Landareen Erreinua: Briofitoak, Pteridofitoak eta Espermatofitoak
Gaia: Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa
Briofitoen Dibisioa
Dibisio honetan, goroldioez gain, gibel-belarrak ere sartzen dira. Ingurune hezeetan bizi dira (ingurune oso lehorretan hiltzen dira). Ez dute organo garaturik, eta tamaina txikiko landareak dira; ia ez dira altxatzen bizi diren substratutik. Goroldioek eratzen dituzten kuxinak banako ugariz osatuta daude, eta elkarri eusten diote. Beren sustraiak, zurtoina eta hostoak organo faltsuak dira.
- Sasi-sustraiak: Ez dira lurzorutik ura eta gatz mineralak hartzeko zelula espezializatuak; egitura guztiak egiten du lan hori, eta lurzoruari heltzeko balio dute.
- Sasi-hostoak: Zelula guztiek kloroplastoak dituzte, hau da, fotosintesia egiten dute, baina ez dago mantenugaiak garraiatzen espezializatutako zelularik.
- Sasi-zurtoina: Egiazkot zurtoinaren antzera, hodi eroaleak ditu.
Ugalketa: Organo sexualak goiko muturretan daude, eta zelula sexualak edo gametoak ekoizten dira horien barruan. Gameto arrek ura behar dute gameto emeetaraino heltzeko. Ernalketaren ondoren, esporofitoa sortzen da, eta bertan ekoizten dira esporak.
Pteridofitoen Dibisioa
Iratzeez gain, ekisetoak ere sartzen dira dibisio honetan. Tamaina handira irits daitezke, eta planetako lehen oihanak eratu zituzten. Iratzeek hosto handiak dituzte, eta haien aparatu begetatiboa kormo motakoa da. Organoz osatuta daude: sustraiak, zurtoina eta hostoak. Izerdia garraiatzeko hodiak dituzte, eta hodi horiek landarea eusteko ere balio dute. Epidermisa landarea estaltzen eta babesten duen ehuna da. Lurzorutik elikagai ez-organikoak (ura eta gatz mineralak) xurgatzearen funtzioa espezializatutako zelulek betetzen dute, sustraietako epidermisean.
Ugalketa: Pteridofitoak landare kormofitoak dira, lehorrean bizi dira, baina uraren mendekoak dira oraindik. Gaztea denean, esporofitoa gametofitoari lotuta dago eta hartatik elikatzen da; gero, ordea, askatu eta garatzen da, landare iraunkorra sortuz.
Espermatofitoen Dibisioa
Lehorreko ingurunean hobekien egokituta dauden landareak dira, haien ugalketa sexuala ura gabe gauza daitekeelako. Haziak eta loreak sortzen dituzte. Haien nutrizioa autotrofoa eta fotosintetikoa da.
Ugalketa: Zurtoinaren gune jakin batzuetan, hosto bereziak hazten dira: loreak, hau da, ugalketa-aparatua. Lorearen barruan, gametofitoa garatu egiten da eta babesten du.
Gimnospermoen Ugalketa
Sexu bakarrekoak dira, eta egitura oso bakuna dute. Lore arrak estaminez, eta lore emeak karpeloz osaturik daude. Airearen bidez, polena obulutegian sartzen da, eta hazia sortzen da; ez daukate fruiturik.
Angiospermoen Ugalketa
Karpeloak botila itxurako egitura du, eta anteretan dagoen polena hortik sartu behar da, airearen edo animalien laguntzaz. Obulutegira iristean, zelula-arrautza sortzen da, enbrioi bilakatzen da, eta fruitua sortzen da bere haziekin.