Heziberri 2020ko Ikastetxe Curriculum Proiektua: Hezkuntza Proiektua, kalitatea eta AJA/IBA

Zuzenbidea-n eguneratua2,87 KB

Laburpena

Dokumentuak Heziberri 2020ko planaren 15. artikulua azaltzen du, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, bere osagaiekin: helburuak, oinarrizko konpetentziak eta irizpideak. Gainera, Kalitate Proiektua, Antolamendu eta Jarduera Araudia (AJA) eta Ikastetxeko Barne Araudia (IBA) bezalako kontzeptuak sartzen ditu, eta eskolako datu bilketaren hiru ataleko egitura proposatzen du.

Funtsezko puntuak

  • Heziberri 2020ko planaren 15. artikulua Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua da.
  • Hezkuntza Proiektuak ikastetxearen nortasuna, helburuak, oinarrizko konpetentziak eta hizkuntza, curriculum eta antolamenduaren irizpideak jasotzen ditu.
  • Hezkuntza Proiektua haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko Legearekin bat etorri behar da.
  • Kalitate Proiektuak zerbitzuen kalitatea, haurren garapena eta baliabideen kudeaketa hartzen ditu barne.
  • AJA eta IBA berdinak dira: ikastetxearen funtzionamendua eta elkarbizitza arautzen dituzte, bizikidetza planeko arauak barne.
  • Eskolako datu bilketa hiru ataletan egin daiteke: kokapena eta baliabideak; familia eta ikasleen ezaugarriak; jarduerak eta sistema pedagogikoa.

Frogatu zeure burua

Adierazi zure hitzekin Heziberri 2020ko planaren barruan Ikastetxe Curriculum Proiektuaren artikuluak zer dioen. Esan baita ere zenbagarren artikulua den Heziberri planaren barnean.

15. artikulua: Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua

1. Ikastetxeak bere autonomiatik abiatuta egindako hezkuntza-aukera eta jardun-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen integrala zehaztuko du, hezkuntza-komunitateak ikastetxean egingo duen esku-hartzea zuzentzeko erreferentzia izango delarik.

2. Ikastetxearen nortasunari gorputza ematen dioten ezaugarriak eta balioak ezartzen dira; helburuak; oinarrizko konpetentziak; hizkuntzaren, curriculumaren eta antolakuntzaren arloko irizpideak, lehentasunak.

3. Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko Legearen arabera, ikastetxeetako Hezkuntza eta Curriculum Proiektuek kontuan hartu beharrekoak.

4. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren garapena eta zehaztapena.

5. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua onartzea. Argitara eman.


Hezkuntza Proiektuaren barneko atal bat Kalitate Proiektua da. Adierazi zure hitzekin zertan datzan.

Kalitatea zentroak duen funtzionatzeko erari egiten dio erreferentzia, hori dela eta, arlo bati baino gehiagori eragiten dion funtzionamendua izango da:

  • Eskaintzen den hezkuntza zerbitzuaren kalitatea, bai eta bestelako zerbitzuena ere (jangela, irteerak...)
  • Haurren garapena eta formazioa ahalik eta hoberena izateko kalitatezko irizpideak.
  • Baliabideen kudeaketaren kalitatea.

Interesgarria litzateke IKPetan, edo haiekin bat etorriz, kalitate proiektuak garatzea. Izan ere, hauen helburua eskolara xedeetan aurreikusi diren emaitzak neurtu, eratu eta aztertzea baino ez da, eta analisi horren bidez, beharrezkoak liratekeen neurri zuzentzaileak planteatzea hezkuntza proiektutik ez desbideratzeko.


Antolamendu eta jarduera araudia (AJA) eta Ikastetxeko Barne Araudia (IBA), gauza bera (berdina) da? Arrazonatu eta azaldu zertan datzan.

Bai, gauza bera dira. Ikastetxeko funtzionamendua eta elkarbizitzaren antolamendua arautzen du. Bertan, bizikidetza planak ezartzen dituen arau guztiak jaso beharko dira. Haur eskolako AJAk hartzen dituen alderdietako batzuk hauek dira:

  • Giza baliabideak eta haien eginkizunak.
  • Ikastetxeko funtzionamendu arauak.
  • Pertsonen eskubideak eta betebeharrak.
  • Onartze arautegia.
  • Osasun eta garbitasun arauak.
  • Protokoloak.


Eskola datu bilketa egitekoko hiru ataletan bananduko banitu:

  • a) Kokapena, hizkuntza, langileak, ekipamenduak.
  • b) Familia motak, hizkuntza, alderdi kognitiboak, esperientziak, adina, sexua, ama hizkuntza.
  • c) Jarduerak, ordutegiak, txokoak, sistema pedagogikoa, material didaktikoa.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dio Heziberri 2020ko planaren 15. artikuluak?

15. artikuluak Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua arautzen du: ikastetxeak bere autonomiatik abiatuta egindako hezkuntza-aukerak eta jardun-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen integrala da, hezkuntza-komunitatearen esku-hartzea zuzentzeko erreferentzia izanik.

Zertan datza Kalitate Proiektua?

Kalitate Proiektuak zentroaren funtzionamendua hobetzen du, eskaintzen den hezkuntza zerbitzuaren kalitatea, jangela eta irteerak bezalako zerbitzuena, haurren garapen eta formazio kalitatea eta baliabideen kudeaketa hartuz. Bere helburua emaitzak neurtu, aztertu eta beharrezko neurri zuzentzaileak planteatzea da.

AJA eta IBA gauza bera al dira?

Bai, testuaren arabera gauza bera dira. Ikastetxeko funtzionamendua eta elkarbizitzaren antolamendua arautzen dute, eta bertan bizikidetza planak ezartzen dituen arau guztiak jaso behar dira.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein artikulua da Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua Heziberri 2020ko planean?
2. Zein legerekin bat etorri behar dute Hezkuntza eta Curriculum Proiektuek haurrak eta nerabeak babesteko?
3. Zein da Kalitate Proiektuaren helburu nagusia?
4. Zein gai jorratzen ditu AJA dokumentuak?
5. Zenbat ataletan banatzen da testuaren arabera eskolako datu bilketa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.