Finantza-sistema eta balore-burtsa: oinarriak eta merkatuak

Ekonomia-n eguneratua2,4 KB

Laburpena

Dokumentuak finantza-sistemaren definizioa eta osagaiak azaltzen ditu: finantza-baliabideak (aktiboak eta pasiboak), finantza-bitartekari bankarioak eta ez-bankarioak. Ondoren balore-burtsaren funtzionamendua aztertzen du, errenta finkoko eta aldakorreko baloreak, burtsa-indizea eta errenta aldakorreko merkatuaren bi maila (lehen eta bigarren mailakoa).

Funtsezko puntuak

  • Finantza-sistema baliabide-aurrezkiak bideratzeko eta kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoak finantzatzeko bitartekarien multzoa da.
  • Aktiboek likidezia, arriskua eta errentagarritasuna dituzte ezaugarri nagusi gisa.
  • Finantza-bitartekari bankarioak banku pribatuak, aurrezki kutxak eta kreditu-kooperatibak dira Espainian.
  • Balore-burtsa jendeari zerbitzua emateko elkarte zibila da.
  • Errenta finkoko baloreek interes finko bat ordaintzen dute; errenta aldakorrekoek, akzioek, kudeaketa eta eskubide ekonomikoak ematen dituzte.
  • Lehen mailako merkatuan aktiboak sortzen dira; bigarren mailakoan, dagoeneko jaulkitako baloreak negoziatzen dira.

Frogatu zeure burua

Finantza-sistema

Zer da finantza-sistema? Azaldu.

Finantza-sistema erakunde publikoek garatutako egitura bat da, bitartekari multzo batez osatuta. Baliabide-aurrezkiak bideratzeko, kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoak finantzatzeko.

Definizio barruan, batzuk aipatuko dira.

Finantza-baliabideak:

Titulo batzuk dira non jabeei aukera ematen die aberastasuna eusteko. Finantza aktiboak eta pasiboak daude. Aktiboa ezaugarri batzuk ditu:

  • Likidezia: Eskudiru edo legezko dirua bihurtzeko erraztasuna.

  • Arriskua: Aktiboaren jaulkitzaileak probabilitatea adierazi.

  • Errentagarritasuna: Aktiboan interesak sortzeko duen ahalmena adierazten du.

Finantza bitartekariak: Aurreztaileen eta inbertitzaileen bitartekaritza egiten espezializatutako erakundeak dira.

  • Bankarioak: Bitartekari horiek ordainketa bitartekotzat onartzen diren finantza-produktuak eskaintzen dute.

  • Ez-bankarioak: Bitartekariak eskaintzen dituzten finantza produktuak ez dira baliagarriak diruarekin.

Finantza-bitartekari bankarioa

Espainian, finantza-bitartekari bankario hauek daude: Banku pribatuak, aurrezki kutxak eta kreditu-kooperatibak. Espainiako Bankua ikuskatzen du eta bere funtzioa sektore-publikoari eta finantza-erakundeei finantzatzea da. Espainiako bankua, banku zentralaren menpe dago.

Zer da balore-burtsa?

Balore burtsak jendeari zerbitzua emateko elkarte zibilak dira.

Balore garrantzitsuenak errenta aldakorrak eta finkoak dira.

Errenta finkoko baloreak: Balorea jaulkitzean adostutako interes finko bat ordaintzen da partaidetza bakoitzeko.

Errenta aldakorreko baloreak: Ezagunenak, akzioak. Akzio edukitzaileek, kudeaketa eskubideak eta eskubide ekonomikoak dituzte.

Burtsa indizea: Merkatu baten bilakaeraren adierazlea da. Titulo adierazgarrien kotizazioen jokabidea hartzen du. Titulo horiek enpresaren garrantziaren edo likidezia-mailaren arabera aukeratzen dira.

Errenta aldakorreko merkatua

Akzioak deritzen balore-tituloak jaulkitzen dituzte, enpresen finantzaketa lortzeko.

Lehen mailakoa: Aktiboak sortzen ditu. Jaulkipen hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala onartu behar du.

Bigarren mailakoa: Bigarren eskuko merkatua da. Han jaulkituta dauden balorekin negoziatzen da. Merkatu hori balore-burtsa esaten diogu.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da finantza-sistema?

Finantza-sistema baliabide-aurrezkiak bideratzeko eta kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoak finantzatzeko bitartekariez osatutako egitura da.

Zein dira Espainiako finantza-bitartekari bankario nagusiak?

Banku pribatuak, aurrezki kutxak eta kreditu-kooperatibak dira.

Zein da lehen eta bigarren mailako merkatuaren arteko aldea?

Lehen mailakoan aktibo berriak sortzen dira; bigarren mailakoan, jaulkita dauden baloreak negoziatzen dira. Bigarrena balore-burtsa deitzen zaio.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer da finantza-sistema?
2. Zein ezaugarri ez da aktibo baten ezaugarri aipatua?
3. Zein erakundek ematen dio ordainketa-bitartekotzat onartutako produktuak?
4. Zein balore mota ematen du kudeaketa eskubideak eta eskubide ekonomikoak?
5. Zer da burtsa indizea?
6. Zein merkatutan negoziatzen dira jaulkita dauden baloreak?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.