Komunikazio prozesua: igorlea, hartzailea, kodea eta kanala

Gizarte zientziak-n eguneratua3,83 KB

Laburpena

Dokumentuak komunikazio prozesuaren oinarriak azaltzen ditu: igorlea, hartzailea, kanala eta kodea, eta kodifikatzea eta deskodifikatzea. Gainera, hizkuntzaren funtzioak, modalizazioa, erregistroak, aditz tratamenduak eta testuaren koherentzia eta kohesioa aztertzen ditu. Ikasleak komunikazioaren elementu nagusiak eta hizkuntzaren ezaugarri garrantzitsuak ulertuko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Komunikazioa igorleak hartzaileari kanal baten bidez, biek ezagutzen duten kodea erabiliz mezu bat bidaltzea da.
  • Kodifikatzea igorleak mezua kode eta kanal batean bidaltzea da; deskodifikatzea hartzaileak mezua jasotzea da kodea eta kanala jakinda.
  • Hizkuntzaren sei funtzio daude: erreferentziala, espresiboa, konatiboa, fatikoa, metalinguistikoa eta poetikoa.
  • Modalizazioak igorlearen jarrera adierazten du: zihurtasuna, nahimena, zalantza edo balioztapena.
  • Hizkuntz erregistroak egoeraren arabera aldatzen dira: jasoa edo formala, kolokiala, estandarra eta teknikoa.
  • Koherentziak testu bateko elementuen arteko harremana adierazten du; kohesiorako prozedurak ordezkapenak eta esanahi orokorragoa dira.

Frogatu zeure burua

Komunikazioa: igorleak hartzaileari, kanal baten bitartez, biek ezagutzen duten kodea erabiliz mezu bat bidaltzea da.

Kodifikatzea: Igorleak mezu bat bidaltzea kode eta kanal batean hartzaileari.

Deskodifikatzea: Hartzaileak igorlearen mezua jasotzea kodea eta kanala jakinik.

Komunikazioa eta Lengoaia: Gizakiak, kode bat baina gehiagogaratu ditu, baina guztietatik eraginkorrena ahozko komunikazioa da (igorlea, hartzailea, kanala eta kodea).

Asmo Komunikatiboa: Igorle batek, beti izango du xederen bat aukeratu duen hartzaileari zuzentzerakoan. Xedeaz hitz egiten denean, elementu partehartzaile guztiak kontuan hartuz egiten dela eta hizkuntzaren funtzioei dagokienetan, berriz, komunikazio elementu bakar batean oinarrituz ari garela. Hemendik hizkuntzaren funtzio ezberdinak sortuko dira: Funtzio erreferentziala (komunikazioan errealitatearen informazioa ematen denean), Funtzio espresiboa (igorleak bere jarrera eta sentimenduak adierazten dituenean), Funtzio konatiboa (hartzailean influitu nahi denean), Funtzio fatikoa (komunikazio kanala eraldatu nahi denean), Funtzio metalinguistikoa (hizkuntzari buruz hitz egiten denean), Funtzio poetikoa (mezuaren formari garrantzia ematen zaionean).

Modalizazioa: Hizkuntz adierazpenetan, errealitate baten berri emateaz gain, igorlearen ukitua ere nabarmentzen da. Esaten duen hartaz zer pentsatzen duen azaleratu egiten da. Bestalde, esaten duenari begira igorleak zer jarrera hartzen duen kontuan izanda, modalizazio desberdinetako esaldiak sortuko ditu: Egiazkoa den ala ez (adierazten duenarekiko zihurtasuna), Nahimenezkoa (zerbaiten nahia adierazten duena), Zalantza (zalantza agertzen duena), Balioztapenezkoa (balioztapena egiten duena).

Adierazle Lexikoak: Aditzondoak (adberbioak), Joskerari buruzkoak, Adierazle morfologikoak.

Hizkuntz Erregistroak: Komunikazio egoera desberdinen baldintzetara egokituz egiten den hizkuntzaren erabilpen desberdin bakoitza. Bere hizkuntzaren ezagutza maila eta erabilpenean duen trebetasuna zenbat eta aberatsagoa izan orduan eta aukera zabalagoak izango ditu egoera desberdinetara egokitzeko. Hainbat mota daude: Hizkuntza Jasoa Edo Formala (txukuna zuzena eta akatsik gabekoa), Hizkuntza Kolokiala (familia eta lagun artean erabiltzekoa), Hizkuntza Estandarra (jakintza gradu berezirik eskatzen ez duen erregistroa), Hizkuntza Teknikoa (hizkuntza konkretua edo espezifikoa).

Aditz Tratamenduak: Hizkeran eragin zuzena dute hiztunaren eta entzulearen artean dagoen harremanak. Euskararen kasuan aditzaren tratamenduaren bidez harreman hori agerian geratzen da.

Testuaren Koherentzia: Koherentzia, testu bateko elementuen artean egon behar den harremana da, hainbat mota daude: Koherentzia Semantikoa (kontraesanik ez egotea).

Kohesiorako Prozedurak: Hainbat mota daude: Ordezkapenak (ordezkapen deitzen diogu testuko hitz edo hitz multzo baten ordez beste elementu linguistiko bat erabiltzeari: sinonimoak, edo, pertsona izenordainak, aditzondoak eta erakusleak) eta Esanahi Orokorragoa (zenbaitetan elementu linguistiko bat baino gehiago erabiltzen ditugu ordezkapena egiteko. Kasu honetan definizioaren antzeko zerbait egin ohi dugu).

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da kodifikatzea eta deskodifikatzea?

Kodifikatzea igorleak mezua kode eta kanal batean hartzaileari bidaltzea da. Deskodifikatzea hartzaileak igorlearen mezua jasotzea da, kodea eta kanala jakinda.

Zein dira hizkuntzaren funtzio nagusiak?

Funtzio erreferentziala, espresiboa, konatiboa, fatikoa, metalinguistikoa eta poetikoa. Bakoitzak komunikazioaren elementu batean oinarritzen da.

Zer da modalizazioa?

Igorlearen ukitua eta esandakoarekiko jarrera adierazten duen hizkuntz baliabidea da. Zihurtasuna, nahimena, zalantza eta balioztapena izan daitezke.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer da komunikazioa dokumentuaren arabera?
2. Zer egiten du deskodifikatzeak?
3. Zein funtziotan garrantzia ematen zaio mezuaren formari?
4. Zer adierazten du modalizazioak?
5. Zein erregistro da familia eta lagun artean erabiltzekoa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.