Marxismoa: Materialismo Historikoa, Klase Borroka eta Komunismoa
Marxen Materialismoa: Gizakia Historiaren Protagonista
Marxen materialismoak gizakia historiaren protagonista gisa baieztatzen du. Hau da oinarria:
- Gizakiak beste gizakiekin eta naturarekin finkatzen dituen harremanak harreman naturalak dira.
- Gizakiek ondasun materialak ekoizten eta trukatzen dizkiote elkarri beren behar materialak ase ahal izateko. Marxek honi bizitzaren ekoizpen soziala deitzen dio.
Materialismo hau materialismo dialektikoa eta historikoa da; historiaren interpretazio bat. Giza historia baldintzatzen duena ez da espiritua (Hegel), produkzio-harreman ekonomikoak baizik.
Egitura Ekonomikoa eta Gainegitura
Gizartearen garapen osoa ekonomiaren bidez azaltzen da, ondasun materialen produkzioaren bitartez (azpiegitura). Edozein antolakuntza sozialen oinarria produkzioa da, eta horren bidez azaltzen da historia osoa. Marxen iritziz, gainegitura (ideia, sinesmen, instituzio eta arau multzoa) azpiegiturari erantsitako zerbait da. Azpiegitura-mailan gertatzen diren produkzio harremanak aldatzen badira, aldaketa horrek gainegitura aldatzea ere eskatzen du.
Klaseen Arteko Borroka: Historiaren Motorra
Marxen ustez, historiaren motorra giza klaseen arteko borroka da. Kontraesan historikoak egitura ekonomikoan kokatzen dira. Klase-borrokan ageri dira produkzio-indarren eta produkzio-bideen jabeen arteko kontraesanak. Historia guztia klase-borroka da. Borrokarik gabe ez dago aurrera egiterik; borroka beharrezko bitartekotza da aurrerapen historikoa egon dadin.
Laburbilduz, produkzio-sistema giza historia osoa baldintzatzen du, eta historia, klase-borrokaren bitartez, klase gabeko geroko gizarterantz doa.
Iraultza eta Komunismoa: Proletarioen Diktadura
Iraultzaren ondorioz, erlijioari eta filosofiari buruzko sinesmenak ere aldatu egiten dira. Komunismoarekin, langileak beren buruaren jabe dira. Jabego burgesa deuseztatzeko, Marxek garai iragankor bat proposatzen du: proletarioen diktadura. Indarra erabiliz eta klase-borrokaren ondorio gisa, Langileen Alderdiak Estatuaren botere osoa hartuko du.
Langileriaren diktadura ez da historiaren amaiera, komunismoari bidea zabaltzen dion transizio aldia baizik. Klase sozialen arteko desberdintasunak ezabatuko ditu, zapaltzaile eta zapalduen arteko desberdintasunak deuseztatuz. Ondorioz, klase arteko borroka desagertu egingo da. Indarkeriarik gabeko gizarte komunista da. Gizaki guztiak askeak izango dira, askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna irizpideei jarraituz. Proletarioen diktadurako klase gabeko estatu bat sortuko da. Horrela, komunismoa sortzen da.