Inflazioa: Zer da, arrazoiak eta ondorioak
Inflazioa
Herrialde eta une bakoitzean, ekonomian zirkulazioan dauden ondasun eta zerbitzu guztiek dute prezio-maila bat. Baina prezio-maila horrek gora egin dezake eta, oro har eta modu jarraituan egiten badu, inflazioa deritzon fenomenoa sortzen da. Inflazioa da ekonomia bateko prezioek oro har eta modu jarraituan gora egitea. Baina batzuetan, prezioek behera egiten dute: deflazioa edo inflazio negatiboa.
Arrazoiak
1- Eskari inflazioa:
Herrialde bateko ekonomia-eragileek enpresak ekoitzi dezaketena baino gehiago eskatzen badute, gehiegizko eskaria sortuko da. Horrenbestez, enpresek eskari guztiari erantzuteko adina ekoitzita ere, prezioek gora egingo dute eskasiak irauten duen bitartean. Eskaria handitzearen jatorria:
- Enpresak: Enpresen espektatibetan izaten den hobekuntza orok kapital-ondasunen eskaria handitu dezake.
- Sektore publikoa: Gobernuak herrialdeko azpiegiturak hobetzea erabakitzen badu edota gastua handitzea, eskaria handituko du.
- Familiak: Familiak gutxiago aurreztea eta gehiago gastatzea erabakitzen badute, gehiago kontsumitu eta eskaria handitu egingo da.
2- Kostuen inflazioa:
Bost teoriak ekoizpen-baliabideen ordainketa dute oinarri inflazioaren sorrera azaltzeko.
- Natura baliabideak garestitzearen ondorioa da: Oinarrizko prezioen igoerak, hala nola lehengaiek edo energiek, ekoizpen prozesua garestitzen dute.
- Soldatak-prezioak kiribilaren ondorioa da: Langile multzo batek edo gehiagok benetan dagokiena baino soldata handiagoa jasotzen dute. Horrenbestez, errentak jasotzen dituzten gainerakoek prezioak igotzen dituzte, beraiek ere diru-sarrera handiagoak izan behar dituztela uste dute eta.
- Soldatak-soldata kiribilaren ondorioa da: Gainerako sektoreetako langileek beste lantegileekiko eta industria-adarrekiko duten lekuari eutsi nahiko diote, eta soldata-igoera eskatuko dute besteen aldean kaltetuak ez sentitzeko.
- Merkatuaren ahalmenaren ondorioa da: Merkatua batzuetan nolabaiteko monopolio-ahalmena duten enpresa handiak daude, saltzen dituzten produktuen prezioa igoarazteko ahalmena dutenak, lehia askeko merkatuan izango luketen prezioaren gainetik.
- Diruaren prezioaren ondorioa da: Diruaren prezioan izaten diren aldaketek ekoizpen-prozesuen prezioan eragiten dute (interesak).