Metonimia, sinonimia, metafora, pertsonifikazioa...
MAILA SEMANTIKOA:
-Konparazioa: bi elementu elkarren ondoan jarri eta beren ezaugarri bat elkartzea.
-Metafora: hitz baten berezko adiera irudizko adiera batera igaroaraztea.
-Metonimia: beste batekin nolabaiteko lotura duen elementu bat haren ordez erabiltzea.
MAILA FONIKOA:
-Aliterazioa: antzeko soinuen errepikapena.
-Onomatopeia: antzeko soinuen errepikapenak ezaguna den soinu bat imitatu nahi duenean gertatzen da.
-Neurria: silaba kopuruak, puntuak edo errimak, eta etenak osatzen dute testuaren neurria.
MAILA LOGIKOA:
-Antitesia: aurkako zentzua duten bi elementu elkarren ondoan agertzea.
-Hiperbolea: zerbait berez den baino handiago edo larriago agertzea.
-Pertsonifikazioa: pertsona ez den izaki bat pertsona ezaugarriekin agertzea.
MAILA SINTAKTIKOA:
-Anafora: esaldien hasierako hitz baten edo gehiagoren errepikapena.
-Paralelismoa: egitura sintaktiko baten errepikapena.
-Hiperbatona: ohiko egitura sintaktikoa edo hitzen ordena aldatzea.
-Polisindetona: esaldi berean juntagailu ugari erabiltzea.
-Asindetona: esaldien elementuen artean edo bi esaldirenartean koordinazio elementurik ez jartzea.