  • Giza eskubideak babestea
  • Laguntza humanitarioa ematea
  • Garapen iraunkorra sustatzea

Idazkari Orokorra:

Maria Fernanda Espinosa Garcés

B) GATT (Muga-zergei eta Merkataritzari buruzko Akordio Orokorra)

Zer da?

GATT merkatu askea bermatzeko erakunde gisa sortu zen. Estatu ezberdinek salgaien zirkulazio askea bermatzeko idatzitako akordioa da. Akordio honen helburua protekzionismoak sorturiko kalteak ekiditea da. GATT nahikoa izan ez zenez, MME (Munduko Merkataritza Erakundea) edo OMC delakoa sortu zen.

C) Munduko Merkataritza Erakundea (MME / OMC)

Helburu nagusia:

Merkatuaren irekiera ahalik eta gehien zabaltzea, modu aske batean. Garapen bidean dauden herrialdeen merkataritza-gaitasuna aztertzea eta beste nazioko erakundeekin lan egitea. 164 herrialdek osatzen dute.

MMEren funtzioak:

  • Merkataritza-akordioen kudeaketa
  • Merkataritza-akordioetarako foro izatea
  • Merkataritza-diferentziak konpontzea
  • Nazioetako merkataritza-politika aztertzea

D) Nazioarteko Diru Funtsa (NDF / FMI) eta Munduko Bankua (MB / BM)

Zein da NDF eta MBren funtzio garrantzitsuena?

NDF erakunde bat da, non garapen bidean dauden herriei dirulaguntzak ematen dizkieten. Bertako herritarrek zerga asko ordaindu behar dituzte horren ondorioz; erakunde horiek finantzaketa eskaintzen diete.

Azpigarapena

Azpigarapenaz hitz egiten dugunean, garapen-bidean dauden herrialdeez ari garela esan behar dugu. Herrialde hauek guztiek ondorengo ezaugarriak dituzte:

  • Errenta per capita baxua.
  • Lehen sektorean oinarritutako ekoizpen-egitura.
  • Merkatu txikiak eta ez-eraginkorrak.
  • Hazkunde demografikoaren tasa altuak.
  • Ezegonkortasun politikoa.
  • Azpiegitura eskasak.
  • Gizarte-prestakuntza eskasa.
  • Kanpo-zor handia.

Deskargatu

PDF Word HTML