Pragmatismoan eta funtzionalismoan kokatzen da (arrazoia instrumentala da).
Adimena, pentsamendua edo teoria ezagutza bihur dadin, ekintzaren bidez frogatu behar da; horregatik esaten dugu funtzionala eta instrumentala dela.
Adimena gizakiek bizitzaren arazo praktikoak gainditzeko erabiltzen duten tresna da. Funtzio instrumentala egozten dio adimenari.
Bizitza ekintza da. Bizitza esperientzian oinarritzen da: ekintzen egokitasuna eta ondorioen inguruko etengabeko ikerketa. Ekintzaren bidez eskuratzen dugu ezagutza.
Bere filosofia “jakituria” da, hobeto bizi ahal izateko jakintza.
Ezagutza arazoei aurre egiteko garatzen den jakintza da (ezagutza metaketa).
Teoria eta praktika uztartzen ahalegindu zen (“learning by doing” printzipioa aplikatuz).
Hezkuntza Teoria Funtzionala
Bere filosofiaren praxia hezkuntzaren eremuan garatzen du.
Hezkuntza prozesuen inguruko etengabeko ikerketa bultzatu zuen.
Bere funtzionalismoan eta pragmatismoan oinarritzen den pedagogia lantzen du.
Eskolak giza eta gizarte errealitatea ulertu eta bertan agertzen diren beharrei erantzuteko prest egon behar du.
Eskolak umeen behar eta interesei erantzun behar die.
Eskolan haurrek pentsatzen ikasi behar dute metodo zientifikoaren pausoak jarraituz (metodo zientifikoa: hipotesiak esperimentazioaren bidez egiaztatzea).
Haurrak esperientziatik ikasi behar du. Haurraren jakin-mina, kritikotasuna eta jarrera zientifikoa bultzatu behar zirela uste zuen.
Deweyren hezkuntza-teoria uste baino gehiago zentratzen da irakaslearengan (eta ez hainbeste ikaslearengan).
Irakaslearen Zeregina
Irakaslearen eginkizuna oso garrantzitsua —eta zaila— da: Ikasgaiak, giza ezagutza guztiak bezala, esperientzian sortzen diren arazoei emandako erantzunen emaitza dira.
Hori dela eta, irakasleek gaitasun handikoak izan behar dute, oso jantziak irakasten dituzten ikasgaietan eta jakintza teknikoetan, ikasgai hori umeen esperientzian txertatu ahal izateko.
Haurren interesetatik abiatuta, irakasleak ikasgai ezberdinetatik gidatu behar ditu.
Irakasleak jarrera ikertzailea izan behar du. Bere esperientzian oinarrituta lortzen dituen...