Langabezia: Motak, Kausak eta Emplegu Politika
LANGABEZI
MOTAK: 1. Frikzionala, 2. Urte sasoikoa, 3. Ziklikoa, 4. Egiturazkoak.
LANGABEZIAREN KAUSAK: Ez dago adostasunik langabeziaren kausen inguruan, bertzenaz kausa hauek agertzen dira:
- Langileen ezaugarriak: Askotan espezialitate jakin bateko langile gehiegi daude eta beste batzuetan berriz gutxi edo lana gaizki banatuta.
- Eskaria urriegia: Gizarteak ez duelako eskatzn lan egiteko moduan dauden langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzuak.
- Gutxieneko soldata egotea: Merkatua gaizki juaki denean ez daude diru sarrerik.
EMPLEGU POLITIKA: Botere publikoak lan merkatuari buruz hartzen dituzten neurriei enplegu-politika esaten zaie. Emplegua sortzeko hartzen diren neurriak politika aktiboak dira, eta langabetuak babesteko hartzen direnak, berriz, politika pasiboa.
1. Emplegu eskaintzan eragitekoak, biztanleria aktiboarentzat:
- Emplegu publikoa: Administrazio publikoek emplegua sortzea da.
- Lan-eskaintzaren murrizketa: Lan merkatuen barruan dauden langileen lan denboran mugak jartzen badira, aukera ematen da beste langile batzuk sartzeko edo lana hobeto banatzeko, adibidez, erretiro aurreratuak, lanaldi murrizketak edo aparteko orduak egitea debekatzea.
- Prestakuntza eta laneratzea: Langileen kualifikazio maila hobetzea helburu duten neurriak dira. Gero eta garrantzi handiagoa izaten dute gizarte batek aurrera egitean.
2. Emplegu eskariaren eragitekoak, enpresentzat:
- Empresen kontratazioa sustatzea: Sektore pubikoak pizgarriak eman diezazkieke enpresei langile gehiago kontratatzeko. Hona hemen pizgarri horietako batzuk: emplegua sortzeagatiko diru laguntzak, hobariak gizarte segurantzako kotizazio kuotetan edo aldi baterako kontratuak finko bihurtzeko diru laguntzak.
- Autoenplegua: Bere lanpostua sortzeko erabakia hartzen duen langilea balio handiko da gizartearentzat, horregatik administrazioak diru laguntzak ematen dituzte empresa ekimenetarako eta sustatu egiten dituzte horrelakoak.
- Lan merkatua malgutzea: Enpresek langileak kontratatzeko eta kaleratzeko oztopoak eta arau mugak kentzea da.
3. Eskaintza eta eskariaren arteko bitartekaritza:
- Emplegu-bulegoak: Lana aurkitzeko aholkuak ematen dizkiete langabeei eta aldi berean enpresen eta langileen arteko bitartekari lanetan jarduten dute. Bulego horiek publikoak izaten dira (I N E M) eta badaude bitartekari lanetan jarduteko baimena duten bulego pribatuak ere.