Lidergoa: Teoria klasikoa, zuzendaritza sarea, egoeraren araberako estiloak
GAIA: Lidergoa
helburu jakin bat lortzeko persona edo taldeen jarreran eragina izateko prozesua da.
2.1 lidergoaren teoría klasikoa.
Liderrak boterea erabiltzeko duen moduaren arabera, aski ezaguna den lidergo autokratiko, demokratiko eta liberalaren arteko bereizketa egin dezakegu.
1) Lidergo autokratikoa:
Liderrak erabakitzen du, dogmatikoa da eta mendekoek bere hitza betetzea espero du. Bere mendekoen parte-hartzea menderatzen du eta boterea berarengan oinarritzen da. Sariak eta zigorrak ezartzeko duen ahalmenean justifikatzen du bere boterea.
2) Lidergo demokratikoa:
kasuhontan, erabakiak hartzean, liderra mendekoen laguntzaz baliatzen da, agintea banatzen du eta ereduak erabakitzean parte-hartzea bultzatzen du.
3) Lidergo liberal aedo “laissez-faire”:
estilo honetan liderrak ez du parte hartzen, taldeko partaideek askatasun osoa dute. Betebeharren banaketa eta horiek burutzeko lantaldeen aukeraketa taldearen esku daude.
2.2.Zuzendaritza sarea:
empresa munduan eragin handiena eta zuzendarien hezkuntzan gehien erabili dena. Blake eta Mouton-en zuzendaritza sare edo sare gerentziala. Sare gerentzialak 2 dimentsio konbinatzen ditu matrize batean: produkzioagatiko ardura (langileak lan egiten duen arloa egituratzeko ardura, helburuak ezarri, agindu, irakatsi, langileak zer nola noiz egin behar du…) eta pertsonagatiko ardura (zoriondu, langileak ulertu, integratu, motibatu…). Hauek 9 puntuko luzera duen laukian irudikatu daitezke. Zuzendariak produkzioagatiko arduraren eta pertsonengatiko arduraren konbinaziotik sortuko den 81 estiloetako bat izango du.
3 egoeraren araberako estiloak: 1.
Tannenbaum: Teoría honek portaera eredu desberdinak adierazten ditu. Jarrera autokratikoa eta liberala portaera guztietatik izan daitezkeen 2 baino ez dira. Muturreko estilo lidergo batean liderrak erabakiak hartzen ditu eta mendekoei aginduak eman…Beste muturrean, erabakiak hartzeko boterea mendekoekin partekatzen du. 2 muturren artean lidergo estilo ezberdinak daude eta kasu honetan liderrak hurrengo baldintzen arabera erabaki dezake zer estilorekin geratu: -zuzendariari dagozkion faktoreak (haren printzipioak, mendekoekin duen konfiantza), -mendekoari dagozkion faktoreak (aske sentitzeko beharrizana, enpresarekin identifikatua sentitzea, ezagutza…) eta -egoerari dagozkion faktoreak (erakunde mota, tamaina, cultura, era juridikoa, lan mota…)
Fiedler-en eredua: Eredu honek langilearenganako eta lanerako orientazioan oinarritzen da. Fiedler-ek zuzendari baten lidergo estiloa neurtzeko test bat garatu zuen LPC izenarekin. Test horretan zuzendariak gutzien estimatzen duen lankidea baloratu behar da. Test horren puntuazioaren arabera, liderrak lanean edo harremanetan zentratzen den estiloa duen determinatzen da.LPG-n puntuazio baxu lortuz, lanerako orientazioa dute gehienbat eta puntuazio altua lortuz, harremanetan edo pertsonengan oinarritzen den lidergo estiloa dute. Lidergo estiloa zehazten duen egoera kontrola 3 faktoreen araberakoa: a) liderrak bere mendekoekin duen harremana, b) lanaren egitura, c) liderraren botere posizioa 3.
Hersey eta Blanchard-en eredua: Zuzendaritza helburuak lortzeko, mendekoen heldutasun maila aldagai erabakitzailea da. Menpekoen heldutasun maila: betebehar bat egiteko, jarraitzaileek erakusten duten trebetasun eta motibazioa. Motibazioaren eta gaitasun teknikoaren mailaren arabera, heldutasun etapa desberdinak identifikatu ditzakegu: 1.Heldutasuna (M1): pertsonak ezin du eta ez dago prest zereginen erantzukizuna bereganatzeko. 2.Held (M2): aurreko fasean lortutako esperientziaren ondorioz, pertsonak ezagutza eta trebetasun maila mínimo bat du, gehiago ikasteko motibatuta dago, baina zereginaren erantzukizun osoa bereganatzeko ez du bere burua prest ikusten. 3.Held (M3): pertsonak ezagutza eta trebetasun nahikoak ditu zregina betetzeko eta ekarpen eta iradokizunak egiteko gai da baina oraindik ez dauka konfiantza nahikorik eta ezin du nagusirik gabe lan egin. 4.Held(M4): pertsonak zeregina egin dezake eta bere lana betetzeko kanpoko pizgarrien beharrik ez dago. Gainera, teoría honetan 4 lidergo estilo sortzen dira: -instruktorea: liderra batez ere eginkizunean oinarritzen da, bere jarraitzaileekin dituen harreman pertsonalez oso gutxi arduratzen delarik. Langileen heldutasun maila M1. -limurtzailea: heldutasun maila moderatu-baxua M2, liderrak produkzioagatiko eta pertsonengatiko ardura handia erakusten du. -parte-hartzailea: jarraitzaileen heldutasun mailak moderatu-altu batera heltzen dira M3. -delegatzailea: heldutasun maila altua duten jarraitzaileekin M4 egokiena delegatzea nagusi den estiloa izango da. Produkzioagatiko eta lanagatiko ardura txikiak izango dira.