Kritika kristautasunari, jainkoaren heriotza eta supergizakia

Filosofia eta etika2,27 KB

Nietzsche: kirstautasunaren aurkako kritika, Jainkoaren heriotza eta Supergizakia RESP-9 Nietzsche edozein forma erlijiosoren aurka zegoen. Erlijioa jendea beldurraren bidez menderatzeko tresna dela uste zuelako, eta gizakia askea izan behar delako. Erlijioak beste mundu bat, Jainkoarena, proposatzen du hil osterako eta mundu hau trantsiziozkoa baino ez dela dio. Hortaz, gure senak, grinak, ... Diotena alde batera utzi behar dugu. Metodo horrekin, erlijioak gizakia apaldu egiten du. Nietzscheren iritziz, gizakiak bizi egin behar du eta, beraz, gorputzaren behar eta grinei, zentzumenei…garrantzi handia ematen die. Bere ustez, gizakiak begiak mundu honetan jarri behar ditu, eta ez Jainkoarenean, bizi ahal izateko, Horretarako, Jainkoa hil egin behar da, gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzeko. Lzan ere, erlijioak senen kontra eta, aldi berean, naturaren kontra egiten du. Darwinek eboluzioaren teorian frogatu zuen indartsuenak bizirauten duela eta ahulena hil egiten dela, baina erlijioak indartsuen contra etä ahularen alde egiten du. Erlijioa herri xeheak jabeen aurka egiteko sortua dela uste duelako, indarra eta beldurra.Erabiliz. Horren adibide garbia bekatua da, horrekiko beldurrak bizitzaren idealak gaiztotu egiten baititu, osasuna, ausardia ... Eta halakoak pozoituz. Ondorioz, erlijioarekin amaitu behar da eta , horretarako, bere ideien guztien oinarrian dagoen Jainkoa hil, eta ateismoa aldarrikatu behar da. Baina hotrek gizakia nihilismoan jauztea eragin dezake. Jainkoa eta erlijioa ukatzean, inolako erreferentziarik gabe geratu ahal baita, ezer ez dela pentsatuz, hutsik sentituz. Beste aukera gizaki berri bat sortzea da, supergizakia, zeinek bere senak jarraituko dituen. Honek iragana atzean utzi eta etorkizunera begiratuko du, gizadiak hovera egiteko adierazle gisakoa da. Supergizakia ez da giza taldearen azken etapa, baizik eta gizakiak apurka-apurka hobera egiteko eta aurrekoa gainditzeko nahiaren adierazlea.

Deskargatu

PDF Word HTML