Joanes Etxeberri eta Manuel Garagorri: Euskararen aldekoak

Hizkuntza eta literatura3,51 KB

Joanes Etxeberri (1668-1749)

Saran jaioa eta Pouen ikasketak (medikuntza) burutu zituen. Jaioterrian mediku lanetan aritu zen, eta gero Bera, Azkoitia eta Hondarribian.

Obra

Ikasia zen eta euskaldunak analfabeto izateak beldur ematen zion. Bere obra gazteen hezkuntzaz arduratu zen. Agintariak inplikatu nahi izan zituen, baina ez zuen arrakastarik izan. Euskara eta latinez idatzi zuen, eta euskararen apologia egin zuen prosa bikainarekin. Gazteak euskara ikasteko materiala prestatu zuen. Euskarak bizirik irautea bere izaera nobleari zor zaiola uste zuen.

Euskara batua beharrezkoa zela zioen, Axular adibide. Aunitzek bezala, aintzinako hizkuntza bakarra zela uste zuen, Nafarroa euskaldunon erreinua izanik.

Hastapenak

Euskararen bidez latina iraunarazteko gazteei, perpausak, lokailuak... erakutsi nahi zizkien, zuka baztertu eta hika hobetsiz.

Kritika

Kultura handia zuen, eta euskara lantzeko proiektu interesgarria aurkeztu zuen. Prosa ona eta argudioetara ongi heldu zen.

Manuel Garagorri

Andoainen sortua, Salamancan ikasi eta apeza egin zen, Salamancan irakasle izanik. Euskara eta Euskal Herriaren alde idatzi zuen, eta idazle asko bultzatu zituen.

Obra

Lan gehienak gazteleraz idatzi zituen, baina euskal literaturan eragina izan zuten. Euskararen alde lan egitea bi modutara lortu zuen: 1- Euskara gutxiesten zutenak lotsagarri jarri eta euskaldunak hizkuntzaz harro egotera animatu zituen. 2- Euskara erabili zuen.

"El imposible vencido" Euskal gramatika ezinezkoa zela ziotenei erantzun tinkoa eman zien. Nahiz eta gaztelania erabili euskara irakasteko, euskal lan bezala hartu zen. Hiru ataletan eman zuen: deklinabidea eta aditza, sintaxia eta prosodia.

Deskargatu

PDF Word HTML