Lehen Mundu Gerra: Balkanetako Krisitik Versaillesera
Balkanetako krisia
Balkanak Otomandar Inperioaren menpe zeuden. Baina, hau desegiten ari zenez, herrialde batzuetan Balkanekiko interesak piztu ziren:
- Errusiak interes estrategikoak zituen.
- Serbiak interes nazionalistak zituen.
- Austria-Hungariak interes politikoak eta ekonomikoak zituen.
Austria-Hungariak Bosnia-Herzegovina eskuratu zuen eta, ondorioz, Errusia eta Serbia aliatu egin ziren Austria-Hungariaren kontra.
Gerrarako bidea
1914ko ekainaren 28an, serbiar batek Austria-Hungariako artxidukea hil zuen. Ondorioz, uztailean, Austriak ultimatuma jarri zion Serbiari. Serbiak ia ezarritako eskaera guztiak bete zituen arren, Austriak gerra deklaratu zion (Alemania lagun zuela). Errusiak mobilizazio orokorra deitu zuen Serbiaren alde (uztailaren 30ean). Aliantzak kateatuz, gerra Europa osora zabaldu zen abuztuaren 4rako.
Gerraren faseak
Mugimenduen gerra
Alemanek Schlieffen planari jarraituz gerra bizkorra antolatu zuten bi fronterekin: ekialdean (Errusia) eta mendebaldean (Frantzia). Helburua mendebaldea garaitu ondoren indar guztia ekialdean jartzea zen, baina Alemaniak porrot egin zuen.
Lubakietako gerra
Gerraren azken hilabeteetaraino luzatu zen. Bi ezaugarri nagusi izan zituen:
- Fronteak egonkortu ziren.
- Lubakietan oinarritutako defentsa-taktikak erabili ziren.
Honekin, bi aldeen indarrak parez pare geratu ziren gerra azkarraren porrotaren ondoren. Bataila garrantzitsuak izan ziren: Sommeko gudua, Dardaneloetakoa...
Ahitzeko gerra (1916)
Alemaniak beste taktika bat antolatu zuen: etsaiak ahalik eta gehien ahultzea bakea sinatzera behartzeko. Taktika horiek Verdungo guduan gauzatu zituen: gudu hau ordura arteko gerra krudelena eta basatiena izan zen, eta Alemaniako armadak porrot egin zuen bertan. Ondorioz, indar aliatuek antzeko eraso bat egin zuten Somme-n, Frantzian, baja kopuru handia eraginez, baina garaipena ez zuen inork lortu.
Bake-itunak eta ondorioak
Versaillesko Ituna
1919ko ekainaren 28an idatzi zuten herrialde irabazleek eta Alemaniak. Bertan erabaki ziren Alemaniari ezarri behar zitzaizkion baldintzak: lurren galera, desmilitarizazioa Rhin ibaiaren bi aldeetan eta abar.
Parisko Bake Konferentzia
Garaituekin kontatu gabe, Frantziak, Britainia Handiak, AEBek eta Italiak hartu zituzten erabakiak, eta ezarritako baldintzak onartzera behartu zituzten garaitutako herrialdeak. Parisko Konferentzian Nazioen Elkartea sortzea adostu zuten, bakea zaintzeko eta herrialdeen arteko gatazkak negoziazioaren bidez konpontzeko.