Linfa-sistema eta Barne Ingurunea: Funtzionamendua

Biologia2,29 KB

Linfa-zirkulazio aparatua

Linfa hodietara sartzen den likido interstiziala da. Linfaren zirkulazioa noranzko bakarrekoa da.

Egiturak

  • Linfa-kapilarrak: Ehun guztietan banatuta dauden hodi itsuak, oso meheak eta adarkatuak. Gure gorputzeko zelulen inguruko likido soberakina biltzea da haien funtzioa.
  • Linfa-gongoilak: Linfa-hodietan zehar ageri diren zabalgune txikiak dira. Oso ugariak dira galtzarbeetan, izter-ondoetan, lepoan eta arteria eta zain nagusietan. Defentsa-zelula kopuru handia dute; zelula horiek gure organismoa kutsa dezaketen mikroorganismoak eta substantzia arrotzak bilatu, aurkitu eta kanporatzen dituzte. Gongoil horien jarduera handitu eta hantzen dira, horrexegatik uki ditzakegu.
  • Linfa-hodiak: Linfa-kapilarrak bateratu eta hodi zabalagoak osatzen dituztenean sortzen dira. Zenbait balbula dauzkate, linfari noranzko bakarrean zirkulatzen uzteko. Odolaren zirkulazio-sisteman amaitzen dira eta hara isurtzen dute beren edukia.

Barne ingurunea eta zirkulazio-aparatua

Barne ingurunea

Zelulak inguratzen dituen likido multzoa da. Organismoko zelulek behar bezala funtzionatuko badute, ezinbestekoa da barne-egiturari aldaketarik gabe eustea eta propietateek gorabeherarik ez izatea. Propietate horiei eusteari homeostasia deritzo, eta organismoko aparatuak eta sistemak arduratzen dira prozesu hori aurrera eramateaz.

Zirkulazio-aparatua

Likido interstizialak, odolak eta linfak osatzen dute barne-ingurunea:

  • Likido interstiziala: Zelulak bustitzen ditu.
  • Odola eta linfa: Zelulek behar dutena edo baztertzen dutena bildu, banatu eta kanporatu egiten dute, zirkulazio-aparatua sortuz.

1. Odolaren zirkulazio-sistema

Mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da. Metabolismo zelularretik sortutako hondakin-substantziak biltzen ditu eta substantziok kanporatzeaz arduratuko diren organoetara eramaten ditu.

2. Linfaren zirkulazio-sistema

Zelulen artean gertatzen den likido soberakina biltzeaz eta odolera itzultzeaz arduratzen da, baita hesteetan xurgatzen diren gantzak garraiatzeaz ere. Linfa sistema horretan barrena dabilen likido zurixka da.

Deskargatu

PDF Word HTML