Kant: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Ezagutza
Kant: Arrazionalismoa eta Enpirismoa
Atal honetan, Kanten ezagutza zientifikoaren kezkari eusten diogu. Errealitatea ezagutzeko, XVII. mendean arrazionalistek adimenari eta ulermenari eman zieten lehentasuna, enpiristek berriz behaketetatik datozen esperientziei. Kanten iritziz, bi planteamendu hauek osagarriak dira: esperimentazioaren eta arrazoimenaren bidez errealitatea nolakoa den jakin dezakegu. Beraz, Kanten epistemologiak arrazionalismoaren eta enpirismoaren eragin nabarmena du.
a) Kanten Epistemologia Aurrekritikoa
- Arrazionalismoaren indarguneak: Errealitatea pentsatu eta teorizatzeko aukera ematen du. Frogapen arrazionalak eta logikoak sor daitezke. Pentsamendua gizakiaren ezaugarri baliagarria da.
- Enpirismoaren indarguneak: Behaketek errealitateari buruzko informazio aberatsa jasotzen dute. Errealitatea ezagutzeko esperimentazioa behar da.
Ondorioa: Errealitatea (partzialki) ezagutu daiteke. Behaketak eta arrazoimena osagarriak dira.
b) Aro Kritikoa: Bira Kopernikarra
Bigarren etapa honetan, Kantek planteamendu aldaketa bat proposatzen digu. XVI. mendean, Kopernikok heliozentrismoa formulatzean ikuspuntu iraultzaile bat eskaini zigun: Lurrak errotazio mugimendua egiten duela eta Eguzkiaren baitan jiraka dabilela esan zuen. Ikuspuntu hau epistemologiara ekarri beharko genukeela uste zuen Kantek. Ezagutza zientifikoaren protagonistak pertsonak eta zientzialariak dira. Inguruko errealitatea, pertsonok ditugun gaitasun eta mugen bidez ezagutzen dugu. Pertsonak gara ezagutzaren egileak. Gizakiaren ezagutzeko gaitasunik gabe ezin da errealitatea ezagutu.
Amaitzeko, Kanten ezagutzaren teoriak bereizten ditu benetako errealitatea eta guk ezagutzen duguna. Filosofoarentzat, gizakiek errealitaterantz hurbiltzeko gaitasuna dute. Neurri batean, badakigu errealitate zientifikoak edo sozialak nolakoak diren, baina dauzkagun mugen ondorioz benetako ezagutza bereganatzea kostatzen zaigu. Beraz, nahiz eta gizakion ezagutza inperfektua izan, ezagutzaren arloan gaitasunak ditugu.